Espainiako hazkunde demografikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,33 KB

INDUSTRIALIZAZIO AURREKO HIRIA ESPAINIAN


Hirien hasieratik XIX.Mendeko industrializazioaren hasierara arteko garaia hartzen du.

· Urbanizazio-tasa ehunekoa txikia eta egonkorra zen eta hiriko biztanleria tasaren batez bestekoa 5000-10000 

· Faktoreak, estrategiko-militarrak, politiko-
Administratiboak, ekonomikoak, erlijiozkoak eta kulturalak ziren.

· Espazioari dagokionez, urbanizatutako eremua murriztua zen, eta inguruko landa-eremuetako espaziotik bereizita zegoen, normalean harresi baten bitartez.

Hiru etapa bereizi ahal dira: Antzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa 

Antzinaroan, Espainiako lehen hiriak agertu ziren, K.A. VIII. Mendeko feniziarren eta greziarren kolonizazioarekin lotuta. Hiriak sortu ziren, Cadiz eta Ampurias. Gainerako lurraldeetan, indigenen kokalekuak protohiriak ziren oraindik. Erromanizazioarekin hiri asko sortu ziren eta funtzioak, politiko-militarrak, administratiboak eta ekonomikoak ziren. Erromatarrek komunikabideen bitartez lotutako hiri-sare bat sortu zuten. Erromatarren boterearen gainbeherak eta germaniarren inbasioek desurbanizatze-fasea ekarri zuen.

Erdi aroan bi espazio zeuden:

Espazio musulmana: hiri berriak sortu zituzten (Madril, Murtzia eta Almeria) eta aurreko kokalekuak gune estrategiko, administratibo, ekonomiko eta kultural suspertu zituzten (Zaragoza, Toledo, Malaga...) Hirietako biztanleak kanporatu egin zituzten.

Espazio kristaua: Udalerriak sortu ziren XII. Eta XIII. Mendeetan, urbanizazioak loraldia izan zuen merkataritzaren indarberritzeari esker. Batez ere, merkataritza-ibilbideen alboetan, portu handietan eta Donejakue Bidearen alboetan zeudenei, bide hori erromes- eta merkataritza-bide baitzen.

Aro Modernoan, gorabeherak egon ziren.

XVI. Mendean, hiriak etengabe hasi ziren, Amerikarekiko merkataritzan oinarritutako hazkunde ekonomikoagatik eta Austriako etxearen botere politiko-militarragatik. Hiri nagusiak, Sevilla eta Madril ziren.

XVII. Mendean, urbanizazioa geratu egin ziren, krisi demografikoa eta ekonomikoa eta lurralden galerengatik.

XVIII. Mendean, borboitarren dinastia berriarekin, urbanizazio-prozesua berpiztu egin zen. Hasi ziren itsas merkataritza zuten Kantauriko eta Mediterraneoko hiriak, eta Madril.



Entradas relacionadas: