Espainiako gerra zibili euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,98 KB

Erregenerazionismoa:


1898ko hondamendiaren Ostean sorturiko mugimendu intelektuala. Espainia gainbehera zihoala salatu Zuten, eta erreformak proposatu zituzten.

Giltzarrapoaren Legea:

Espainian erlijio-ordena berriak kokatzea debekatzen zuen legea.

Aste tragikoa:

1909 Bartzelonan Gertatutako herri matxinada, Marokoko gerrarako tropetan herri klaseko jendea Soilik bidaltzeagatik.

1917ko krisia:

Militarren protestak, maila igoeretan diskriminazioa zegoelako. Horretaz Aparte, mugimendu sindikala eta politikoarekin nahastu zen.

Kontzentrazio gobernu:

Krisi baten aurrean edo arazo larri baten Aurrean herrialde bateko alderdi politiko guztiak elkartzen direnean gobernu Bat eratzeko eta egoera jakin hori gainditzeko.

Donostiako ituna:

1930eko abuztuan, alderdi errepublikanoek, Sozialistek eta katalanistek sinatutako akordia, hurrengo hauteskundeetara Elkarrekin aurkezteko eta errepublika ezartzeko.

Niceto Alcalá Zamora:

Politikari espainiar bat izan zen, Espainiako Bigarren Errepublikako lehen presidentea.

Estatu Ez-konfesionala:

Estatu ba erlijio ofizialik ez daukanean, Kontzientzia-askatasuna, eta edozein erlijio praktikatzeko zein hezkuntza Laikoa jasotzeko eskubideak aitortzen direnean.

Manuel Azaña:

Politikari eta idazlea eta Espainiako gobernu Presidentea eta Bigarren Errepublikako Presidentea 1936tik 1939ra.

Desjabetzea:

Pertsona bati ondasun edo Eskubide bat kentzea, interes publikoko arrazoiengatik.

Instituto de Reforma Agraria (IRA):

Errepublika garaian landatu gabeko Latifundioak desjabetzea eta lurrak jornalarien artean banatzea helburu bezala Zeukan erakundea.

Hezkuntza erreforma:

Errepublika garaian gizartearen hezkuntza maila hobetzeko egin ziren Erreformak.

Casas Viejas:

1933ko Urtarrilean, Cadizeko herri honetan eman zen nekazari matxinada anarkista, Zenbait hildakoekin bukatu zena.

CEDA (Eskuin Autonomoen Espainiako Konfederazioa):

Gil Robles buru zeukan eskuin Alderdietako elkartea, 1933ko hauteskundeak irabazteko.

Jose Maria Gil Robles:

Alderdi katolikoaren eta CEDAren burua izan Zen politikari espainiarra.

Fronte Popularra:

Espainiako II. Errepublika garaian, 1936ko hauteskundeetan Ezkerreko alderdiek Fronte Popularra izeneko koalizioa osatu zuten. Horrela Hauteskundeak irabazi ahal izan zizkieten bananduta aurkeztu ziren eskuindar Alderdiei.

Brigada Internazionalak:

Errepublikaren alde borrokatzeko munduko hainbat herrialdetatik Espainiara Joandako boluntarioak.

Herri miliziak:

Gehienbat zibilez osaturiko talde armatuak. Errepublika defendatzeko hartu zituzten Armak.

Defentsa Nazionalerako Junta:

Franco buru zeukan eta Burgosen egoitza zeukan nazionalen gobernua, agintea Bateratzeko eta benetako politika agintea erabiltzeko.

Francisco Franco:

Espainiar militar eta diktadorea izan zen. Espainiako Errepublikaren gobernu demokratikoaren aurka estatu-kolpe militarra Jo eta Espainiako estatuburu izan zen 1939tik eta 1975 arte, frankismo deritzon Aldian.

FET y de las JONS:

1933ko Urriaren 29an Madrilen José Antonio Primo de Rivera, Julio Ruiz de Alda eta Alfonso García Valdecasasek sortutako Espainiako alderdi politiko faxista eta Nazional-sindikalista da.

Elikagai Errazionamendu:

Gerra edo krisi garaian gobernuek ezarritako sistema Zenbait elikagaitarako. Zenbat eskura zitekeen pertsonako eta eguneko zehazten Zuten.

Paseoak:

Gerra zibil garaian Bi taldeek erabili zuten errepresio modua. Talde armatu batek pertsona jakin Bat bere etxetik ateratzen zuen, “paseo bat ematera joateko” aitzakiaz, gero Herritik urrundu eta hiltzen zuten.

Hobi Komunak:

Gerra zibil garaian bi taldeek fusilatuak hil eta gero ehorzten Zituztenean guztiak batera eta inolako identifikaziorik gabe.

Errefuxiatu:

Gerra zibil garaian, Francoren tropen aurrerapenen beldur, jende askok (batez ere, errepublikanoen Emazte eta haurrak) bere etxetik alde egin zuenean atzerrira.

Euskaltzaindia:

1919an euskal kultura Eta euskaren interesa berpiztu eta gero sortu zen erakundea. Euskara zaindu, Aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea helburu duen akademia ofiziala da.

Jose Antonio Agirre:

Euskal Estatutua  1936ko urriaren batean onetsi Eta gero Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakaria izan zen, 1936ko urriaren 7tik 1960a arte.

Burdinazko Gerrikoa:

Espainiako Gerra Zibilean Bilboren inguruan Txorierri eta Galdakao aldetik eraikitako defentsa-sistema izan zen. Hor Eusko Gudarosteak Francoren armadari bi hilabetez eutsi zion.

Zilarrezko Aroa:

Espainiako kulturan, XX. Mendearen lehen herena Hartzen zuen aldiari esaten zaio, garai horretako idazlek, artistak eta Zientzialariek lortutako ospea zela eta.



Entradas relacionadas: