Espainiako ilustratuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB

1.1 Frantziako albisteak


  • Espainiako ilustratu gehienak ez ziren iraultzaren aldekoak, Antzinako Erregimenaren barruan eraldaketen politika egitearen aldekoa baino. Kostako hirietako agintariak burges ilustratuen artean eta Frantziako merkatarien kolonietan ideia iraultzaileak gero eta arrakastatsuagoak zirela ohartzen ziren. Jarrera horri mesede egin zioten Pariseko eta Madrileko Borboitarrek sinatutako Familia Itunek.

  • Iraultza Pirinioen hemengo aldean piztu zitekeen presako neurriak hartzen ez baziren. Bitartean, uzta txarrek herriko klaseak astintzen zituzten eta hainbat hiritan matxinadak piztu ziren.

1.2 Floridablancaren bakartze-politika


  • Bakartzeak konponbiderik onena zirudien, eta Frantziarekiko harremanak moztu zituzten. Inkisizioak susmopeko ilustratuak mehatxatzeko eta herrialdea propaganda politikoaren aurrean ixteko enkargua jaso zuen. Jovellanosek txosten ekonomiko bat idatzi zuen, jabetza pribatuaren eta banakako interesen balioa azpimarratuz, Frantziako argitalpen guztiak jazarri zituzten, jendearen interesa piztuz.

  • Cádizen liburu-denda eta inprenta klandestino ugari ezarri ziren.

  • Atzerriko unibertsitateetan ikasi nahi zuten gazteei Espainiatik irtetea eta atzerriko irakasleei herrialdean sartzea debekatu zitzaien. Ondorio larriak izan zituen ekonomian.

  • Floridablancako kondeak frantsesa irakastea debekatu zuen. Era berean, izaera politikoa zuten egunkari guztiak debekatu zituzten. Garapena atzeratu egin zen. Eta horrez gain, Herrialdearen Adiskideen Errege Sozietateen jarduerak debekatu zituen.

Entradas relacionadas: