Espainiako kanpo-migrazioa: 1960-1975 eta ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

1.2. Espainiako emigrazioa Europan (1960-1975)

1960 eta 1973 artekoa Europarako emigrazioaren goren aldia izan zen, 1964 eta 1968 artean izan ezik, plan politiko baten ondorioz lanpostuek gora egin zutelako. Urte horietan krisi ekonomikoa handitu zen Europan eta emigranteen itzulerek gora egin zuten.

Europako testuingurua

  • Europari dagokionez: Bigarren Mundu Gerraren ondorengo berreraikuntza ekonomiko azkarrak enplegu eskaintza handitu zuen. Hala ere, gerran izandako hildako kopuru handiaren eta jaiotza-tasa txikien ondorioz, hutsuneak geratu ziren lanpostuetan.

Espainiako egoera

  • Espainiari dagokionez: Emigrazioa suspertu zuten faktore asko egon ziren: hazkunde demografiko esponentziala, nekazari gehiegi egotea eta industrializazioak lanpostu nahiko ez sortzea. Ondorioz, jendeak Europako soldata handiagoen bila jo zuen.

Jatorria eta helmuga

Jatorriari erreparatuz gero, emigranteak eskualde guztietatik zetozen, baina Galiziak eta Andaluziak pisu handiagoa zuten. Helmuga nagusiak Frantzia, Alemania eta Suitza izan ziren.

Emigranteen profila

Emigranteen profila hau zen: heldu gazteak eta kualifikazio maila baxukoak, industrian eta zerbitzuetan lan egiteko.

1975eko aldaketa

1975az geroztik, Europako emigrazio tradizionalak behera egin zuen. Krisi ekonomikoak langabezia eragin zuen Europako herrialdeetan, eta immigrante asko itzuli ziren.

1.3. Kanpo-migrazio tradizionalen ondorioak

  • Ondorio demografikoak: Migrazioen ondorio nagusietakoa Espainian gertatu zen biztanleriaren jaitsiera izan zen. Gainera, eskualde desberdinetan migrazio-korronteen indarra desberdina izan zen; honen ondorio zuzena gaur egun daukagun biztanleriaren banaketa espazialean dagoen desoreka da.
  • Ondorio ekonomikoak: Positiboak izan ziren, Espainiako langabeziaren krisia kontrolatzen lagundu baitzuen eta ekonomia hazten lagundu baitzuen. Negatiboak, berriz, Espainiako eskualdeetan gertatu zen banaketa ekonomiko irregularra izan zen, bankuen inbertsioen ondorioz.
  • Ondorio sozialak: Helmuga herrialdeetan, emigranteek ez zituzten herrialde berriko ohiturak ez hizkuntza ezagutzen; horren ondorioz, integrazio txarra izan zuten, bizi-kalitate eskasera eramanez. 1975eko krisiaren ondorioz, lehenengo kaleratu zituztenak emigranteak izan ziren.

Entradas relacionadas: