Espainiako hirigintza prozesuaren sintesia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,29 KB

1-ESPAINIAKO HIRIEN HIERARKIA

3 zatitan banatzen da:

  1. Metropoliak: Hierarkiaren tontorrean dauden metropoliak dira, eta eginkizun dibertsifikatuenak dituzte eta eragin zabala dute.

  • Nazioko metropoliak: Madril eta Bartzelona inguruak. Eginkizun dibertsifikatuak eta eragin esparru handia dute, nazioarteko beste metropoli batzuekin harreman estuak izanik.

  • Eskualde metropoliak: Valentzia, Sevilla, Bilbo, Malaga eta Zaragoza inguruak. Metropolia ertainak dira, eta hauek ere eginkizun dibertsifikatu eta espezializatuak dituzte. Eskualdean eragina dute eta nazioko beste inguru batzuekin lotura estuak dituzte.

  • Bigarren mailako metropoliak: Valladolid, Iruña eta palma. Eginkizun dibertsifikatu eta espezializtuak dituzte.

  1. Hiri ertainak: Probintziak hiriburuak, ez daude oso dibertsifikatuta eta probintzia esparruan garatzen dituzte zerbitzuak.

  2. Hiri txikiak: Eginkizun gutxi eta espezializatu gabeak. Eskualdeko eragina dute.


HIRIEN ARTEKO HARREMANAK HIRI SISTEMAN

Espainian, ezaugarri hauek dituzte:

  • Madrilek lotura handiak matropoliekin, Bartzelonarekin batez ere.

  • Bartzelona, orokorrean ahulagoa da, baina ekialdearekin eta Balearrekin loturak ditu.

  • Ipar-ekialdeko koadrantea: Integrazio handiena du, eta harreman estuak dituzte metropoliak.

  • Gainerako hirien arteko harremanak txikiak eta osatugabeak dira.


HIRIEN SISTEMA

  1. Madril: Hiri nukleo nagusia. Hirugarren sektorea nagusi eta Espainiako beste hiriekin harreman estuak.

  2. Periferiako hiri-ardatzak:

  • Galizia: Ferrol eta Vigo artean eta barrualdean hedatzen da. Merkataritza espezializatua.

  • Bizkaiko golkoa eta Asturiasko triangelua: Santander eta Euskal hiriburuak hartzen ditu eta barrualdean ardatzak ditu (Burgos, Logroño…)

  • Mediterraneoa: Gironatik Cartagenara. Industria dibertsifikatua eta turismoak pisu handia du.

  • Ebroren harana: Bizkaiko Golkoa eta Mediterraneoa lotzen ditu. Hiri nagusia Zaragoza da.

  • Andaluzia: Alde batetik kostaldeko ardatza (Almeria-Huelva) non turismoa eta merkataritza diren nagusi, eta bestetik Guadalquivirren harana, Atlantikoa eta Jaén hiriaren artean.

  1. Iberiar penintsularen barrualdea: Merkataritzan eta elikagaietan espezializatutako hiriak.

Balearrak eta Kanariak: Hiriburuak dira aipagarrienak eta turismoa hirigintza faktore garrantzitsua da.

Entradas relacionadas: