Espainiako klima motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 20,29 KB

ESPAINIAKO KLIMA- MOTAK:

ESPAINIAKO KLIMA-MOTAK 

  1. KLIMA OZEANIKOA

  • Iberiar penintsularen iparralde osoa hartzen du: Kantauri itsasoaren ertzeko eskualdeak eta Galizia.

  • Prezipitazioak ugariak, erregularrak eta leunak dira.

  • Urteko prezipitazioak, guztira, 800 mm-
    tik gorakoak izaten dira, eta urtean 150 egunetan baino gehiago egiten du euria.

  • Urteko prezipitazioek banaketa erregularra dute, fronte polarreko depresioen eraginpean baitaude. Neguan eta udazkenean ematen dira prezipitazio ugarieneko sasoaik, eta udan urrienak (Azoreetako antizikloia)

  • Prezipitazioak modu leunean erortzen dira.

  • Kostaldean, tenperatura-bitartea txikia (itsasoaren eragina) da, eta barnealdean, moderatua.

  • Kostaldean, udak freskoak izaten dira, eta neguak, berriz, moderatuak.

  • Barnealdean, neguak hotzak dira eta udak kostaldean baino beroagoak.

  1. KLIMA MEDITERRANEOA

  • Espainiaren zati handiena hartzen du:
    klima ozeanikoko zonatik hegoaldera, Balear uharteak, Ceuta eta Melilla.

  • Prezipitazioak moderatuak edo urriak dira, irregularrak eta ekaiztsuak.

  • Urteko prezipitazioak, guztira, 800mm-tik beherakoak izaten dira: 800 mm-tik 500 m-ra bitartekoak badira, moderatutzat hartzen dira; eta 500 mm-tik beherakoak badira, urritzat.

  • Prezipitazioek banaketa irregularra dute. Usa lehora izaten da (Azoreetako antizikloia). Udazkena eta udaberria dira euri gehieneko sasoiak, Atlantikoko eskualdean izan ezik, bertan negua da. 

  • Prezipitazioak ekaitz moduan erortzen dira oso sarritan.

  • Tenperaturak aldatu egiten dira latitudearen eta itsasoarekiko distantziaren arabera.

2.1. ITSASALDEKO KLIMA MEDITERRANEO

  • Lau eskualdeak hartzen ditu: Mediterraneo aldeko kostaldea (hego-ekialdea izan ezik), Atlantikoaren hegoaldeko kostaldea, Ceuta eta Melilla. 

  • Prezipitazioak moderatuak edo urriak izaten dira; urtean 800 mm eta 300 mm artean egiten du euria.

  • Atlantikoaren hegoaldeko kostaldean, prezipitazioak ugariak izaten dira.
    Klima mediterraneo subozeanikoa.

  • Mediterraneoko kostaldean, prezipitazioak urriagoak izaten dira. 

  • Tenperatura- bitartea moderatua da. Uda beroa izaten da eta negua leuna. 

2.2. KLIMA MEDITERRANEO KONTINENTALA

  • Penintsularen barnealdea hartzen du, Ebro ibaiko haranaren erdialdea izan ezik.

  • Prezipitazioak moderatuak edo urriak izaten dira (800-300 mm)

  • Penintsularen mendebaldean, prezipitazioak ugariagoak dira. Maximoak neguan eta udazkenenan izaten dira.

  • Gaztelako eta Ebroko sakonuneen erdiadean, prezipitazioak ugariagoak izaten dira. Maximoak, udaberrian ematen dira.

  • Tenperatura bitarte handia du:

  • Iparraldeko goi-lautadan, eta Guadalajarako, Terueleko eta Cuencako lur-garaietan, uda freskoak eta negu hotzak.

  • Hegoaldeko goi-lautadan eta Ebro ibaiko haranaren ertzetan, udak beroak eta neguak hotzak.

  • Extremaduran eta Andaluziaren barnealdean, uda beroak eta negu leunak.

2.3. KLIMA MEDITERRANEO LEHOR, SUBDESERTIKO EDO ESTEPAKOA

  • Penintsularen hego-ekialdea eta Ebro ibaiko haranaren erdialdea hartzen du.

  • Prezipitazioak oso urriak izaten dira (30-150 mm)

  • Tenperatura, 17ºC-18ºC-koa izaten da urte osoan eta neguak leunak dira hego-ekialdeko kostaldeko estepa beroan.

  • Besteetan, 17ºC-tik beherako tenperaturak izaten dira urtean zehar eta negu moderaruak edo hotzak izaten dira. 

  1. MENDIALDEKO KLIMA

  • 1000 m-tik gorako altitudea duten mendiko lurraldeak hartzen ditu.

  • Prezipitazioak oso ugariak dira: urtean 1000mm-tik gora euri egiten du.

  • Tenperaturaren batezbestekoa oso baxua da eta negu hotzak izaten dira; horregatik, elur moduan erortzen da.

  • Klima ozeanikoaren eraginpeko mendietan, prezipitazioak oso ugariak dira eta uda freskoa izaten da.

  • Klima mediterraneoaren eraginpeko mendietan, prezipitazioak urriagoak dira eta uda beroa izaten da. 




Entradas relacionadas: