Espainiako Hiri Sistema: Egitura, Hierarkia eta Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

Hiri Sistema: Kontzeptua eta Ezaugarriak

Hiri sistema eskualde edo lurralde bateko elkarrekin erlazionatuta dauden hiri multzoak eratzen ditu. Sistema honek hiru ezaugarri hartzen ditu kontuan: hirien tamaina, funtzioak eta eragina.

Espainiako Hiri Sistemaren Hierarkia

Espainiako hiri sistemak hiru talde nagusi aurreikusten ditu:

1. Metropoliak

Hiri-sistemako hierarkia gorena duten hiriak dira. 250.000 biztanle baino gehiago dituzte eta, aldi berean, funtzio oso espezializatuak eta dibertsifikatuak (politika, ekonomia, kultura...). Maila handiko 3. eta 2. sektoreei lotuta daude eta eragin-eremu zabala dute. Talde honen barruan hiru multzo daude:

  • Nazioko metropoliak: 4 milioi biztanle baino gehiago. Zerbitzu oso espezializatuak eta goi-teknologiako industria dituzte. Eragin-eremua estatu osora eta munduko beste metropolietara hedatzen da (adibidez: Madril eta Bartzelona).
  • Eskualdeko metropoliak: 500.000 eta 1,5 milioi biztanle artean. Goi-mailako zerbitzuak dituzte eta estatuko beste metropoliekin harreman estuak dituzte (adibidez: Valentzia, Sevilla, Bilbo).
  • Azpi-eskualdeko metropoliak: 250.000 eta 500.000 biztanle artean. Zerbitzu espezializatu batzuk dituzte eta eragin-eremua azpi-eskualdekoa da (adibidez: Oviedo, Murtzia, Iruñea).

2. Hiri ertainak

100.000 eta 250.000 biztanle artekoak. 3. sektoreko jarduerak nagusi dira, baina zerbitzuak ez dira aurrekoak bezain espezializatuak; probintzia mailako zerbitzuak eskaintzen dituzte (hezkuntza, osasuna, administrazioa). Adibideak: Toledo, Salamanca, Donostia.

3. Hiri txikiak

50.000 biztanle baino gutxiago dituzte. Administrazio, merkataritza eta beste zerbitzu batzuetan ez dira hain espezializatuak, nahiz eta 2. mailako hezkuntzan eta lan-heziketan nolabaiteko espezializazioa izan dezaketen.

Hirien arteko loturak

  • Madril: Harreman estuak ditu beste metropoliekin.
  • Bartzelona: Indartsua da ekialdeko ardatzean.
  • Integrazioa: Handiena ipar-ekialdeko koadrantean da (Bartzelona, Zaragoza, Palma, Valentzia eta Alacant).
  • Desorekak: Sistemaren gainerakoan integrazio txikiagoa dago, Hego Mesetan eskualde deskonektatuak daude eta Kantauriko loturak ahulagoak dira mendebalderantz.

Entradas relacionadas: