Espainiako industria gaur

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,35 KB

ESPAINIAKO INDUSTRIA GAUR:1.-Hirugarren industria iraultza eta industria berreskuratzea: Industria birmoldaketa oraindik amaitu ez den arren, eta krisiak sektore heldu asko jotzen jarraitzen duen arren, horren ondoren beste fase bat ireki da, hirugarren industri iraultzako aldaketak jaso dituena. Aldaketa horiei esker, estatu garatuetan eta Espainian industria berreskuratu egin da, baina arazoak ditu egiturari, lurraldeari eta ingurumenari erreparatuz. Horiek konpontzeko neurri polítiko berriak hartzen dira. 1.1.- Hirugarren industria iraultzako aldaketak: Hirugarren industria iraultzaren oinarria berrikuntza da, edo, jakintza eta teknología berriak produkzio prozesuan, produktu berriak lortzeko edo kudeaketa hobetzeko aplikatzea. Teknologia berri horiek informazioaren teknologiak dira. Mikroelektronikak gidatutako iraultza teknologikoa dute oinarri. Beraz, jakintzan, informazioan, oinarritutako iraultza da, eta, horren eraginez, aldaketa nabarmenak gertatu dira produkzioan, egituran, kokapenean eta industria politikan. *Aldaketak industriako produkzioan: Iraultza teknologikoak informazioaren teknologiak erabiltzen dituzten sektore intentsiboen hazkundea bultzatzen du. Sektore horiek goi teknologiari lotuta daude: -Telematika: Informatikari esker, informazio kopuru handiak gorde, prozesatu eta aurkeztu daitezke oso azkar eta zehatz; telekomunikabideak mota guztietako informazioa zabaltzen dute distantzia handien artean eta benetako denboran. -Automatizazioa: Informazioa aplikatu eta askotariko lan modu bihurtzen du (robotika, ofimatika, diseinu lagundua). -Doikuntza tresnak: Informazio ugari erabiltzen dute ekipoen eta sistema aurreratuen itxuran. Sektore horiek beste sektore osagarri batzuk dituzte; esaterako, material berrienak; bioteknologia, laserra eta energia berriztagarriak. * Aldaketak industria egituran: Industria iraultza berriak aldaketa nabarmenak eragin ditu industriaren egituran. -Aldaketak produkzio sisteman:Teknologia berrien eraginez, deszentralizazioari eta produkzioa malgutzeari mesede egiten zaio. Deszentralizazioa, produkzio prozesua establezimendu bereizietan egindako faseetan zatitzea da. Establezimendu horiek tokirik egokienetan ezartzen dira eta, eraginez, fabrika handia desegin egiten da. Deszentralizazioa hainbat modutara egin daiteke: Planta askotako enpresak eratuz (bakoitza zeregin batean espezializatzen), azpikontrataziora joz (enpresa batzuk beste batzuei fase, produktu amaituak egiteko eskatzen), enpresa txiki eta ertainek osatutako enpresa sareak eratuz (enpresa horiek lana zatitu dezakete edo produktu berean espezializa daitezke, ezinbesteko lehia eta lankidetza uztartuz. -Aldaketak enpresen neurrian: Produkzio sisteman egindako aldaketei esker, enpresa txikiak eta ertainak ugaritu eta industrien batez besteko tamaina murriztu egin da. -Aldaketak industriako lanpostuetan: Batetik, profesional eta teknikari kualifikatuen ehuneko a handiagotu eta zeregin sinple eta errepikakorrak egiten dituzten langileena murriztu egiten da. Bestetik, industriako lanpostuak merkatu primariotik merkatu sekundariora aldatzen da. -Industriaren tertziarizazioa: Informazioak eta automatizazioak produkzio zereginak murrizten dituzte, eskulan gehienaren ordez ordenagailuak eta robotak ezartzen dituzte eta. Baina produkzio prozesuak luzatu egiten dituzte, produktu bat ekoitzi eta saltzeaz gain, aurretik egiten diren beste batzuk (I+G, diseinua, kudeaketa) eta atzetik egiten diren beste batzuk (marketina, kalitate kontrola, saldu osteko zerbitzua) ere garrantzitsuak direlako, horiei esker produktuaren balioa handiagotu eta bezeroak erakartzen direlako. *Aldaketak industrien ezarketan: Teknologia berriek aldaketak eragiten dituzte industrien ezarketan. Batetik, kostuak murriztu nahi dituzten enpresak hobari gehien eskatzen dituzten lekuetara eraman daitezke. Bestetik, goi teknologiako industriak, bulegoak eta zerbitzurik kualifikatuenak gune zentral deritzenetan pilatu daitezke, ekipamendurik eta zerbitzurik onenak dituzten inguruetan. *Aldaketak industria politikan: Gaur egun, politika honek honako ezaugarri hauek ditu: Estatuaren esku hartzea murriztea eta atzerrira irekitzea, industrializazio endogenoa sustatzea eta ingurumen arazoei buruzko ardura handiagotzea. 1.2.- Hirugarren industria iraultzak Espainiako industrian duen eragina: Hirugarren industria iraultzako aldaketei esker, estatu garatuetan industria berreskuratzen ari da. Establezimenduak eta industriako lanpostuak ugaritu egin dira. Espainian, industria doikuntzaren faserik gogorrenaren ostean, 1985etik aurrera berreskuratzen hasi zen. Ordutik aurrera, industriaren dinamismoak aurrera egin du. Espainiako industriak, oraindik ere, arazoak ditu produkzioari, egiturari, lurraldeari eta ingurumenari lotuta.

Entradas relacionadas: