Espainiako Historia Garaikidea: Gerrak eta Erregimen Aldaketak (1808-1874)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,66 KB

Espainiako Independentzia Gerra (1808-1814)

Jose I.ak Espainiako agintea Baionako Biltzarrean onartutako konstituzioan oinarritu zuen. Frantses okupazioaren aurrean, bi jarrera bereizi ziren espainiarren artean:

  • Frantsestuak
  • Abertzaleak

Gerraren Garapenaren Etapak

  1. 1808ko Herri-altxamendua eta Batzarren sorrera: Fernando VII.a kartzelan atxilotuta zegoen bitartean, botere-hutsuneari aurre egiteko Probintzia Batzarrak sortu ziren.
  2. 1808-1812: Napoleonen esku-hartze zuzena eta frantsesen nagusitasuna: Euskal Herriko Foru-instituzioak indargabetuta geratu ziren. Espainiarrek gerraren bidez egin zioten aurre Napoleonen esku-hartzeari.
  3. 1812-1814: Frantsesen gainbehera: Frantses armadaren porrota.

Napoleonek, 1813an, Fernando VII.a aske utzi zuen, Espainiako koroara itzuliz.

Independentzia Gerraren Ondorioak

Ondorioak sakonak eta iraunkorrak izan ziren:

  • Ondorio demografikoak: 300.000 hildako espainiarren artean.
  • Ondorio ekonomikoak: Uztak, industriak, azpiegiturak... suntsituta geratu ziren.
  • Gerrillarien gizarteratze zaila.
  • Espainiako koloniek independentzia lortzeko gogoa piztu zen.
  • Naziotasun-sentimenduaren gorakada.
  • Ondare artistikoaren galera handia.

Napoleonen porrotaren ondoren, inpaktua izan zen bere inperioarentzat. Vienako Kongresuan, potentzia irabazleek Europa berria diseinatu zuten, eta absolutismoa berriro ezartzea suposatu zuen.

1812ko Konstituzioa (Cadizko Konstituzioa)

Erreformista moderatua, 1791ko konstituzioan oinarrituta. Ezaugarriak:

  • Subiranotasun nazionalaren eta norbanakoen eskubideen onarpena.
  • Botere banaketa:
    • Legegilea: Ganbara bakarreko Gorteek eta Erregeak.
    • Betearazlea: Erregeak.
    • Judiziala: Epaitegi eta auzitegiek.
  • Estatu konfesionala: Erlijio katolikoa estatuko erlijio ofizial bezala.
  • Gizonezkoen zeharkako sufragio unibertsala.
  • Milizia nazionalaren sorrera.

XIX. Mendeko Espainiako Historiaren Laburpena

  1. Frantziako Iraultzaren Eragina

    • Frantziako Iraultzaren ondorioak eta Ipar Euskal Herriko foruen abolizioa.
    • Espainiako monarkiaren erreakzioa (bakartze politika).
    • Konbentzio Gerra (1793-1795).
  2. Independentzia Gerra (1808-1814)

    • Gerraren aurrekoak.
    • Cadizko Gorteak (1810-1814).
  3. Isabel II.aren Erregealdia (1833-1868)

    Maria Kristinaren erregeordetza (Isabel II.aren adin txikitasuna): Moderatuak eta Progresistak.

    • 1834ko Errege Estatutua.
    • Progresisten erreakzioa (1836).
    • Mendizabalen desamortizazioa.
    • Lehen Gerra Karlista (1833-1839).
    • Esparteroren erregeordetza.

    Hamarkada Moderatua (1844-1854)

    Lehen erreformak.

    Biurteko Progresista (1854-1856)

    Erreforma progresistak. Ildo politiko berriak (errepublikanoak, demokratak). Batasun Liberala (Unión Liberal) alderdi politikoa.

  4. Seiurteko Iraultzailea (1868-1874)

    • 1868ko Iraultza.
    • 1869ko Konstituzio Demokratikoa.

Isabel II.aren Erregealdiko Gakoak eta Lehen Errepublika

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

1845eko Konstituzioa

Erregearen eta Gorteen artean partekatutako subiranotasuna ezarri zuen.

1851ko Konkordatua

Estatuaren konfesionalitatea ezarri zen. Konkordatuaren arabera, Estatuaren aurrekontuetan “culto y clero” mantentzeko partida bat finkatuko zen.

Administrazioaren Aldaketak

Antolamendu juridiko bakarra, administrazio zentralizatua eta zerga bateratuetan oinarritutako Ogasuna ezarri ziren.

  • Javier de Burgos (1833): Espainiako mapa berria diseinatu zuen, 49 probintziatan banatuta.

Seiurteko Iraultzailea (1868-1874)

Faktore Eragileak eta Krisia

Seiurteko Iraultzailea 1866ko krisiaren eta Isabel II.aren gobernuaren amaieraren ondorioz sortu zen. Egiturazko faktore eragileak:

  • Moderantismoaren ezintasuna.
  • Isabel II.aren deskreditua eta mundu politiko eta ekonomikoaren ustelkeria.
  • 1866ko krisi finantzarioak eta subsistentziazkoak sortutako egonezin soziala.

Bestalde, Prim jeneralak antolatutako konplot militarrak San Gileko kuarteleko sarjentuen altxamendua eragin zuen. Prim jeneralak progresistek sortutako Alderdi Demokratarekin egin zituen paktuak.

Errege Demokrata Baten Bilaketa (1869-1870)

Espainia errege gabeko monarkia zen. Serrano jenerala izendatu zuten erregeorde eta Prim gobernuburu. Cánovas del Castillo politikari kontserbadoreak Alderdi Alfonsinoa sortu zuen.

Seiurteko Iraultzaileko arazo larrienak:

  • Kubako Gerra: 1868an hasi zen, Céspedesen "Viva Cuba libre" aldarriarekin.
  • Bigarren Gerra Karlista (1872-1876).

Amadeo Savoiakoaren Monarkia (1870-1873)

Amadeo Savoiakoak Espainiako tronua onartu zuen. Prim jeneralak atentatua jasan zuen. Jeneral honen babesik gabe zaila egin zitzaion Amadeori agintzea.

Nobleziak eta goi kleroak Cánovasen joerarekin (Alderdi Alfonsinoa) bat egin zuten. Azkenean, talde horretara jo zuen goi-burgesiak ere. Karlistak eta errepublikanoak bere kontra zeuden.

Amadeok abdikatu egin zuen. Berehala Kongresuak eta Senatuak Asanblada Nazional bakarrean bildu ziren, eta Errepublika aldarrikatu zuten.

Espainiako Lehen Errepublika (1873-1874)

Asanbladak Estanislao Figueras izendatu zuen Errepublika unitarioaren presidente. Baina arazoak gertatu ziren.

Errepublika Federala

Gorteek Errepublika Demokratiko Federala aldarrikatu zuten, eta Francisco Pi i Margall Gobernuko presidente izendatu zuten. Bi ikuspegi nagusi zeuden:

  • Batzuen ustez, lehenik ordena soziala ziurtatu behar zen.
  • Beste batzuk federazioa behetik gora eraikitzearen aldekoak ziren (kantonalismoa).

Cartagenan lehertu zen matxinada (Kantonalismoa). Hiriak kantonamendu independenteak aldarrikatzen hasi ziren. Hiru mugimendu berezi bateratu ziren: erregionalista, politikoa eta soziala, hirurak helburu federalisten adierazpen zirelarik.

Errepublika Unitarioa (Baterakoia)

Pi i Margallek dimititu zuen, eta Nicolás Salmerón izan zen izendatua. Geroago Emilio Castelar izendatu zen. Espainiarrek errepublika presidentzialistaren esperientzia izan zuten. Ezkerreko diputatuek bere dimisioa eskatu zuten.

Azkenean, Pavía jeneralaren estatu-kolpearekin (1874) Errepublikari amaiera eman zitzaion.

Entradas relacionadas: