Espainiako Industria Gaur: Egitura, Sektoreak eta Erronkak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,6 KB

Industriako Produkzioa: Sektoreen Egitura Makurra

Espainian, birmoldaketa prozesuan dauden industria sektore helduek pisu handia dute oraindik. Sektore dinamikoenetan atzerriko kapital ugari dago, eta goi-teknologiari lotutako sektoreak atzerapenez ezarri dira.

2.1. Birmoldaketa Prozesuan Dauden Industria Sektore Helduak

Sektore hauei kalte egin diete: eskariaren murrizketak, lehiakortasun gutxitzeak eta Europako politikek produkzioa murrizteko eta diru-laguntzak kentzeko egiten dituzten eskakizunek.

Hauek dira sektore nagusiak:

  • Oinarrizko Metalurgia eta Eraldaketa Metalikoarena: Bi azpisektore ditu:
    • Industria Siderurgikoa: Integralak altzairua burdinatik lortzen du labe garaietan. Birmoldaketa prozesuaren ostean, Bizkaiko labe garaiak itxi egin ziren, Asturiasen nagusituz. Helburuak kostuak murriztea, produkzioa dibertsifikatzea eta kalitatea hobetzea dira. Siderurgia ez-integralak altzairua txatarretik lortzen du labe elektrikoan, eta EAEko, Kantabriako eta Kataluniako enpresa txikiagoetan egiten da.
    • Eraldatu Metalikoen Industriak: Mota guztietako makinak egiten ditu. Bartzelona, EAE eta Madril triangeluaren barruan dago.
  • Etxeko Tresna Elektrikoen Produkzioa: Berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago: produkzioa (espezializazioa handitzea), enpresa (pilaketarako joera) eta merkatua (handitzea eta dibertsifikatzea). Ondorioz, zenbait enpresa itxi eta lanpostuen erregularizazioak egin dira.
  • Ontzigintza: Pilaketa handia du Galizian, Kantabrian, EAEn eta Andaluzian. Doikuntza handia jasan du jarduera apurka-apurka murrizteko eta beste bide batzuetan espezializatzeko.
  • Larrua eta Zapatagintza: Katalunian eta Valentzian dago ezarrita.
    • Batetik, teknologia berria erabiliz lortutako zuntz kimikoak, atzerriko kapitalaren parte-hartze handia duten enpresa handietan pilatuak.
    • Bestetik, jantzigintza, enpresen minifundismoa, sakabanatzea eta eskulan ugari erabiltzea ezaugarri dituena.

2.2. Industria Sektore Dinamikoak

Industria adar hauek etorkizunera begira aukera ugari dituzte, honako arrazoiengatik: produktibitate eta espezializazio handia dute; enpresa egitura malguak eta saneatuak dituzte; eta eskaria bermatuta dute. Sektore horietan atzerriko kapital ugari erabiltzen da. Aipagarrienak honako hauek dira:

  • Automobilaren Sektorea: Birmoldaketa prozesua jasan zuen, handiegia izan eta teknologia atzeratua zuelako.
  • Sektore Kimikoa: Espainiako industriaren oinarrietakoa da, baina gabezia larriak ditu: atzerriko kapital ugari, Europako estatuekiko lehiakortasun gutxi, produkzio unitate txikien nagusitasuna eta ikertzeko gaitasun urria.
  • Nekazaritzako Elikagaien Sektorea: Industria txiki eta sakabanatuak ditu, baina multinazionalek ere pisu handia dute. Helburuak barruko merkatuko salmentak handitzea eta produktu landuagoen eta eraldatuagoen esportazioak sustatzea dira.
  • Eraikuntza: Egoera ekonomikoaren gorabeherak bete-betean jasaten ditu. Azkenaldian asko suspertu da.

2.3. Puntako Industria Sektoreak (Goi-Teknologia)

Espainian, goi-teknologiako sektoreak (adibidez, telematika eta doikuntza-tresnak) atzerapenez ezarri dira, eta batzuetan oraintsu hasi dira, zailtasun direla medio:

  • Atzerriarekiko Menpekotasuna Ikerketan eta Teknologian: Espainia atzeratuta dago, inbertsio gutxi egin direlako eta unibertsitateak eta enpresak ez direlako behar bezala integratu. Ondorioz, patente garestiak erosi edo multinazionalak erakarri behar dira, goi-teknologian aurreratuta baitaude.
  • Enpresa Ertain eta Txikien Nagusitasuna: Lehiakortasuna urria dute, eta enpresa nazionalen merkatua ia osorik barrura bideratuta dago.
  • Eskulana eta Hezkuntza Sistema Gutxi Egokituak: Enpresen eskakizunetara egokitzeko zailtasunak daude.

Kokapena eta Inguru Berritzaileak

Goi-teknologiako sektoreak espazio jakin batzuetan pilatzen dira. Espazio horiei inguru berritzaile esaten zaie. Besteak beste, parke teknologikoak edo zientifikoak aipatu behar dira.

Kokapenari dagokionez, metropolien eta hiri ertainen inguruetan ezartzen dira, batez ere, egoitza eta ingurumen kalitate handia eta komunikatzeko aukera onak konbinatzen dituzten sektoreetan.

Inguruarekin duten loturari dagokionez, industria berritzaileak tokiko garapenaren motor izatea nahi da, beste enpresa batzuk erakarriz eta berrikuntzak ingurura zabalduz.

Entradas relacionadas: