Espainiako hazkunde demografikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,43 KB

ESPAINIAKO ERREGIMEN DEMOGRAFIKOA (iruzkina)


Aurrean dugun grafikoa 1858tik 2014arteko Espainiako biztanleriaren bilakaera da. Bertan jaiotza-
tasa, heriotza-
Tasa eta berezko hazkundea bereizten dira kolore ezberdinez, positibo eta negatibo erakutsiz. Urdinez, hazkunde natural positiboa, arrosaz hazkunde natural negatiboa (ez dago), berdez jaiotza-tasa eta gorriz heriotza tasa.
Bilakaera honetan hiru etapa bereizten dira: -Erregimen demografiko zaharra (XX.Mendera arte) -
Trantsizio demografikoa (1900-1975 bitartean) -
Gaur egungo erregimen demografikoa (1975etik aurrera)

Erregimen demografiko zaharra (XX.Mendera arte): -

Jaiotza-tasak eta heriotza-tasak handiak ziren eta hazkundea berriz, txikia. -Jaiotza-tasak balio handiak zituzten landako ekonomia eta gizartea nagusi zirelako eta ez zegoelako sistema eraginkorrik jaiotzak kontrolatzeko. -Heriotza-tasa ere orokorrean handia eta gorabeheratsua zen. Izan ere, garai hartan dieta eskasa eta desorekatua zegoen eta ondorioz, ohikoak ziren gaixotasun infekziosoak. Horrez gain, heriotza-tasa izugarriak ere bazeuden, epidemiek, gerrek eta zerealen uzta eskasak eraginda. Beraz, haurren heriotza-tasa handia zen baina bizi itxaropena txikia. Ondorioz, berezko hazkundea txikia zen.

Trantsizio demografikoa (1900-1975):

Jaiotza-tasa modu leunean egin zuen behera, heriotza-tasak indarrez egin zuen behera eta horren ondorioz, berezko hazkundea handia zen. Jaiotzek modu leun eta ez-jarraituan egin zuten behera: -1920ko hamarkadan jaiotza-tasak beherakadatik berreskuratu zen. -1930-1956 bitartean, berriro beherakada izan zuen eta horren arrazoiak ondorengoak izan ziren: 1929ko krisi ekonomikoa eta bigarren errepublikako ezegonkortasun politikoa, gerra zibila eta gerra osteko egoera. -1956-1965 urteak bitartean, jaiotza-tasa berreskuratu zen “baby boom”aren ondorioz. -1965-1975 bitartean, jaiotza-tasak behera egin zuen. Heriotza-tasak modu nabarmen eta jarraituan egin zuen behera, bi uneetan izan ezik: 1918ko gripea eta gerra zibila. Horren arrazoi nagusiak bi izan ziren: -Bizi mailak gora egitean, dieta hobetu zen eta hezkuntza eta kultura-mailak gora egin zuten. -Medikuntza-aurrerapen aipagarrienak txertoak eta antibiotikoak merkaturatzea izan ziren. Horiei esker, 1918ko gripetik aurrera epidemien ondoriozko heriotza-tasa katastrofikoak ezabatu egin ziren eta gaixotasun infekziosoen eragina gutxitu egin zen. Haurren heriotza-tasak behera egin zuen, pediatriaren eta haurren elikaduraren aurrerapenak hobetzeagatik. Bizi itxaropenak gora egin zuen, haurren, amen eta helduen heriotza-tasak behera egin zuelako.

Gaur egungo erregimen demografikoa (1975etik aurrera):

Jaiotza-tasa eta heriotza-tasa txikiak izan ziren eta berezko hazkundeak urria da nagusi. Jaiotza-tasari dagokionez, bi une nagusi bereizten dira: 1975 eta 1988 bitartean: jaiotza tasak behera egin zuen indarrez, bi arrazoien eraginez: -Egoera ekonomikoa: ezkontzeko adina atzeratu zen, beraz, emakumeen aldi ugalkorra laburtu zen. 1975eko krisiaren ondorioz eta 1980tik aurrera, lan-ezegonkortasuna eta etxebizitza erosi eta alokatzeko prezioa garestitu zen. Ondorioz, gazteak beranduago emantzipatzea izan zuen ondorio. -Gizarteko pentsamolde eta balio-aldaketek: erlijioaren eragina gutxitu, antisorgailuak onartu eta hedatu, kasu batzuetan abortua legeztatu, emakumean etxetik kanpo lan egin, seme-alabak gurasoen zahartzarorako aseguruak izateari utzi, seme-alaben prestakuntza eta ongi izatea balioztatu eta seme-alabek gastu handiak eta arreta handia eskatu. Gainera, bikote harremanek pisua irabazi dute ugaltze eginkizunaren eta seme-alabak zaintzearen gainetik. 1988tik aurrera: jaiotza-tasa apur bat berreskuratu da, inmigrazioaren eraginez espainiako biztanleriak jaiotza joerari eusten diolako. Heriotza-tasa orokorraren zifrak txikiak dira, 1980tik aurrera gora egiten ari diren arren, zahartzaroaren ondorioz, baina itxurazkoa da gorakada hori, zaharren kopuruak gora egiten duelako baina heriotza-tasak, behera. Heriotza-tasa orokorraren arrazoiak aldatu egin dira. Gaixotasun infekziosoen garrantzia gutxitu eta hiru faktorek gora egin dute: gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia, eta errepideko istripuak. Horrez gain, alzheimerrak eta zahartzaroko gaixotasunek gora egin dute eta, baita bizi ohiturekin lotutakoek ere: alkoholismoak, tabakismoak eta droga zaletasunak. Haurren heriotza-tasa oso txikia da gaur egun, eta batez ere jaio berrietan gertatzen da. Bizi itxaropenak ere gora egin du, medikuntza aurrerapenei esker. Hala ere, zenbait faktoreen artean aldeak daude: -Sexuaren arabera: bizi itxaropena handiagoa da emakumeen kasuan, emakumeek sendotasun biologiko handiagoa duelako gizonezkoek baino. -Adinaren arabera: bizi itxaropenak gora egin du adineko pertsonen artean batez ere. Gazteen igoera gutxien arrazoiak kotxe istripuak, HIESA eta droga zaletasuna dira. -Gizarte-statusaren arabera: lanbide kualifikatuek eta gizarte klase dirudunek bizi itxaropen handiagoa dute.  1998 arte berezko hazkundeak behera egin zuen, jaiotza-tasa eta heriotza-tasa txikiak zirelako. Beraz, agerikoa da urteen poderioz demografia aldatuz doala krisia, gerrateak eta kultura eragin zuzena dutela. Gaur egun bizi dugun egoera osasun eta bizi-maila aldetik oparoena izan arren, jaiotza gutxien jasaten dituena da. Honek arazo bat suposa dezake etorkizunean, izan ere gizartea zaharkituz doa, eta, beraz hemendik urte batzuetara oso gazte gutxi eta zahar asko aurkituko ditugu eta ondorioz, zenbait arlotan arazoak agerikoak izan daitezke erretiro pentsioak ordaintzerakoak adibidez.

Entradas relacionadas: