Espainiako gizartea eta ekonomia berrezarkuntzan euskal herria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,75 KB

ESPAINIAKO GERRA ZIBILAREN ONDOREN:Guda zibilak eragin suntsigarria izan zuen euskal literaturan. Gerra garaian nobela bakarra argitaratu
zen: Tomas Agirre “Barrensoro”ren Uztaro (1937).Garai honetan askok erbestera jo zuten eta erbestean euskal literaturak bultzada handia izan zuen. Penintsulan, aldiz, errepresioaren ondorioz zaila zen euskaraz ezer argitaratzea. Erbesteko eragileen artean nabarmentzekoak dira Ekin argitaletxea, 1942an Buenos Airesen sortua, eta Euzko Gogoa aldizkaria Jokin Zaitegik zuzendua Guatemalatik. Bigarren aldizkari nagusia Gernika izan zen, Rafael Pikabeak 1945.
urtean sortu zuen Donibane Lohitzunen eta 1953. Urte arte bizi izan zen. Gernika aldizkariko orrialdetan gaztelera zen nagusi, baina toki handia eman zion euskal literaturari.
Inguruan baziren beste aldizkari batzuk, hala nola, Herria (1944), Eusko Jakintza eta geroago Egan aldizkaria etorri zen. Garai horretan argitaratu ziren liburuan iparraldean argitaratu ziren batez ere,
eta liburu erlijiosoa zen nagusi.

OHITURAZKO NOBELATIK NOBELA MODERNORA:1950. Urtetik aurrera ohiturazko eleberriaren paradigma gero eta urratuagoa helduko da euskal
literaturaren alorrera. Jon Etxaidek eman zion, zalantzarik gabe, bulkada handia euskal narratibari, 1955. Urtean Pierre Topet Etxahun bertsolariaren bizitzan oinarriturik dagoen Joanak joan nobelan. Urte berekoa da Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen nobela poliziakoa.
50ko hamarkadan, euskal nobelak kostunbrismotik joera existentzialetara jauzi egin zuen Jose Luis Alvarez Enparantza, “Txillardegi”-ren Leturiariaren egunkari ezkutua (1957) lanaren eskutik. Bertan lehen pertsonaia konfliktiboa agertzen zaigu: Joseba Leturia. Existentzialismoaren ezaugarririk nagusienak:
- Nazka: Pertsonaia existentzialistari gauza guztiek ematen diote nazka
- Izan edo existitu beharra: Gizona mundo honetara bota dute eta bere bizitza aurrera eraman
beharko du esperantzarik gabe.
- Bakardadea: Beti bakarrik sentitzen da pertsonaia existentziala, baita jende artean dagoenean ere.
- Askatasuna eta aukeratu beharra: Gizon aske da, egiten duenaren erantzukizun osoa berea du.
Aukeratzeko beldur da huts egingo duelakoan.
- Hautaketa horrek porrot egitea dakar.
- Etsipena: Porrotaren ondorioz pesimismoz beterik dabil eta etsi egiten du.
- Azkenik bere buruaz beste egingo du.

POESIAREN BERRITZE BIDEAK
JON MIRANDE: Jon Mirandek sinbolismoaren bide berriak agertu zituen. Narratibaren alorrean bere nobela nabarmena Haur besoetakoa izan zen, 1959an idatzia eta 1970ean argitaratua.
GABRIEL ARESTI: Euskal poesiaren berritzaile petoa izan zen Gabriel Aresti (1933-1975) bilbotarra. Poesia sozialera hurbildu zuen euskal poesia. Bere poesiak eragin handia izan zuen bere ideiak gizarteratu zituelako frankismoaren aurka. Harriaren zikloa hasi zuen Harri eta Herri (1964)
poema liburuarekin. Liburu horretan, geroago etorriko ziren Euskal Harria (1967) eta Harrizko Herri hau (1970) poema liburuetan bezala, Euskal Herria frankismoaren aurrean bere izaera mantendu egiten zuen Harriarekin parekatu zuen, eta metafora horrek irakurleekiko ikaragarrizko identifikazio indarra eman zion. 1960ko hamarkadan, besteak beste, lehen Euskal Liburu Azoka antolatu zutela Durangon (1965). Euskal kantu modernoa bultzatu zuen Ez dok amairu (1965- 1972) taldeak orduan hasi zuela bere ibilbidea.

UHIN BERRIA:1969. Urtean Juan San Martin poetak eta antropologoak  Uhin berri (1964-1969) deituriko garaiko euskal poesiaren antologia ezaguna argitaratu zuen. Nabarmena da izenburu horrek frantsesez zineman eta baita ere literaturan nagusitzen ari zen "Nouvelle vague" itzuli nahi zuela. Zetorren olatu berri hau Frantziako kulturaren aldekoa zen. Sinbolismo pertsonaletik aritu ziren Mikel Lasa (1938) eta Amaia Lasa (1948), elkarrekin idazten eta argitaratzen Poema bilduma (1971). Eguneroko bizitzaren esperientzia feminista baten lehen aleak ematen ari zen Arantza Urretabizkaia (1947) bere San Pedro Bezperaren ondorengoak (1972) poema osatuarekin.
JOXANTON ARTZE: Tolosa Barru (1969) liburua.
XABIER LETE: Egunetik egunera orduen gurpilean (1968)
RAMON SAIZARBITORIA: Euskal literaturaren alorrean garrantzi handia izan zuen. 1969. Urtean Egunero hasten delako nobela argitaratu zuen. Guztiz berritzailea da nobela hori, bai gai aldetik bai tratamendu narratiboaren aldetik. Abortuaren aldeko nobela bat izanik, ezin zen ongi ulertu nola argitaratu zen frankismoaren garaian.

Entradas relacionadas: