Espainiako industria-sektore nagusiak 2

Enviado por Aitortxu y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB


D) Oihalgintza eta jantzigintza


Katalunian eta Valentziako Erkidegoan biltzen da.
Zuntz kimikoen adarra, osagai teknologiko handiarekin, atzerriko kapitalaren parte-hartze handia duten enpresa handietan biltzen da.
Jantzigintzaren adarra, enpresa-minifundismoa, sakabanatzea eta eskulan ugari erabiltzea ditu ezaugarritzat, eta herrialde merkeagoen lehia eta deslokalizazio-prozesuak jasan behar ditu.

2.2. Industria-sektore dinamikoak


Produktibitate eta espezializazio handiko industria-
Adarrak dira, eta eskaria bermatuta dute (barruko merkatu handia eta esportatzeko ahalmen handia).
Sektore horietan atzerriko kapitala egotea oso garrantzitsua da. Aipagarrienak automobilarena, kimikoa eta nekazaritzako elikagaiena dira.

A) Automobilaren sektoreak, birmoldatze-prozesua gainditu ondoren, dinamismoa berreskuratu zuen

Industria

Plantak enpresa multinazionalenak da, eta ekoizpen gehiena esportatu egiten da.

Espainia

Europako hirugarren herrialde esportatzailea da, Alemaniaren eta Frantziaren atzetik.Fabrika nagusien artean, Palentzia, Valentzia, Zaragoza eta Madrilekoak aipatu behar dira.

B)

Sektore kimikoa

Espainiako industriaren oinarrietako bat da, arazoak dituen arren, hala nola atzerriko presentzia handia eta ikertzeko gaitasun urria. Bi azpisektore ditu:

1- Petrokimikoa edo oinarriko kimikoa konplexu handitan antolatzen da, normalean, birfindegien ondoan (Puertollano, Cartagena, Algeciras, Huelva, Santa Cruz de Tenerife).
2-
Eraldaketako kimikoa enpresa txikitan egituratzen da, eta horietan koloratzaileak, pinturak, bernizak, lurrinak, material fotografikoa, ongarriak, produktu farmazeutikoak eta papera egiten dira. EAEn, Kataluniako kostaldean eta Madrilen ezartzen dira.


C)
Nekazaritzako elikagaien sektoreak industria txiki eta sakabanatuak ditu, baina multinazionalek ere pisu handia dute.
Etorkizuneko helburuak barruko merkatuko salmentak handiagotzea eta esportazioak sustatzea dira, produktua gehiago landuta eta eraldatuta.
Sektore honetan, Katalunia, Andaluzia eta Valentziako Erkidegoa nabarmentzen dira.

Entradas relacionadas: