Espainiako industria-bilakaera eta sektoreen azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,32 KB
Espainiako industria-bilakaera (1855-1975)
1855-1975 aldian, Lehen eta Bigarren Industria Iraultzako berrikuntza teknikoak hartu ziren. XIX. mendearen erdialdean, Lehen Industria Iraultzak Andaluzian eta iparraldean ezarritako sektore metalurgikoa eta Kataluniako kotoiaren oihalgintza-sektorea indartu ziren. XX. mendearen lehen herenean eta Frankoren aldian, Bigarren Industria Iraultzak ekoizpena dibertsifikatua zuen. Oinarrizko sektoreak holding moduan antolatu ziren, inbertsio indartsuak eskatzen zituzten eta errentagarritasun txikia ematen zuten. Kontsumo-ondasunen industriak bizi-mailarekin batera hazi ziren; baita kontsumo-ondasun iraunkorren industriak ere, XX. mendean aurrera hobekuntzak izanik.
Industrian ere krisia egon zen energia garestitzeagatik, Hirugarren Industria Iraultzak berrikuntzak ekartzeagatik, eskariak eskakizun berriak izateagatik, ekonomiaren globalizazioagatik eta Espainiako industriaren espezializazio txikiagatik eta testuinguru historikoarengatik. Ondorioz, enpresa asko itxi zituzten, ekoizpena bera eta etekinak txikitu ziren, eta langabezia hazi zen. Industria-krisiari aurre egiteko, 1975ean industria berregituratzeko politika abiatu zen; helburua tarte laburrean krisian zeuden industria-sektoreetan jardutea zen. Jardun horien bidez, ekoizpen-eskaintza eta eskaria egokitu ziren. Enpresak itxi ziren edo ekoizpena murriztu zen. Produktuetan espezializatzeko joera hedatu zen. Emaitza gisa, enplegua asko murriztu zen eta jardunak enpresa handietan pilatu ziren.
Berrindustrializazioaren helburua birmoldaketak gogorren jotako inguruetan industria-ehuna berregitea izan zen. Jardun aipagarriena 1983an berrindustrializazio urgenteko zonak sortzea izan zen. Emaitza positiboak izan ziren, baina urritasunak ere egon ziren: enplegu gutxiago sortu zen. Madril eta Bartzelonako proiektuek enplegu eta inbertsio gehienak eraman zituzten.
1. Industria-sektore helduak
Sektore honek arrazoi hauengatik birmoldatu beharra du: eskaria murriztea (material berriaz osatutako produktuak), lehiakortasuna gutxitzea (teknologia atzeratuta duelako eta beste lurraldeetan eskulan merkeagoa baitago) eta sektore honetarako dirulaguntzak gutxiago izatea. Sektoreak hauek dira:
- a) Oinarrizko metalurgia eta eraldaketa metalikoa: Bi azpisektore ditu.
- Industria siderurgikoa: Burdinatik altzairua ateratzen du labe garaietan. Birmoldatze-prozesuaren ondoren, Mediterraneoko eta Bizkaiko Labe Garaiak itxi eta batez ere Asturiasen geratu ziren. EAE, Katalunia eta Kantabrian siderurgia ez-integrala (altzairua txatarretik atera) geratzen da soilik.
- Eraldaketa metalikoko industria: Mota guztietako makinak egiten ditu eta hau Bartzelona, Madril eta EAEko triangeluan ematen da.
- b) Etxetresna elektrikoen produkzioa: Berrantolatze-prozesuan dago: produkzioa espezializaziorako joera du, merkatua handiagotu eta dibertsifikatu da. Ondorioz, zenbait enpresa itxi eta lanpostu-erregulazioak egin dira (adibidez, Moulinex – Gasteiz).
- c) Ontzigintza: Pilaketa handia dago Galizian, Kantabrian, EAEn eta Andaluzian. Jarduera apurka-apurka murrizten ari da eta beste bide batzuetan espezializatzen ari da (konponketa). Gaur egun atzerriko konpetentzia handia da, Koreakoa batez ere.
- d) Larrua eta zapatagintza: Katalunian eta Valentzian ezarritako bi adar bereizten dira. Bata, teknologia erabiliz zuntz kimikotik oihala lortzen duena (atzerriko kapitala nagusi); bestea, tradizionalagoa. Honek ezin du atzerriko produktuekin lehiatu.
2. Industria-sektore dinamikoak
Industria hauek etorkizunera begira aukera ugari dituzte arrazoi hauengatik: produktibitate eta espezializazio handia, eta enpresa-egitura malgu eta saneatuak. Atzerriko kapital ugari dute. Aipagarrienak automobilen sektorea, sektore kimikoak, nekazaritza eta elikagai-sektoreak, petrokimikaren eta eraikuntzarenak dira.
- a) Automobilen sektorea: Birmoldaketa-prozesua jasan zuen teknologia atzeratua zuelako. Hala ere, orain ere berrikuntza teknologikoaren beharra du eta atzerriko mendetasun handia du.
- b) Sektore kimikoa: Espainiako industriaren oinarrietakoa da, baina arazo hauek ditu: atzerriko kapital ugari, Europako estatuekiko lehiakortasun handia, produkzio-unitate txiki ugari eta ikertzeko gaitasun urria.
- c) Petrokimika eta oinarrizko kimika: Instalazio handietan antolatzen da eta finantza-jardueratara bideratuta dago (Puertollano, Cartagena, Algeciras eta Huelva).
- d) Eraldatze-kimika: Enpresa txikietan egituratzen da eta hauek EAEn, Kataluniako kostaldean eta Madrilen kokatzen dira. Honako produktu hauek ekoizten dituzte: koloragarriak, pinturak, perfumeak, ongarriak, farmaziako produktuak…
- e) Nekazaritzako elikagaien sektorea: Industria atxiki eta sakabanatuak ditu, baina multinazionalek ere pisu handia dute. Helburua barruko merkatuko salmentak handiagotzea eta produktu landuagoen esportazioak sustatzea da.
3. Puntako industria-sektoreak
Intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa eta eskari handia dute. Sektoreak tresna optikoak, ordenagailuak eta abar dira. Espainian sektore horiek atzerapen handiarekin ezarri ziren; atzerriarekiko mendetasuna dute ikerketei eta teknologiari dagokionez, lehiakortasun txikiko ETEak baitira. Eskulana eta hezkuntza-sistema gutxi egokituta daude.
Goi-teknologiako sektoreak espazio jakin batzuetan pilatzen dira, parke teknologiko edo zientifikoetan. Hauek ikerketa-zentroak dira; lurraren erabilerari dagokionez, eraikuntza-dentsitate txikia eta ingurumen-kalitate handia dute, espazio berde eta atseginekin. Metropolien inguruan ezartzen diren lursail txikiak dira eta ondoan enpresa-sehaskak egoten dira.
Parkeen helburua industria berritzaileak toki-garapenerako lokomotora izatea da, beste enpresa hornitzaile eta bezeroak erakarri eta harremanetan jartzeko. Oso selektiboak dira kokapena hautatzean, zerbitzu oso espezializatuak behar dituztelako. Gainera, arrakasta teknologia oso aurreratuko enpresa multinazionalak erakartzeko gaitasunaren araberakoa da ia beti; baina enpresa horiek askotan ez dituzte berrikuntzak ingurura hedatzen, ikerketak sorterrian egiten baitituzte.