Espainiako industria sektore nagusiak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,78 KB
5.-
Industria inguruak eta Espainiako industriak lurraldeka dituen desorekak: Espainian, industrien kokapenak desoreka handiak ditu lurraldeen artean. Kontraste handiak daude joera desberdineko inguru industrializatuen eta industrializazio urriko inguruen artean. Desorekak handiagotu egiten dira sektorerik dinamikoenen joera kontuan hartuta, eskualde aurreratuenetan ezartzen dira eta. Industria lurraldean modu desberdinean ezartzean, beste lurralde desoreka batzuk ere sortzen dira, honako hauei lotuta: biztanleen banaketa; aberastasuna; azpiegiturak, ekipamenduak eta gizarte zerbitzuak; eta pisu politikoa. Azken horrek eragin negatiboa izan du industrializazio gutxiko inguruetan. Hori dela eta, industria garatzea eskualdeak garatzeko politiken oinarrizko helburuetako bat izan da. Industrien kokapenari erreparatuz, honako inguruak bereiz daitezke:
Industria inguru garatuak:
Metropolietako espazio zentralak dira, batez ere Madril eta Bartzelona: Espainiako industriaren zentro nagusiak dira. Oraintsuko bilakaeran, aurkako joerak ikus daitezke: Batetik, sektore heldu garrantzitsuak hondoratu edo birmoldatu egin dira. Bestetik, industria piztu egin da, 1985etik aurrera, Madrilek eta Bartzelonak Estatuko eta multinazionalen filialetako enpresarik berritzaileenak eta gizarte egoitzak erakartzen dituzte eta. Beraz, balio erantsi gehien sortzen duten jarduerak dira, merkatuak hedatze bidean dituzte eta lanpostuak prestakuntza handiagokoak eta ondo ordainduak dira. Horri esker, industria tertziarizatzen ari da eta horren kanpoko adierazlea industria edo enpresa parkeak agertzea da.