Espainiako hazkunde demografikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,45 KB

BIZTANLERIAREN MUGIMENDU NATURALA (praktika)


Erregimen demografikoak

Espainiako biztanleriaren mugimendu naturalak, jaiotza-
tasa, heriotza-tasa eta hazkunde naturalak ezaugarri komunak ageri dituzte.

Erregimen demografiko zaharra: xx.Mendearen hasiera arte.

XX. Mendearen hasiera arte jaiotza- eta heriotza-tasa alturak eta hazkunde natural txikia izan ziren.

Jaiotza-tasa bi arrazoiengatik: a)nekazariitza- ekonomia eta -gizarte baten nagusitasuna. Seme-alabak oso gaztetik hasten ziren landa-lanetan laguntzen eta gurasoen etorkizuna segurtatzen zuten. b) jaiotzak kontrolatzeko sistema eraginkorrik ez egotea.

Heriotza-tasa orokorra altua eta gorabeheratsua zen: a) elikadura-dieta eskasa zen, nekazaritza-produktibitatea txikia zelako eta desorekatua.  b) gaixotasun infekziosoak transmititzen ziren medikuaren atzerapenagatik. Heriotza-tasa katastrofikoko aldiak ere izurrriteek, gerrek eta laboreen uzta txarrek eragindakoak ziren. Haurren heriotza-tasa ere altua zen desnutrizioagatik edo infekzioagatik. Bizi-itxaropena txikia zen.

Hazkunde naturala txikia zen.

Trantsizio demografikoa


1900-1975

1900 eta 1975 artean izan zen. Mendebaldeko Europako beste herrialde batzuen aldean beranduago hasi zen, baina gutxiago iraun zuen.

Jaiotza-tasa emeki eta modu goraberatsuan jaitsi zen. A) 1900 eta 1920 artean jaiotza-tasa jaitsi egin zen. b) 1920ko hamarkadan, jaiotza-tasa suspertu egin en. c) 1930 eta 1956 artean jaitsiera heldu zen (1929ko krisi ekonomikoa, Gerra Zibila eta gerraosteko egoera). d) 1956 eta 1965 artean jaiotza-tasa bizkortu zen gerraosteko bayb-boom izan zelako. e) 1965 eta 1975 artean berriro txikiagotu egin zen familien tamaina. Seme-alaben balio ekonomikoa murriztu zela, bizimodu industrial eta hiritarra zelako.

Heriotza-tasa orokorra nabarmen jaitsi zen, katastrofikoa izan zelako bi unetan (1918ko gripea eta Gerra Zibila). a) bizi-maila hobetzean, hobetu egin ziren. b) Aurrerapen mediko garrantzitsuenak txertoak eta antibiotikoen merkaturatzea. Osasun publikoa eta higiene pribatua eta publikoa hobetu ziren. c) Haurren heriotzaz-tasa jaitsi egin zen. d) bizi-itxaropena handitu egin zen.

Ondorioz, hazkunde naturala handia izan zen.

Gaur egungo erregimen demografikoa: 1975etik aurrera

Jaiotza- eta heriotza-tasa baxuak dira.

Jaiotza-tasa jaitsi egin zen bi arrazoiengatik: a) 1975 eta 1998 artean, jaiotzetan beherakada handia izan zen, urte horietan gertatutako aldaketa ekonomiko eta sozio-kulturalak izan ziren. Egoera ekonomikoak ezkontzeko adina atzeratu zuen, enplegu ezegonkortasunak zeuden eta etxebizitzak ezin ziren ordaindu. Gizartean pentsaera eta balio-aldaketak izan dira. Erlijioaren eragina apaldu da eta debortzioa eta abortua legeztatu dira. Seme-alabek ez dira hartzen gurasoek zahartzaroan duten aseguru gisa.  b) 1998az geroztik, jaiotza-tasan gorabahera txikiak izan dira. 1998 eta 2008 artean jaiotza-tasa suspertu zen atzerriko immigrazioaren eraginez.
2008an,
jaiotza-tasa behera egiten hasi zen. Krisiak eragin handia izan du femiliengan. Gainera, behera egin dute immigrazioak.Heriotza-tasa baxua zen baina 1982tik igo egin da bizi-itxaropena handitu delako. Heriotzaren kausak, gaioxotasun kardiobaskularrak, minbizia eta errepide-istripuak dira. Haurren heriotza-tasa oso baxua da eta murriztu liteke aurrerapen medikoei esker. Bizi-itxaropena handitu egin da medikuntzaren aurrerabidearekin. a) Sexuaren arabera, emakumeen bizi-itxaropena handiagoa da biologikoki sendoagoak direlako. b) Estatus sozialaren arabera, kualifikazio handiagoak heriotza-tasa baxuagoa da. 

Gaur egungo hazkunde naturala apala da, jaiotza- eta heriotza-tasak ere hala direlako, baina gorabehera batzuk baditu.



Entradas relacionadas: