Espainiako Gerra Zibila eta Frankismoa: Analisi Historikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,02 KB
Errepublikaren aurkako eskuinaren antolaketa
Eskuineko katolikoek Errepublikaren antiklerikalismoa erabili zuten gizarte-talde indartsu bat antolatzeko. Jesusen Konpainia desegitea eta kongregazio erlijiosoen lege murriztailea gehiegi izan ziren katolikoentzat. CEDA sortu zen, eta Jose Maria Gil Robles faxismora erakarri zuten.
CEDAren biurtekoa (erradikalena)
Eskuinen mobilizazioek ordena publikoa hautsi zuten. Kalte handia egin zioten Azañari, 1933an kargutik kendu eta hauteskundeak deitu zituzten. Anarkistek abstenitu egin ziren, katoliko askok, emakumeek eta krisi ekonomikoak eraginda, Alejandro Lerroux eskuinekoak argi irabazi zuen. Alcala Zamorak Lerroux jarri zuen gobernuburu, ezkerra ez erreakzionatzeko. Soldatak jaitsi zituzten, Elizaren alde egin zuten, militarrek protagonismoa hartu zuten, estatuturik ez... CNTk greba orokorra deitu zuen UGTrekin batera (1934ko iraultza).
Faxismo espainola
CEDA baino eskuinerago zeuden: Berrikuntza Espainola (Jose Calvo Sotelo), legea kanpoan utzi behar zen hobetzeko; Karlistak: Komunio Tradizionalista, ultraeskuina; Falange Espainola: Primo de Rivera gidari; JONS: Ramiro Ledesma. Bi hauek bat egin zuten liberalismoaren eta marxismoaren kontra, ukabilen eta pistolen dialektikaren aldekoak.
Gerra Zibilaren kausak
Urruneko kausak: Biurteko erreformistan, talde sozialen haserreak, Elizaren jarrera, autonomia estatutuak.
Hurbileko kausak: 1929ko krisiaren ondorioak, CEDAk berrikuntzak indargabetu zituen, 1934ko iraultza, Europako egoera politikoa.
Faktore pizgarriak: 1933tik, militar falangistak eta karlistak konspirazioekin hasi ziren. 1936ko uztailaren 18an gauzatu zen.
Espainiako Gerra Zibila (1936-1939)
Uztailaren 18an, militarrak estatu-kolpea eman zuten. Matxinada arrakastatsua izan zen Galizian, Gaztela Leonen, Nafarroan, Araban eta Aragoin. Hiri handietan erresistentzia egon zen. Urre-erreserbak Errepublikaren eskuetan zeuden. Bi bandoak borroka luzerako prestatu ziren.
Bando frankista 1936an
Marokoko armada itsasartea zeharkatu zuen (Errepublikak ezin izan zuen geldiarazi), Andaluzia eta Extremadura konkistatu zituen (Errepublikak ezin izan zuen geldiarazi), Francok lurralde guztiak elkartu zituen (Errepublikak iparraldeko frontea loturarik gabe utzi zuen), Gipuzkoa konkistatu zuen Nafarroatik (Bizkaian erresistentzia egon zen), Madril setiatu zuen, baina ez zuen lortu (Toledo bai), Madril sinbolo antifaxista bihurtu zen.
1937an
Alemaniako hegazkinek Gernika bonbardatu zuten (nazioarteko kritikak eragin zituen). Laster, Bizkaia erori zen, esperientzia gutxiko eta arma gutxiko gudarostearekin. Euskal armada Santanderrera joan zen. Asturias eta Kantabria erori ziren, iparraldeko frontea desegin zen. Errepublikak Guadalajarako bataila irabazi zuen (Brunete eta Belchitekoak galdu zituen).
1938an
Terueleko bataila Francok irabazi zuen. Ebroko batailan (4 hilabete iraun zuen), frankistak garaile atera ziren.
1939an
Katalunian sartu ziren, eta errepublikar asko erbestera joan ziren (Frantziara). Errepublikakoek bake ohoretsua lortu nahi zuten, baina ez zuten lortu. Errepublikar batzuek Madril errenditzeko estatu-kolpea egin zuten. Martxoaren 28an, tropa frankistak Madrilen sartu ziren. Gerra apirilaren 1ean amaitu zen.
Bando bakoitzaren indar armatuak
Frankistek goi-ofizial asko zituzten, esperientzia eta infanteria gehiena. Errepublikakoek goi-ofizial gutxi zituzten, eta itsas eta aire armada gehiena (urriak eta urpekariak ez ziren aproposak). Hasieran, indarrak berdinduta zeuden, baina frankistek (Falangea, erreketeak...) errepresio oso handia erabili zuten atzeguardian. Errepublikanoek milizianoak zituzten, sindikatu eta alderdietakoak. 1937an, Errepublikako armadan militarizatu ziren. Atzeguardian, errepresioa oso selektiboa izan zen.
Gerra Zibilaren kanpo-dimentsioa
Bigarren Mundu Gerraren aurrekaria izan zen. Nazioen Elkarteak parte ez hartzea erabaki zuen, eta horrek Errepublikaren bandoa kaltetu zuen, eta Frankori mesede egin zion, Hitler eta Mussolini zituelako alde. Kanpo-laguntzak: Frankistek Alemaniatik eta Italiatik dirua, armak eta hegazkineria jaso zituzten, Portugaletik armada zati bat, eta Irlandatik boluntarioak. Errepublikanoek Britainia Handiaren eta Frantziaren laguntza humanitarioa jaso zuten, Nazioarteko Brigadak (50.000 antifaxista) eta Sobietar Batasunetik hornidura eta gerra-material zaharra.
Gerraren ondorioak
Demografikoak: Pertsona asko hil ziren. Frontean eta atzealdeko errepresalietan, milioi erdi inguru. Ondoren, frankistek 50.000 pertsona fusilatu zituzten, 300.000 erbesteratu ziren, eta 100.000 kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten (zigorrarekin batera, lan behartuak egitera).
Politikoak: 40 urteko diktadura militarra ezarri zen. Askatasun politikoak galdu ziren, eta polizia-estatua ezarri zen. Isolatuta geratu zen: NBEk erregimena kondenatu zuen. 1953an, AEBekin akordioak sinatu zituen, eta 1955ean, NBEan sartu zen.
Kulturalak: Ia ez zen intelektualik geratu, gehienak Errepublikaren aldekoak baitziren.
Ekonomikoak: Baliabide ekonomikoen eta azpiegituren suntsipena gertatu zen. Diktadura izateagatik, 1947ko Marshall Planeko dirulaguntzatik kanpo geratu zen.
Politikaren garapena Gerra Zibilean
Bando nazionalean
Sanjurjo jenerala hegazkin-istripuan hil zen, eta Mola gerra-ekintza batean. Francok estatu berriko buruzagitza hartu zuen. Izan ere, Jose Antonio Primo de Rivera hilda zegoen, eta falangisten laguntza bereganatu zuen. Beste buruzagi eskuindarrak erbestera bidali zituen. Lehenengo neurriak: Errege Martxa ereserki nazional gisa ezarri zuen, bandera gorri-horia berreskuratu zuen,"Gora Espaini" oihua zabaldu zuen, eta alderdi bakarraren (Falange Espainola Tradizionalista y de las JONS) buruzagitza hartu zuen.
Bando errepublikanoan
Manuel Azaña lehendakari izaten jarraitu zuen. Gobernuko presidentea zen Casares Quirogak dimititu egin zuen, baita Martinez Barriok eta Jose Giralek ere. 1936ko irailean, Largo Caballerok koalizio zabaleko gobernua eratu zuen. 1931ko Konstituzioa oinarritzat hartu zuten, eta analfabetismoa gainditzeko neurriak hartu zituzten (soldaduentzako eskolak, adibidez). 1936ko azaroan, gobernua Madriletik Valentziara eraman zuten. 1937an, komunisten eta anarkisten arteko gatazkak piztu ziren: komunistek gerra irabazi ondoren iraultza egin nahi zuten, eta anarkistek gerra eta iraultza aldi berean egin nahi zituzten. Gorenengo puntua 1937ko maiatzean iritsi zen, eta Largo Caballerok dimititu egin zuen. Juan Negrin presidente izendatu zuten. Komunista moderatuak erakarri zituen, muturrekoak eta anarkistak baztertuz. 1938an, Ebroko bataila galdu ondoren, errepublikanoak itxaropenik gabe geratu ziren. Irabazteko aukera bakarra gerra luzatzea zen, Bigarren Mundu Gerra piztu eta horrek gerraren norabidea aldatuko zuelakoan. Baina Francoren armadari eutsi behar zioten. Batzuek errenditu nahi zuten tratu duina izateko (Frankok baldintzarik gabeko errendizioa exijitu zuen), eta horrek ahultasuna eta porrot militarra ekarri zizkion Errepublikari.
Gerra Euskal Herrian
1936ko uztailaren 18tik 1937ko ekainaren 19ra iraun zuen. Bi eremu bereizi ziren: Araba eta Nafarroa, alderdi nazionalean (karlismoak indarra zuen, eta erreketeak funtsezkoak izan ziren kontrola lortzeko; Iruñeko komandantzia militarraren burua Mola zen); Bizkaia eta Gipuzkoa, Errepublikaren alde (Bizkaian ez zen borrokarik izan). Euskaldunak hasieratik zeuden zatituta. Fronte politikoan, euskal nazionalistak eta ezkerrekoak Errepublikaren alde zeuden, eta eskuinekoak eta Eliza, kontra. Ez zen kolektibizaziorik egon, desjabetzeak aurrez ordainduta egin ziren, Elizak ez zuen erasorik jasan, eta banketxeetako administrazio-kontseiluak aldatu ziren. Bilbo babesteko, burdinazko gerrikoa eraiki zen, lubaki-sistemaren kontrako erasoa egiteko. Gipuzkoaren konkistan, 3.000 gizonek hartu zuten parte; Bizkaian, 50.000k.
Etapa militarrak
1) 1936ko uztail-urria: Gipuzkoako milizia herrikoiak nafar erreketeen erasoari eutsi zioten Beasainen, Tolosan eta Irunen. Donostia itsasoz bonbardatu zuten. Irun irailaren 4an hartu zuten, eta Donostia, irailaren 13an, nafarrek. Frontea Deba arroan geratu zen.
2) Azaroa: Eusko Jaurlaritzak Legutio (Arabako defentsaren giltza) erasotzea agindu zuen, baina porrot egin zuen.
3) 1937ko apirila: Matxinatuek nagusitasuna zuten. Bizkaia-Araba frontea apirilaren 6an hautsi zuten, eta apirilaren 20an, Bizkaia-Gipuzkoa fronte-lerroa. Gernika eta Durango hegazkin-eraso gogorrak jasan zituzten, historian lehen aldiz, biztanleria zibilaren kontrako bonbardaketak egin ziren. Maiatzean, frankistak Bilbo babesten zuen burdinazko gerrikora heldu ziren, eta Bilbon sartu ziren. Porrot garbia izan zen. Kausak: isolatuta egotea, frankisten hegazkin eta artilleriaren nagusitasuna, eta euskal gudarostearen eta iparraldeko armadaren arteko koordinazio falta.
Frankismoaren oinarri ideologikoak eta gizarte-laguntzak
Erregimen faxista eta kontserbadorea izan zen. Diktadura beti, falangista, pentsaera nazional-katoliko erradikala, armada eta autoritarismoa oinarri zituena, estatu poliziala, zentralista, nazionalista, nazionalkatolizismoa, nazionalsozialista (egitan, kapitalista), errepresio politiko gogorra, zentsura hezkuntzan eta propagandan, antiliberala eta antidemokratikoa.
Legedia
1- 1938ko Lanaren Forua: Falangeak lana antolatu zuen.
2- 1942ko Gorteak eratzeko legea: Europan, gerra demokrazien alde zegoenean onartu zen.
3- 1945eko Espainolen Forua: Frankismoak bere irudia garbitu nahi zuen, garaileen eskari demokratikoen aurrean.
4- 1945eko Erreferendum Legea: Sufragio unibertsala erakutsi nahian onartu zen, baina Francok beti erabakitzen zuen.
5- 1949ko Estatuko Buruzagitzarako Ondorengotza Legea: Francok bizi arteko estatuburu izaten jarraituko zuela berretsi zuen.
6- 1958ko Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea: Doktrina falangista instituzioetan ezarri zuen, eta FET alderdi bakarra izendatu zuen.
7- 1966ko Estatuaren Lege Organikoa: Estatu-buru eta gobernuko presidente karguak banatu zituen (1973 arte ez zen bete).
Frankismoaren gizarte-laguntzak
Ia berrogei urte iraun zuen. Falangeak, Elizak, armadak, lurjabe handiek, industriako enpresariek, finantzetakoek, probintzietako burgesia txikiak, eta iparraldeko eta erdialdeko katoliko eta nekazariek babestu zuten.
Kanpo-harremanak Frankismoan
Bigarren Mundu Gerran
Nazio Elkartetik irten zen. Alemaniarekin adiskidetasun-ituna sinatu zuen, eta Dibisio Urdina bidali zuen alemaniar ejertzitoa laguntzeko. Neutraltasuna aldarrikatu zuen, baina Alemaniaren eta Italiaren laguna zela adierazi zuen. 1940an, Hitler eta Franco elkarrizketatu ziren, baina ez ziren ados jarri gerra parte-hartzearen truke eskatutako mesedeei zegokienez. 1942an, AEB gerran sartu zen, eta Francok aliatuekiko harremanak hobetu nahi izan zituen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren
Nazioarteko isolamendua (1945-1953): Francok irudia garbitu nahi zuen. Frantziak mugak itxi zituen, NBEtik kanpo geratu zen, Marshall fondoetatik kanpo, eta blokeo ekonomikoa ezarri zioten. Nazioarteko politikan isolatuta geratu zen.
Nazioarterako irekitzea (1953-1958): 1947tik aurrera, Gerra Hotza hasi zen, eta mundua bitan banatu zen: mundu kapitalista (AEB) eta mundu komunista (SESB). Kapitalismoak komunismoari irabazteko, Espainia ardatz estrategikoa zen. 1953an, hitzarmen bat sinatu zuen AEBekin (base militarrak jartzea lortu zuen), eta 1955ean, NBEk onartu egin zuen.
Frankismoa Europako Batasunaren aurrean (1960-1975): 1957an, Europako Batasuneko merkatu batua sortu zen. 1970ean, elkarrizketak hasi ziren berriro, baina mendebaldeko demokrazientzat onartezina zen diktadura bat sartzea.