Espainiako hiri sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 46,35 KB

5.Gaia:
Biztanleriaren banaketa eta lurraldez lurraldeko desorekak espainian eta EAEn. 5.1 Espainian; 1.Banaketa ezaugarriak
, Espainiako efektibo demografikoak 2008an 46 milioi pertsonakoak ziren. Horien dentsitatea kalkulatuz aztertzen da banaketa espaziala. Inguru bateko biztanleria eta azalera lotzen ditu horrek. Formula honako hau da: D= Bizt./Km2. Espainiako biztanle-dentsitateak gora egin du, eta 2008an 91,1bizt./km2 zen. Europako batez bestekoa, 110 bizt./km2, baino txikiagoa da. Hala ere, batez besteko balio horrek desoreka espazial garrantzitsuak ezkutatzen ditu.Dentsitate handiko inguruak Madrilen.Dentsitate txikiko inguruak mendi-inguru batzuei dagozkie. 2.Banaketa azaltzen duten faktoreak. 1)Industria aurreko aldian ekonomiaren oinarria nekazaritza zen, eta faktore naturalek pisu handia zuten. Hori dela eta, dentsitate handienak erliebe lau eta negu leuneko kostaldeetan zeuden  eta txikienak Iberiar penintsularen barrualdeko ordoki garaietan, negu hotz-hotzak zituzten eta.Giza faktoreek ere eragina zuten. XVI. Mendean, Amerika aurkitzeak Gaztelari oparotasun ekonomiko handia eman zion, eta Iberiar penintsularen barruan biztanle gehien zituen ingurua bihurtu zen. 1


Buelta eman zuen: dentsitate handienak kostako eta uharteetako inguruetan zeuden, itsas merkataritza oparoari esker; eta dentsitate txikienak Iberiar penintsularen barrualdean zeuden. 2)Industria-aldian, 1975. Urtea bitartean, faktore naturalek garrantzia galdu zuten eta biztanleriaren banaketan kontrasteak sendotu eta areagotu egin ziren. Madrilek  eta periferiako eskualdeak pisua irabazi zuten, batzuetan berezko hazkundearen eraginez eta beste kasu batzuetan biztanleria erakarri zuten jarduera ekonomikoak ezarri zirelako, hala nola industria eta turismoa. Barrualdeko eskualdeek pisu demografikoa galtzen jarraitu zuten. 3)Industria osteko aldian, XX.Mendean kontrasteak leundu egin ziren. Krisiak industrializazio-inguruen erakarpena murriztu zuen. Krisiaren ostean, hauek dira gaur egungo garapen-faktoreak: zerbitzuen lehentasuna, industriaren banaketa espaziala, nekazaritza teknifikatua eta garapen endogenoa, atzerriko immigrazio handiagoarekin batera. Hori dela eta, Madrileko eta Mediterraneoko eta Ebroko ardatzak sendotu egin dira, baina, era berean, deskontzentrazio demografikoaren eta ekonomikoaren prozesuak sustatzen dira, eta horrek oreka handiagoa ematen du. 2

3.Lurralde-desorekak biztanleriaren berezko mugimenduan ;Gaur egun, autonomia-erkidego guztiek jaiotza-tasa, heriotza-tasa eta berezko hazkundearen tasa txikiak dituzte.
Hala ere, zenbait kontraste daude adinaren araberako egituraren eraginez. 1)Heredatutako arrazoiak migrazioak eragiten dituztenak dira. Horiek, gazteengan dute eragina, eta emigrazio-eskualdeak zahartzea eta immigrazio-eskualdeen gaztetzea eragiten dute. 2) Gaur egungo arrazoiak krisia eta gero egon zen garapen ekonomikoaren faktore berriak eta atzerriko immigrazioa dira. 2.1) Dinamismo geografiko handiena duten autonomia-erkidegoek, Espainiako batez bestekoarekin konparatuz, jaiotza-tasa handiagoa, heriotza-tasa txikiagoa eta berezko hazkunde handiagoa dituzte.. 2.2) Gainbehera demografikoan dauden autonomia-erkidegoek, Espainiazko batez bestekoarekin alderatuta, jaiotza-tasa txikiagoak, heriotza tasa handiagoak eta berezko hazkunde txikiagoa dute, negatiboa kasu askotan..3


5.2. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN:XX. Mende hasieran, Euskal Herrian miloi bat biztanle inguru zeuden.  Biztanleriaren gaur egungo banaketa, ezaugarriak eta dinamika denboraren eta espazioaren ikuspuntutik izandako bilakaeraren emaitza da.Biztanle-dentsitatea handia da, Espainiako batez bestekoa baino hiru aldiz handiagoa . Dentsitate handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kosta-espazioetan daude, eta neurri txikiagoan, Araban.Dentsitate txikienak landa-inguruan daude; batez ere, hegoaldeko mendi-inguruan. Bizkaian euskal biztanleriaren erdia baino apur bat gehiago bizi da. Dentsitate handienak Bilbo Handiaren inguruan  daude, hau da, autonomia-erkidegoko hiri-
Eta ekonomia-pilaketarik handienean. Bizkaiko gainerako lurraldean ez dago dentsitate handirik.  Gipuzkoan euskal biztanleriaren % 35. Dentsitate handienak Donostialdean. Gainerako lurraldean, biztanleriaren banaketa orekatuagoa da. Gipuzkoako eskualde guztietan 100 bizt/km2 bakoitzeko baino gehiago daude, topografia gorabeheratsuaren eraginez biztanleria haranen beheko aldean pilatzen delako..Araban EAEko biztanleriaren % 14,35. Biztanleen % 75 Gasteizen pilatzen dira.  Dentsitate txikiena Arabar Errioxan, Gorbeia inguruan eta Arabako haran eta mendietan daude.Gainerako lurraldean udalerriek bolumen demografiko txikia dute. 4


Hala ere, biztanleriaren banaketa horrek aldaketa garrantzitsuak izan ditu azken urteetan.  5 000 biztanletik beherako udalerrietan demografiak gora egiten ari da eta hiri-deskontzentrazioko prozesuaren emaitza moduan. Modu horretan, hiru hiriburuek, batez ere Bilbok eta Donostiak, pilaketa-arazo larriekin, biztanleak mugako udalerrietara hedatu dituzte.  5.3.Biztanleriaren banakera espaziala EAEn; EAEko gune populatuenak,Bizkaian Bilbo Handia,Donostialdea eta Araban Arabako Lautada ziren. Dentsitate txikienak Arabako ibarretan eta mendialdean zeuden. EAEra biztanleria erakarri zuten faktoreak honako hauek izan ziren:-Lan-eskaintza.-Sektore publikoaren erabaki politiko, ekonomiko eta sozialak. -Biztanleriaren egoera ekonomikoa, medikuntzaren eta higienearen aurrerakuntzak, etab. Lehen industrializazioa kostaldeko probintzien eta barnealdekoen arteko desoreka demografikoa. Bizkaia: EAEan Bizkaia izan zen trantsizio demografikoan sartu zen lehen lurraldea, industrializatu zen lehena izan baitzen. Gipuzkoa: Gipuzkoan aldiz etorkinen etorrera orekatuagoa izan zen, hazkunde erreala ez baitzen hain bat-batekoa izan. 5


Araban : Trantsizio demografikoaren erregimenaren hamarkadetako hazkundea hutsa izan zen: industria ez zen larregi garatu eta biztanleriak ameriketara eta industria-guneetara emigratu zen. 5.4.Biztanleriaren egitura;5.4.1 Egitura sexuaren eta adinaren arabera: 1) Sexuaren arabera:  gizonezko gehiago jaiotzen dira emakumeak baino 2)Adinaren arabera: jaiotze-tasak 1975etik aurrera behera egitea eta bizi-itxaropena handitzea. 5.4.2Biztanleriaren egitura ekonomikoa; a) Biztanleria aktiboaren jarduera tasa Espainiako batez bestekoaren parekoa da, eta apurka apurka gora egin du emakumeak lan merkatuan sartu direlako. B) Biztanleria aktiboa sektore ekonomikoen arabera duen banaketak ezaugarri hauek ditu:> Lehen sektoreko biztanleria aktiboa Espainiako batez bestekoa baino askoz txikiagoa da. > Bigarren sektoreko biztanleria aktiboa behera egin du industria krisiaren eraginez industria okupazioa espainiak baino handiagoak ditu. > Hirugarren sektoreko biztanleria aktiboa Espainiako batez bestekoaren azpitik dago. 6






6.Migrazio mugimenduak espainian; 6.1 Barne migrazio mugimenduak;1.

Barruko migrazioak

Barruko migrazioen barnean tradiziozkoak eta gaur egungoak ditugu. 1975era arte tradiziozkoak ziren eta data horretatik aurrera gaur egungoak. Arrazoi nagusia lana zen.Fluxuak norabide bakarrekoak izan ziren emigrazio eta immigrazio inguruetan. Prestakuntza maila txikiko pertsona gazteak ziren. 1.1Barruko migrazio mota tradizionalak:  Bi motatakoak izan ziren. Urtaroko eta aldi baterako migrazioen loraldia zen eta itzultzeko asmoz egiten zen. Normalean beste eskualdeetara egindako urtaroko desplazamenduak ziren, nekazaritza lanak egitera.  Hirietara desplazatzen zirenean eraikuntzan industrian eta zerbitzuetan haritzen ziren. Bigarrena barruko migrazioa nekazaritza exodoa zen. Izaera iraunkorra eta luzekoa du eta lur eta hiri-inguruen arteko migrazioa da. Lana eta diru-sarrera handiagoak lortzea zuten. Hiriek,  osasun, kultura, eta aisia-maila lortu nahi zuten. Lau etapa desberdintzen dira. -XX. Mendearen lehen herena.  Bolumen moderatua zuen. Landan pertsona gehiegi zeuden,  eta lana mekanizatzen hasi zelako. Primo de Riveraren diktaduran lan publikoek gora egin zuten. - Nekazari-exodoak geldialdia izan zuen. Industriako lan-eskaintza txikitu egin zen eta autarkia bultzatu zelako. 7


-Nekazaritza-exodoak, bolumen handiena lortu zuen.  Hazkunde demografikoa, nekazaritza tradizionalaren krisia mekanizazioaren eraginez.  -1975etik aurrera nekazari-exodoak behera egin zuen.  Erakargarritasuna galdu, migrazio-saldo positiboa txikiagotu eta negatiboa bihurtu zen. Gero positibo bilakatu zen. -Gaur egun, nekazari-exodoaren balioak oso txikiak dira. Emigranteak nekazaritza-inguru bakartu eta deprimituetakoak dira. 1.2.Barruko migrazio tradizionalen ondorioak: Batez ere landa-exodoak, eragin ugari izan dituzte: -Alderdi demografikoan, biztanleriaren banaketan dauden desoreken arduradunak dira:  sexuaren eta adinaren araberako egituran ere eragina izan dute. -Alderdi ekonomikoan, landa-inguruetan, hasieran, migrazioei esker biztanleriaren baliabideak handiagotu egin ziren;  pertsona gazte eta prestatuak alde egitean, produktibitateak eta etekinek behera egin zuten eta. -Gizarte-alderdian, asimilazio-arazoak gertatu ziren, emigranteak balio tradizionaleko landa-erkidego batetik gizarte hiritar eta lehiakorrera igaro zirelako. -Ingurumenari dagokionez, emigranteen sorlekuetan ekosistema tradizionalak bertan behera geratu ziren, batez ere mendian. Hiri handietan, immigrazioak eragindako hazkunde azeleratuak kutsadura atmosferikoa, zaratak, etab. Eragin zituen. 8

2.Gaur egungo barruko migrazioak;1975eko krisitik aurrera, beste ziklo bat hasi zen;-Motibazioak askotarikoak dira: lana, egoitza, sorlekura itzultzea.-Fluxuak norabide askokoak dira, eta sorlekuko eta jomugako inguruen aniztasuna handiagoa da. Hiri-udalerri ertain eta txikietara jotzen dute, landakoak izan arren, probintzia edo autonomia-erkidego berean.-Emigranteen profila ere askotarikoa da. 2.1.Gaur egungo barruko migrazio motak; a)Laneko migrazioen motibazio lana izaten da, eta heldu gazteak izaten dira protagonista. Eskualde edo probintzia berean ezarritako dinamismo ekonomiko handiagoko zentroetara jotzen dute. -Beste eskualde batzuetako probintzietara egindako migrazioak gutxitu egin dira. -Saldo positiboak dituzte Mediterraneoko eta Ebro haraneko immigrazio-inguru nagusiek. -Saldo positiboak eta negatiboak dituzte txandaka emigrazio-probintzia zahar askok. -Eskualde eta probintzia barruko migrazioek gora egin dute. -Eskualde eta landa-garapeneko politikei esker, probintziako eta tokiko jarduera-zentroak sortu dira baliabide endogenoak aprobetxatuz. -Udalerri barruko migrazioak aldatu egin dira.  Saldo negatiboa dute orain. -Alderdi berritzaileena atzerritarrek barruko migrazioetan duten garrantzia da. 9


b) Egoitza migrazioen motibazioak dira, modu esklusiboan. Bizitzeko etxebizitza merkeak eta ingurumen kalitate onak bilatzen dituzte,  hiri handietatik auzoko probintzia merkeagoetara hedatzen dira. C)itzulera-migrazioak biztanleak emigrazio-inguruetara itzultzea da. Bi modalitate izaten dituzte:-Sorlekura bueltatzen diren emigranteak dira. D) Ohiko mugimenduak lan eta aisiaren arrazoiengatik egiten diren desplazamenduak:-Lanak pendulu-mugimenduak bizilekuaren eta lantokiaren artean eragiten du. -Aisiak asteburuetan eta turismoarekin lotutako mugimenduak eragiten ditu, 2.2 Gaur egungo barruko migrazioen ondorioak:-Laneko migrazioen eraginez, eskualdeen eta autonomia-erkidegoen desoreka demografikoak eta ekonomikoak areagotzen dira.-Hirigune igorleak gehiegi zahartzen dira hiri barruko egoitza migrazioen eraginez, biztanleria handiagotzen da eta honekin  ekipamendu eta zerbitzu gehiago behar izaten da. -Erretirodunak jasotzen diren herrietan imigranteen itzulerako migrazioak eragiten dute, bitartean gazteenak negozio eta jarduera berriak sortzen dituzte. -Pendulu-mugiemnduek zirkulazio-arazoak eragiten dituzte batez ere hirietako sarreretan, eta aisialdiarekin lotutakoen eraginez, inguru  hartzaileetan diru-sarrerak gora egiten dute. 10


3. Migrazio mugimenduak EAEn; a) XX. Mendeko bigarren hamarkadara arte, EAE emigrazio-eskualdea izan zen. Arrazoi nagusia jabetzaren egitura eta lurraren jaraunspeko eskualdaketa zen. B) XX. Mendearen bigarren hamarkadatik 1975era  Arrazoia industrializazio goiztiarra eta desarrollismoaren urteetan lortutako garapena izan zen. Industria-gune nagusiek euskal nekazariak erakarri zituzten, eta horrela kanporako emigrazioa gelditu zen eta Espainiako beste eskualde batzuetako biztanleak iritsi ziren. Hasieran leku hurbiletatik iritsi ziren eta geroago urrunagotik. C) 1975eko krisi ekonomikoak euskal industria gogor jo zuen, batez ere motorraren sektorea, siderometalurgia, eta horren eraginez immigrazioa murriztu egin zen eta migrazio-saldoa negatiboa bihurtu zen iraganeko immigranteak sorlekuetara iritsi zirelako. Araban saldo positiboari eutsi zitzaion. Immigrazioak gora egin du 1990eko hamarkadaren erdialdetik. Gehienak latinoamerikatik datoz. Erdiak baino gehiago Bizkaian daude. 11

1.3 Kanpo migrazioaren ondorioak; Kanpoko migrazioek ondorio demografiko, ekonomiko eta sozial garrantzitsuak izan dituzte.A) Ondorio demografikoak Espainiako biztanleak gutxitzea eta biztanleriaren banaketa izan ziren. B) Ondorio ekonomikoak, positiboak izan ziren, berezko hazkunde indartsua eta langabezia leundu zituztelako. Horrez gain, emigranteek bidalitako dibisei esker Espainiako garapen ekonomikoa finantzatu eta merkataritza-defizita murriztu zen. Ondorio negatiboak ere egon ziren. C) Hauek izan ziren gizarte ondorioak jomugako herrialdeetan: deserrotzea, iritsi ziren gizarteen hizkuntza eta ohiturak ezezagunak zirelako; bizi-baldintza makurrak, familiatik urrunduta eta kalitate makurreko etxebizitzetan; eta lan-egoera bidegabea, gehienetan bertako langileek baino soldata txikiagoak jasotzen zituztelako.  Krisiaren ostean, emigranteak kaleratu zituzten lehenengo eta arazo berriei aurre egin behar izan zieten 1.4 Kanpoko emigrazioa gaur egun;Espainia ez da emigrazio-herrialdea. Arrazoiak hauek dira: eskulanen antolaketa handiagoa da, eta enplegu hobeak lortzen ditu. Bizi kalitateak gora egiten du, eta familia gazteentzat langabezia-asegurua da. Gaizki ordaindutako lanetan eta herrialde ez garatuetatik datozen imigranteen eta ondo ordaindutakoen artean lehia handia egoten ohi da. 12














7 GAIA

7.Gaia Espainiako hirigintza prozesuaren sintesia;7.1 Industrializazioa aurreko hiria; Hirigintza edo urbanizazio prozesua biztanleak, jarduera ekonomikoak eta berrikuntzak hirian pilatu eta inguruan zabaltzea da.1.Ezaugarri eta Faktoreak;1.1)Kronologia; Hiriak sortu zirenetik XIX.Mendean industrializazioa hasi arte.1.2) Urbanizazio tasa:-Urria eta egonkorra.Hirietako eta landa ingurueko biztanleria aldi berean hazten zen.-Hirien batez besteko tamaina 5 eta 10 mila bizt.Koa.1.3) Faktoreak: estrategiko eta militarrak, politiko eta administratiboak, ekonomikoak eta erlijiosoak. 2.Etapak;2.1)Sorreratik Erdi Arora arte: a)Feniziarrak eta greziarrak:Mediterraneo kostaldea kolonizatu zuten arte ez zen hirigintzarik izan.Kostaldean merkataritza faktoriak sortu eta batzuk hiri bihurtu ziren.B)Erromanizazioa; Hiri asko fundatu ziren horien artean gaur egun garrantzitsuak diren asko.Funtzioak; politiko-militarrak,administratiboak eta ekonomikoak. C) Erromatarren gainbehera eta herri germaniarren inbasioekin; desurbanizazioa etorri zen. 13


2.2) Erdi Aroan:a) Espazio musulmana: 711ko inbasioen ostean ia peninstula osoa hartu zuten, hiri berriak fundatu zituzten baina gehienetan aurreko asentamenduak aprobetxatu zituzten. Gune horiek piztu eta nukleo erlijioso,administratibo ekonomiko etab bilakatu ziren. B)Espazio kristaua: Inbasioaren ondoren iparraldeko mendi inguruetan bildu ziren baina hiriak oso eskasak ziren. X.Mendetik aurrera errekonkista eta birpopulazioaren ondorioz hiriak areagotu ziren eta udalerriak sortu ziren. 2.3) Aro Modernoan:a) 16.Mendean hiriak hazi egin ziren eta hauek dira arrazoiak;biztanleriaren gorakada,amerikako merkataritzarekin ekonomiak gora egin zuen eta austria errege etxeak aginpide handia zuelako.B) 17.Mendean; joera hori gelditu egin zen ekonomi krisiaren ondorioz.C)18.Mendean hirigintza suspertu egin zen eta hauek ziren arrazoiak; borboien dinastia ezartzearekin erregearen boterea sendotu zen eta demografia eta ekonomia berreskuratzea. 14


7.2 Industrializazio Garaiko eta Industrializazio osteko hiria;1.Industrializazio garraiko hiria; 1.1) Ezaugarri eta faktoreak:a) Kronologia: 19.Mendeko industrializazio hasieratik 1975eko krisi ekonomikora. B)Urbanizazio tasak hazkunde handia izan zuen. C) Faktoreak;administratiboa eta sozio-ekonomikoak izan ziren.1.2) Etapak; a)19.Mendearen erdialde arte hirietan pilaketa demografiko txikia izan zen industrializazioarengatik. B)19.Mende erdialdetik Gerra Zibilera hiriak nabarmenki hazi ziren industriaren eraginez. C)Gerra zibila eta gerraostean;-Hazkundea gelditu zen hiriak suntsituta eta hornikuntzarik gabe zeudelako. -Francoren erregimenak ez zuen hazkundea bultzatu.-Politika autarkikoak ekonomiaren oinarrizko sektoreak sustatu zituen eta sektore horiek hartu zituzten hiriak hazi egin ziren. D) Garapenaren etapan ekonomiak eta hiriek hazkunderik handiena izan zuten.-Nagusiki industriaren zabalkundea eta ondorioz hiri industrializatuek eskulana erakartzea.-Hazkunde naturala oso handia izatea.-Hirugarren sektoreko jarduerek hiri handien metropoli inguruak hazi arazi egin zituzten eta hor kokatu ziren hirugarren sektore modernoko jarduerak. -Mediterraneo eta uharteetako turismo guneak eta mesetetako probintziako hiriburu ez industrializatu batzuk hazi egin ziren. 15


2.Industrializazio osteko hiria;2.1 Kronologia; Ekonomia eta industria krisia gertatu zen. 2.2 Aldaketak; a) Hirien hazkunde erritmoa jaitsi egin da bi etapatan:-Trantsiziozkoa, non urbanizazio tasa egonkortu egin den eta erritmo apalagoan hazte da.-Beheradakoa, hiriko biztanleek behera egin dute. Espainiako gehienak lehen etapan daude honegatik:-Hazkunde naturala eta hirietako migrazioak murriztea eta desurbanizazioak metropoli handiak kaltetu ditu. B) Urbanizazio faktoreak aldatu egin dira:-Industriak garrantzia galdu du urbanizazio faktore gisa eta hauek dira arrazoiak: 1975 krisiak eta industria ekoizpena espazioan barreiatzeko joera izan zuen. Badira ñabardura batzuk: -Industria tradizioa zuten eskualdeetan industriak urbanizazio faktore nagusia izaten jarraitzen du, beherantz egiteko joerarekin. -Metropoli handiek teknologia ugari duten sektore berriak erakartzen dituzte.-Hirugarren sektoreko jarduerek garrantzia hartu dute urbanizazio prozesuan; -Metropoli handietan, turismo inguruetan eta gutxien aurreratutako eskualdeetan. C)Hazkunde demografikoak hirietan pilatuta egoteari utzi dio; Hirien hazkunde absolutua gelditu egin zen. Biztanleriaren hiri handietako pilaketa murrizten ari da. Arrazoia biztanle batzuk eta jarduera ekonomiko batzuk hiri ertain eta txikietara hedatzea da. -Ondorioz,gune urbanizatu gero eta azalera handiago dute.-Hiri handiek ez dute nagusitasuna galdu. 16


5. MULTZOA: KONTZEPTUAK


ERROLDA: Errolda udalerri batean bizi diren herritarren zerrenda edo erregistro bat da. BIZTANLERIAREN DENTSITATE: Biztanleriaren dentsitatea azalera unitate zehatz batean bizi den biztanle kopurua agertzen duen aldagai estatistikoa da.BIZTANLERIAREN BEREZKO HAZKUNDE :Toki jakin batean urtebetean izandako jaiotza eta heriotza kopuruen arteko aldea adierazten du.TRANTSIZIO DEMOGRAFIKO: Antzinako demografia-erregimenetik demografia-erregimen modernorako igarobidea da. BIZI ITXAROPEN :Eremu bateko pertsonen batez besteko bizitza da, jaiotzatik heriotzara espero behar dutena, eremu horretako pertsonek hiltzean duten adinen batezbesteko moduan kalkulaturik.BIZTANLERIAREN ZAHARTZE: Herritarren batez-besteko adinaren igoera da. MIGRAZIO SALDO: Eskualde eta epe jakin batean migrazioak direla eta izandako biztanleria mugimenduen saldoa edo balantzea da LANDA EXODO :Landa eremutik bereziki hirietara gertatzen den migrazio masiboa da.BIZTANLERIA AKTIBO: Ekonomian, biztanleria aktiboa lan merkatuan dauden pertsonen kopurua da. HIRI:Tamaina demografikoa, eginkizunak hiru sektore ekonomikoetan, eta eragin-esparruetan hedadura kontuan harturik egiten den hirien sailkapena da 17


ALDE ZAHAR:Jatorritik XIX. Mendearen erdialdean industrializazio hasi arteurbanizatutako hiriaren zatia da.ZABALGUNE: Hiriaren espazio berria da alde zaharretik kanpo, XIX. Eta XX.Mendeetan egina.CBD:Hiriko merkataritza eta negozio jarduera biltzen diren gunea da.HIRI HIERARKIA:Tamaina demografikoa, eginkizunak hiru sektore ekonomikoetan, eta eragin-esparruetan hedadura kontuan harturik egiten den hirien sailkapena da, beren garrantziaren arabera.METROPOLIALDEA: eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiri nagusi batek eta inguruko zenbait udalerrik sortutako hiri-aglomerazioa da.KONURBAZIO: Hiri-aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago hazi eta fisikoki lotu direlako, nahiz eta bakoitzak independentzia politiko-administratiboa mantentzen duen.URBANIZAZIO BARREIATU:Hiria  hiriko auzoak lan aldera zabaltzeari dagokio. MUGIMENDU PENDULAR:Gaur egungo migrazio mota berezia da. Egunero herritarrek lanagatik egiten dituzten joan etorriak dira. HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA:Udalerriek hirigintza antolatzeko erabiltzen duten oinarrizko tresna da. Plan orokorrak hiriaren garapena zenbait urtetarako proiektatzen du. 18


16. Espainiako lurraldeetara etorritako atzerritarren ehunekoen maparen iruzkina: Mapa honetan, Espainiako lurraldeetara etorritako atzerritarren ehunekoak dauzkagu. Lurraldeetan banatuta dago eta ehunekoak hauek dira: ipar-mendebaldean 6.1-10, ipar-ekialdean 10.1-15 eta 15.1-20, Extremaduran 3.5-6 eta penintsulako hego-ekialdean nahasketa ageri da. 1995etik, Espainia immigrazio-herrialdea da. Atzerritarren kopurua 4,7 milioira heldu zen 2015ean. Grafikoan ageri den bezala, immigrante kopurua nahiko handia da. Aldi horretan bi etapa bereizten dira : 1995-2007 etapan,immigrazioa hazkunde handia izan zuen, hainbat arrazoiengatik : Espainiari dagokionez, eragin handia izan zuen eskulan-premiak,oparotasun ekonomikoak bultzatuta, batez ere, Espainiako biztanleriak betetzen ez dituen kualifikazio baxuko lanetan. Bestalde, kontuan hartu behar da, Afrikatik gertu egoteak immigrante afrikarrak Europara sartzeko ate bihurtzen duela Espainia. Atzerriko immigranteei dagokienez eragin izan zuten zenbait arrazoi ekonomikok eta politikok. Adibidez, egoera, bai ekonomiko, eta bai politiko latzean aurkitzen diren Afrikar etrkinak, Ceuta eta Melillako eskualdeetan ugariak dira kokapen geografikoarengatik, nahiz eta mapan ez azaldu. 1


2008az geroztik, krisi ekonomikoaren ondorioz atzerritarren sarrerak behera egin dute, eta hainbat immigrante beren jatorrizko herrialdeetara itzuli dira, edo beste helmuga batzuetara immigratu dute. Arrazoi nagusi langabezia izan da. Askok ez dute langabezia-saria jasotzeko eskubiderik izan, ez dutelako behar den denboraz kotizatu. 2001 eta 2008 artean, autonomia erkidego guztietan nabarmen igo zen atzerritarren kopurua, hala ere, krisi ekonomikoagatik hainbat immigranteen itzuleragatik, erkidego batzuetan jaitsi egin da atzerritarren ehunekoa. Fenomeno hau, nekazaritza da oinarri ekonomikoa eta latifundioetarako ez dute etorkinen beharrik, populazioa ere nahiko baxuadelako.Biztanleriaren inmigranteak, hiru ezaugarri bereizten ditu: lehenik eta behin, egoeraren arabera, herrialdean zenbait urtez bizi ondoren nazionalizatuta dauden atzerritarrak daude, osoko espainiarrak direnak: bizileku-baimena bren jatorrizko herritasunari eusten diote.Immigranteak profila aldakorra dela esan dezakegu, bi jatorriren arabera. Lehenengoa , Europa immigranteak Europar batasunetik heldu dira batez ere ertain-altuko erretiratua dira, batilk bat britaniarrak era alemaniarrak. Mapan ageri bezala, Mediterraneo kostaldeko eskualdeak immigrante mota hauez josita daude, pertsona mota honek klima mediterraneo gogoko daudelako bere jubilariorako. Bestetik, erkidezko kanpoko immigrantek Afrikatik (Moroko), Iberoamerikatik(Ekuador eta kolonbia eta Asiatik (Txina eta Pakistan). 2


Gazteak dira eta gehien bat arrazoi ekonomiko eta politikoengatik etortzen dira Espainiar. Immigranteak helmuga nagusia, hirigune nagusia, hirigune eta zerbitzu gune handiak dituzten erkidekoak dira. Hala nola maoan ageri zaigun bezala honako erkidegoetan da ugaria immigrante tasa: katalunia, valentzia madril… Albania eskualde horietan lan-merkatuak gaienezko egin dugunez , migrazioa korronte batzuk barrualdeko eta kantauri aldeko erkidegoetara bideratu dira, mapan garbi ageri den bezala. Immigrazioren ondorioak hiru taldeetan bana ditzakegu, hauek dira:Ondorio demografikoak, immigrzioak eragin erabakigarria  izan du espainiaren hazkunde demografikoan, 1995-2007an hazkundea bultzatu zuen,jaiotza tasa igo.  2008tik aurrera espainian jaiotza eta biztanleria tasa murriztu egin da immigrazioagatik.Bi ondorio ekonomiko aurkitzen ditugu:immigranteak biztanleria aktiboa ugaritzen dute. Lan oker eta gaizki ordainduak egiten dituzte.BPG hazkundea bultzatzen dute, osasunean kontsumitzen duena baino diru gehiago ematen dio ditu kutxa publikoari  eta pentzioetarako zama handiaren arintzen du.Bigarren ondorio immigrazioa zenbait arazoekin lotzen da. Soldaten gaineko presioa, horiek jaistea eragiten du, espainiarrek mugikortasun geografiko eskasa dute hori kanpo defizita handitzea dakar. 3


Hirugarren ondorioak ondorio sozialak hiru aurkitzen ditugu:Lehenengo jarrera xenofobo eta arrazistak sortzea izan da, immigrazioa inbasio gisa artzen dute esaten dute kalteetan gizarte-baliabideak kontsumitzen dituela eta identitate nazionala mehatxatzen duela. Immigrante asko lan baldintza oso gogorrak dituzte eta bizi baldintza kaskarra , auzo marjinal eta kalitate eskaseko etxebizitzatan, leporatzen zaie hainbat delitu egin izana eta eta prostituzio eta eskean ibiltzea.Integratzeko zailtasunak izan ditzakete, tira-birak egon daitezke.Espainiako immigrazio-politikoaren helburua da immigrazioa denon mesederako izatea.Hainbat neurri hartu dira, horietako batzuk:-EBren asiloa eta immigrazioari buruzko politikak asiloa eta bisak emateko sistema komuna ezarri zuen eta immigrazio klandestinoari aurre egiteko lankidetza indartu zuen.-Immigrazioaren alderdi guztiak arautzen ditu herrialdean sartzea, herrialdean egoteko modalitateak , eskubideak eta askatasuna eta lan-baldintza.Espainia immigrazio politika ezarritako neurri batzuk:Immigrazio klandestinoaren aurka borrokatzea eta immigranteen immigrazioa sustatzea.Ondorio dezakegu, Espainiara etorritako atzerritarrek aldaketak eragin dituztela populazioan.Ez bakarrik populazioaren ehunekoan, gizarte aldaketak ere ekarri ditu :kultura, erlijioa eta ohitura berriak sortu dira penintsulan. 4


19: ESPAINIAKO HIRI HIERARKIAREN MAPAREN IRUZKINA Mapa honetan Espainiako hiri hierarkia ikus dezakegu.Tamaina demografikoa, funtzio eta eragin eremuaren arabera, hiriek antolaketa hierarkikoa dute.Irudian ikus ditzakegun kategoriak antzeman daitezke:a)-Metropoliak: 200/250.000 biztanle baino gehiago dituzte. Eginkizun espezializatuagoak eta dibertsifikatuagoak dituzte, hirugarren sektoreari eta industriari lotuta. Eragin eremu handia dute. Nazioko metropoliak: Irudian karratu handienaz adierazirik.Hiru milioi biztanle baino gehiago.Funtzio oso dibertsifikatuak: zerbitzu dibertsifikatuak,nazioko enpresen eta multinazionalen bulego ugari eta goi teknologiako industriak. Eragin eremua Espainia osoan eta beste munduko metropolioei lotuta.

Eskualdeko metropoliak

1,5milioi eta 50.000 bitarteko biztanleria kopurua era eginkizun edo funtzio dibertsifikatuak zein zerbitzu espezializatuak dituzte. Eskualdeko eragin eremua dute nazioko metropoliekin harreman estuak dituzte. 1


Eskualdez azpiko edo eskualdeko bigarren mailako metropoliak:200/250000 eta 500000 bitarteko biztanle kopurua dute. Funtzio dibertsifikatuak eta zerbitzu espezializatuak dituzte. Eragin eremua azpi eskualdekoa da, edo eskualdekoa. Eskualdeko hiriburuekin harreman estuak dituzte.B)-Hiri ertainak: 200/250000 eta 50000 biztanle inguru dituzte eta euren funtzioak hirugarren sektorekoak dira batez ere: merkataritza eta probintziako zerbitzuak. Hurbileko herriekin sare trinko baten helmuga dira. Gutxi batzuk daude espezializaturik industria edo portuan.C)-Hiri txikiak edo herriak: 10000 eta 50000 biztanle artean. Horien funtzioak ez dira aurrekoenak bezain dibertsifikatu eta espezifikatuak, baina batzuek izan ditzakete nolabaiteko espezializazioa duten ekipamenduak. Inguruko eskualdean dute eragin eremua. Beraz Espainiako hiri hierarkiak metropoliek, hiri ertainek eta hiri txiki edo herriek osatzen dute, eta horietako bakoitzak funtzio edo eginkizun, dibertsifikazio eta espezializazio maila desberdinak dituzte. 2


20. EAEko hiri hierarkiaren maparen iruzkina: Aurrean dugun mapak EAEko hiriek 2006an zeukaten hiererkia ageri zaigu. Honako ezaugarri hauek dituzte: a) hirien garrantzi demografiko zein funtzional eta eragin eremuaren hedadurak hirien hierarkia egituratzen dute: -Hiribururen Euskal Sistema polinuklearra dago hierarkia horren barruan. Bilboko metropoli inguruak eta Donosti zein Gasteizek osatzen dute. Mapan ikur handienez adierazirik ageri dira. O Bilboren metropoli ingurua, EAEko pilaketa demografiko handiena da. Industria eginkizunak, merkataritza eta negozioak ditu. Inguru honen eragin esparrua autonomia erkidego osoan hedatzen da eta nazioarteko lotura aipagarriak ditu bilboko portuko salgaien trafikoaren era bidaiarien Loiuko aireportuko trafikoaren bidez. O Donostia metropoli inguru baten erdigunea da. 1


Eginkizun dibertsifikatuak garatzen ditu: industriakoak, turistikoak, merkataritzakoak eta kulturalak. Nazioarteko lotura aipagarriak ditu. O Gasteizek administrazio eginkizunak ditu, EAEko hiriburua eta erakunde nagusien egoitza delako. Industria eta merkataritza eginkizunak betetzen ditu. Nazioko eta nazioarteko loturei mesede egin die aireportuak salgaien garraioari lotuta duen funtzioak. -Hiriburuen azpitik hiri txikiagoak daude, eskualdeko betekizun administratiboak, industrialak edo zerbitzuetakoak. B) EAEko hiri sistemak banaketa desorekatua du espazioaren ikuspuntutik: kostaldeko  eta barrualdekoa azpisistemak bereiz daitezke, bestelako ezaugarriekin: -kostaldeko azpisistema Bilbo eta Donostiaren arteko jarraipena da, Baionaraino luzatzen dena. Bilbo eta Donostiako metropoli inguruak nabarmentzen dira. 2


Kantauri itsasoaren inguruko haranetan hirigintza handia dago: hiri txikien pilaketak dira nagusi. O BIZKAIAri begiratzen badiogu 3 sistemak desorekak dituela ohar gaitezke. Bilbo Handiaren metropoli inguruak eginkizun industrial eta tertziarioak pilatzen ditu. Hurbil dauden espazioetan ez dago eskualde esparruko eginkizunak gidatzeko behar den besteko neurri funtzionala duen hiri nukleorik, Bilbok industralizazio hasieratik xurgatzeko efektua izan duelako. Gainerako lurraldeen hiriak haranen erdialdean kokatuta daude, hiri garapena irisgarritasun handiko ardatzetan kokatu da eta. Hiri horiek funtzio zentralak eta nolabaiteko eragina dituzte populatze sakabanatutako landa inguruarekiko. O GIPUZKOAKo banaketari begiratzen badiogu sistema orekatuagoa dela ikus dezakegu. Donostiaren ondoan neurri ertaineko industria hirien multzo garrantzitsua dago, lurraldean modu nahiko homogeneoan kokatua. Biztanle nukleo gehienek laguntza ematen dien buru funtzionalen bat dute. -Barrualdeko azpisistema Gasteizen inguran biltzen da. 3


Sistema makrozefaliko eta desorekatua da. Hiriburuak Arabako biztanleen %75etik gora hartzen ditu. Bestela, Laudio eta Amurrio soilik konpara daitezke. Arabako hiri sistemak beste ahultasun batzuk ditu, Errioxa arabarra erkidegotik kanpoko nukleo bati lotuta egotea, ertzeko udalerri batzuk EAEtik kanpoko nukleoekin lotuta egotea eta Trebiñu Burgosekoa izatea. C) Hiri sistemaren harremanak indartsuak dira EAEko hirien artean, Erkidegoaz kanpoko beste sistema batzuekin ere erlazio sakonak ditu: -Kantauri itsasoko erlaitzarekin, Nafarroarekin eta Errioxarekin dauden harremanek garrantzi berezia dute. -Europan, euskal hiri sistemaren kokapen estrategikoari esker, hiri ardatz handien lotura egin daiteke. -Mediterraneoko ardatzarekin, Ebro haranean zehar. -Paris-Madril-Lisboa lotzen dituen ipar-hegoalde ardatzarekin. /EAEko hiri sistema, hierarkizatua eta desorekatua dela esan daiteke, eta harreman sendoak dituela erkidegoko bertako eta erkidegoaz kanpoko beste sistema batzuekin. 4


Entradas relacionadas: