Espainiako Industrializazioa eta Meatzaritza (XIX. mendea)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB

Espainiako Industrializazioaren Hasiera eta Oztopoak

Espainiako industrializazioa, Europakoarekin alderatuta, oso berandu hasi zen, hainbat arrazoi zirela medio:

  • Faktore politikoak: Gerrak, ezegonkortasuna eta ustelkeria.
  • Faktore ekonomikoak: Koloniak galtzea, azpiegitura-sare desegokia eta barne-merkatuaren ahulezia.
  • Faktore sozialak: Burgesiaren kontserbadurismo ekonomikoa eta mentalitate kapitalistarik eza.

Kapitalik, eskulanik eta barne-merkaturik gabe, oso zaila zen herrialdea industrializatzea. Berrezarkuntza garaian, Espainiako egoera gizarte dual gisa deskribatu izan da, bi mundu oso ezberdin elkarrekin bizi baitziren: eremu industrializatu gutxi batzuk eta nekazaritzari lotutako barrualde zabal eta atzeratua.

Mea-baliabideen Ustiapena eta Ehungintza

1874 eta 1914 bitartean, Espainiako mea-baliabide aberatsen ustiapen orokorra eman zen. Mineralak meategietatik gordin ateratzen ziren eta herrialde industrializatuetan saltzen ziren. Euskal Herrian burdina eta Asturiasen ikatza izanik, mea-baliabideen ustiapenak gune horien ekonomia eraldatu zuen. Ikatzaren meatzaritzak Asturiasen gorakada handia izan zuen faktore askorengatik: baliabideen ugaritasuna, itsasaldera bideratzeko erraztasuna eta siderurgiaren leku-aldaketa.

1860ra arte, Kataluniako ehungintzak Espainiako merkatu nazionala kontrolatzen zuen. Ehungintza garatzeko oztopoak lehengairik eza eta Ingalaterrarekin lehiatzeko ezintasuna izan ziren. Berrezarkuntzaren lehenengo aldian, Kataluniako ehungintzak mekanizazio-prozesua bete zuen eta kotoi-inportazioak handitu zituen.

Bizkaiko Burdinaren Ekoizpena eta Meatzeen Legea

Bizkaiko burdin mineralen ekoizpena oso azkar hazi zen, 1869an Laureano Figuerola ministroak Meatzeen Legea onartu zuenean. Lege honen helburua mineralak gordin ateratzea eta herrialde industrializatuetan saltzea ahalbidetzea zen. Euskal Herriko eta atzerriko konpainiek lurpeko meatzeak ustiatu zituzten. XIX. mendearen azken herenean mea-konpainia asko sortu ziren: batzuk britainiarrak ziren, eta beste batzuk frantziarrak, belgikarrak eta euskaldunak.

Trenbidearen Hedapena eta Eragin Ekonomikoa

Burdinbideak biztanleria-masa handien joan-etorria bideratu zuen, industria bultzatu zuen eta merkatu nazionalaren sorrera ekarri zuen. 1855ean, Burdinbideei buruzko Lege Orokorra onartu zen, trenbideak eraikitzeko hasiera markatuz. Lehenik eta behin, trenbide-sarearen egitura erradiala finkatu zen, Madril erdigunea izanik. Errailen arteko zabalera Europako trenbideena baino handiagoa zen; beraz, europarrekiko hartu-emanak oztopatu zituen. Legeak baimena eman zien burdinbideak eraikitzeko enpresei materialak askatasun osoz inportatzeko, eta lurrak desjabetzeko pribilegioa eman zien tren-konpainia pribatuei.

Entradas relacionadas: