Espainiako gizartea eta ekonomia berrezarkuntzan euskal herria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,84 KB

7.3-1898ko KRISIA ETA ONDORIOAK: ERREGENERAZIONISMOA

1898ko krisia (askok hondamendia izendatu) M.Cristinaren erregeordetzan izan zen eta Aro modernoaz geroztik mantentzen ziren kolonien galerak piztu zuen. Espainia garaiko Europar Inperio kolonialen aurrean txikitu zuen eta testuinguru honetan, intelektualek erregenerazionismo mugimendua sortu zuen, Espainia modernizatzeko helburuarekin.

Krisiaren kausak XIX. Mendetik zetozen eta garai hartan, Espainiar koroak Amerikako kolonia gehienak galdu zituen (Fernando VII.A errege) Kuba, Puerto Rico eta Filipinak izan ezik. Kubak bi gerra piztu zituen independentzia lortzearren eta bigarrenean (1890. Hamarkada), AEBko armadaren laguntzaz garaitu zuten. Independentzia uholdea beste bi kolonietara hedatu zen eta hein helburua lortu zuten (AEBen laguntzaz). Azkenik, 1898an Espainiak eta AEBak Pariseko Bakea sinatu zuten, Espainiak kolonien jabetzari uko eginez.

Kolonien galerak Espainiako gizartea moralki hondatua utzi zuen; Europako potentziek beren inperioak zabaltzen zituzten bitartean, Espainiako inperio historiko eta tradizionala desagertu zen (bigarren mailan) eta Espainiako armadaren eraginkortasuna zalantzan jarri zen (militarren frustrazioa). Horrez gain, irletako merkaturik eta produkturik gabe geratu zen.

Ondorio ekonomiko eta politikoak ez ziren uste bezain larriak izan; monarkiak aurrera jarraitu zuen eta baita aurreko bi alderdien arteko botere txandaketa ere. Gainera, protekzionismo ekonomiko sutsuak industria guneak babestu zituen (Bizkaiko industrializazioa loratu). Beraz, 1898ko krisia moral eta ideologikoa izan zela esan daiteke. Espainia ez zen Europako gainontzeko herrialdeak bezala garatzen ari, modernizazio ekonomikoa mugatua zen (populazio gehiena analfabetoa). Horrez gain, Espainia politikoki ustelduta zegoen eta gizartea iruzurren kontzientzia hartzen hasi zen. Langile mugimenduak handituz joan ziren eta Katalunian eta Euskal Herrian nazionalismoa garatzen hasi zen, egonkortasun politikoa kolokan jartzen zuena. Ezinegona eta kezka pizten hasi zen.

Erregenerazionismoari bidea eman zitzaion, sistema politiko, ekonomiko eta pedagogikoaren berritzea aldarrikatzen zuena eta helburuak hauek ziren: ustelkeria politikoarekin amaitzea (kazikismoa gaindituz eta konstituzioa errespetatuz), ekonomia modernizatzeko merkatu nekazaritza sustatzea (jornalariak miseriatik atera) eta gizartearen hezkuntza eta kultura maila handitzea (klientelismoarekin bukatu). Honek arrakasta izan zuen klase ertain, intelektual eta izaera errepublikarreko jendearengan eta lider karismatikoa Joaquin Costa izan zen.

Garai honetan, 98ko belaunaldi literaturagilea sortu zen (Unamuno, Pio Baroja…) eta hauen obretan pesimismoa, balore tradizionalak berreskuratzeko nahia… aipatzen ziren. 

Alfontso XIII.Aren erregealdian, sistemaren biziraupena ziurtatu nahian, politiko liberal eta kontserbadoreek ideia erregenerazionistak txertatu zituzten haien diskurtsoetan (errebisionismo  politikoa) eta hauen helburua sistemaren berritzearen itxurakeria egitea zen. Nahiz eta zenbait erreforma egin, oposizio politikoa ez zen asetu eta proletario zein jornalarien kontzientziazio prozesuak jarraitu zuten.

Entradas relacionadas: