Espainiako Gerra Zibila: Erroak, Bilakaera eta Ondorioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,57 KB
Eskuina Antolatzen
Eskuina katolikoak Errepublikaren antiklerikalismoa erabili zuen gizartean indartzeko. Jesusen Konpainia desegin zen eta kongregazio erlijiosoen lege murriztailea gehiegizkoa iruditu zitzaien katoliko askori. CEDA sortu zen, eta Jose Maria Gil Robles faxismoaren erakarpena sentitu zuen.
Biurteko CEDA (erradikalena)
Eskuinen mobilizazio publikoek ezinegona sortu zuten. Kalte handia eragin zioten Azañari 1933an, eta kargutik kendu zuten hauteskundeak deituz. Anarkistek abstenitu egin ziren, katoliko askok bozkatu zuten, krisi ekonomikoa zegoen, eta emakumeek lehen aldiz bozkatu zuten. Alejandro Lerroux eskuinekoak argi irabazi zuen. Alcala Zamora Lerroux jarri zuen gobernuburu, ezkerra erreakzionatzeko. Soldatak ez ziren jaitsi, Elizaren alde egin zen, militarrek protagonismoa hartu zuten, eta abar. CNTk estatuturik greba orokorra deitu zuen UGTrekin (1934ko iraultza).
Faxismo Espainola
CEDAk baino eskuinerago zeuden: "Berrikuntza Espainola" (José Calvo Sotelo), legezkotasunetik kanpo hobeto ikusten zuten euren burua. Karlistak: Komunio tradizionalista, ultraeskuina. Falange Espainola: Primo de Rivera gidari. JONS: Ramiro Ledesma. Bi hauek batu egin ziren, liberalismoaren eta marxismoaren kontra eta ukabilen eta pistolen dialektikaren aldekoak.
Gerra Zibilaren Kausak
- Urruneko kausak: Erreformista taldeen eta biurteko sozialen haserrealdia, Elizaren jarrera, autonomia estatutuak.
- Hurbileko kausak: 1929ko krisiaren ondorioak, CEDAk berrikuntzak indargabetu zituen, 1934ko iraultza, Europako egoera politikoa.
- Faktore pizgarriak: Militarrak 1933tik falangistekin eta karlistekin konspiratzen hasi ziren. 1936ko uztailaren 18an gorpuztu zen.
Espainiako Gerra Zibila (1936-1939)
Uztailaren 18an militarrak estatu kolpea eman zuten. Matxinada arrakastatsua izan zen Galizian, Gaztela Leonen, Nafarroan, Aragoin, eta abar. Hiri handietan erresistentzia egon zen. Urre erreserbak Errepublikaren eskuetan zeuden. Bi bandoak borroka luzerako prestatu ziren.
Bando Frankista 1936an
Marokoko armadak itsasartea zeharkatu zuen (Errepublikak ezin izan zuen geldiarazi), Andaluzia eta Extremadura konkistatu zituen (Errepublikak ezin izan zuen geldiarazi). Francok lurralde guztiak elkartu zituen (Errepublikaren iparraldeko frontea loturarik gabe geratu zen), Gipuzkoa konkistatu zuen Nafarroatik (Bizkaiak erresistentzia egin zuen), baina ez zuen saiatu Madril hartzen (Toledo bai). Madril sinbolo antifaxista bihurtu zen.
Bando Frankista 1937an
Alemaniako hegazkinek Gernika bonbardatu zuten (nazioarteko kritikak eragin zituen). Laster Bizkaia eta Santander erori ziren, esperientzia eta arma gutxi zituztelako. Asturias eta Kantabria ere erori ziren, eta iparraldeko frontea desegin zen. Errepublikak Guadalajarako bataila irabazi zuen, baina Brunete eta Beltxitekoak galdu zituen.
Bando Frankista 1938an
Terueleko bataila Francok irabazi zuen. Ebroko bataila (4 hilabete iraun zuen) frankistek irabazi zuten.
Bando Frankista 1939an
Katalunian sartu ziren, eta errepublikano askok erbestera jo zuten (Frantziara). Errepublikanoek itzulera ohoretsua lortu nahi zuten, baina ezinezkoa zen. Errepublikano batzuek estatu kolpea eman zuten Madril errenditzeko. Martxoaren 28an frankistak Madrilen sartu ziren. Gerra apirilaren 1ean bukatu zen.
Bando Bakoitzaren Indar Armatuak
Ofizial asko frankisten alde zeuden, gehienak goi mailakoak. Errepublikanoek infanteriako eta itsas armadako ofizial gutxi zituzten, baina aireko armadako gehienak (eta urpekari gutxi, ez baitziren aproposak). Hasieran berdintsu zeuden, baina frankistek (falangea, erreketeak, eta abar) errepresio handia egin zuten atzeguardian. Errepublikanoek milizianoak zituzten, sindikatuetakoak eta alderdietakoak. 1937an militarizatu egin ziren. Errepublikako armadak errepresio selektiboa egin zuen atzeguardian.
Gerra Zibilaren Kanpo Dimentsioa
Bigarren Mundu Gerraren aurrekaria izan zen. Nazioen Elkarteak ez hartzearen erabakiak eta Errepublikaren bandoak Francori kalte egin zioten, eta Hitlerrek eta Mussolinik lagundu zioten. Kanpoko laguntzak: Italiatik dirua eta armak jaso zituzten frankistek, baita Alemaniatik hegazkinak eta armak ere. Portugaletik laguntza logistikoa jaso zuten, eta Irlandatik boluntarioak. Errepublikanoek Frantziako laguntza humanitarioa jaso zuten, baita Nazioarteko Brigadak eta antifaxistak ere (50.000 inguru). Sobietar Batasunetik hornidura eta gerra material zaharra jaso zuten.
Gerraren Ondorioak
- Demografikoak: Pertsona asko hil ziren frontean eta atzealdeko errepresalietan (milioi erdi inguru). Ondoren: frankistek 50.000 pertsona fusilatu zituzten, 300.000 erbesteratu ziren, eta 100.000 kontzentrazio esparruetara bidali zituzten (zigorrarekin batera lan behartuak egitera).
- Politikoak: 40 urteko diktadura militarra ezarri zen, eta askatasun politikoak galdu ziren. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) erregimena kondenatu zuen, eta isolatuta geratu zen. 1953an AEBekin akordioak lortu zituen, eta 1955ean NBEan sartu zen.
- Kulturalak: Intelektual gehienek erbestera jo zuten.
- Ekonomikoak: Baliabide eta azpiegitura asko suntsitu ziren. Diktadura izateagatik, Marshall Planaren dirulaguntzetatik kanpo geratu zen 1947an.
Gerra Zibilaren Garapena Politikaren Bitartean
Bando Nazionala
Sanjurjo jenerala hegazkin istripu batean hil zen, eta Mola ekintza gerran hil zen. Francok estatu berriko buruzagitza hartu zuen. Jose Antonio Primo de Rivera hil ondoren, falangisten laguntza bereganatu zuen. Beste buruzagi eskuindarrak erbestera bidali zituen. Lehenengo neurriak: Errege Martxa ereserki nazional gisa ezarri zuen, bandera gorri-horia berrezarri zuen, "Gora Espainia!" oihua zabaldu zuen, eta alderdi bakarraren (Falange Espainola Tradizionalista eta JONS) buruzagitza hartu zuen.
Bando Errepublikanoa
Manuel Azaña lehendakari jarraitu zuen. Casares Quirogak dimititu zuen, baita Martinez Barriok ere. 1936ko irailean Largo Caballerok koalizio zabaleko gobernua eratu zuen. 1931ko Konstituzioa oinarritzat hartu zuten, eta analfabetismoa gainditzeko neurriak hartu zituzten (soldaduentzat eskolak, adibidez). 1936ko azaroan Madriletik Valentziara joan ziren. 1937an gobernuan anarkisten eta komunisten arteko gatazkak egon ziren. Komunistek irabazi ondoren, gerra irabazi nahi zuten lehenik, eta gero iraultza. Anarkistek, berriz, gerra eta iraultza aldi berean egin nahi zituzten. 1937ko maiatzean, Largo Caballerok dimititu zuen. Juan Negrin izendatu zuten lehendakari. Komunista moderatuak erakarri zituen, eta muturrekoak eta anarkistak baztertu zituen. 1938an Ebroko bataila galdu ondoren, errepublikanoek itxaropen gutxi zuten. Irabazteko aukera bakarra gerra luzatzea zen, Bigarren Mundu Gerra piztu arte. Horrek gerraren norabidea alda zezakeen. Francoren armadari eutsi behar zioten, baina batzuek errenditu nahi zuten tratu duin baten truke (Francok baldintzarik gabeko errendizioa exijitu zuen). Ahultasun horrek porrot militarra ekarri zion Errepublikari.
Gerra Euskal Herrian (1936ko uztailaren 18tik 1937ko ekainaren 19ra)
Bi eremu egon ziren: Araba eta Nafarroa, alderdi nazionalaren alde; karlismoak indarra zuen, eta erreketeak funtsezkoak izan ziren kontrola lortzeko. Iruñeko komandantzia militarraren burua Mola zen. Gipuzkoa eta Bizkaia Errepublikaren alde zeuden, eta ez zen borrokarik egon. Euskaldunak hasieratik zeuden zatituta. Fronte politikoak: nazionalistak eta ezkertiarrak Errepublikaren alde zeuden, eta Elizak eskuinaren alde egin zuen. Ez zen kolektibizaziorik egon, desjabetzeak aurrez ordainduta egin ziren, eta Elizak ez zuen erasorik jasan. Kontseiluak sortu ziren administrazioan eta banketxeetan. Bilbo babesteko, burdinazko gerrikoa eraiki zen, lubaki sistemarekin.
Militar Faseak
- 1936ko uztailetik urrira: Nafarroako milizia herrikoiak Gipuzkoako erreketeen erasoari eutsi zioten Beasainen, Tolosan eta Irunen. Donostia itsasoz bonbardatu zuten. Irun irailaren 4an hartu zuten, eta Donostia nafarrek irailaren 13an. Frontea Debako arroan geratu zen.
- Azaroan: Eusko Jaurlaritzak Legutiori (Arabako defentsaren giltza) eraso egiteko agindu zuen, baina porrot egin zuen.
- 1937ko apirilean: Matxinatuek Bizkaiko frontea apurtu zuten apirilaren 6an. Gernika eta Durango gogor bonbardatu zituzten hegazkinekin; lehen aldia zen historian biztanleria zibilaren kontrako bonbardaketa egiten zela. Maiatzean, frankistak Bilbo babesten zuen burdinazko gerrira heldu ziren, eta ekainean Bilbon sartu ziren.
Porrotaren arrazoiak: isolamendua, frankisten nagusitasuna artillerian eta hegazkinetan, eta Euskal gudarostearen eta Iparraldeko armadaren arteko koordinazio falta.
Frankismoaren Oinarri Ideologikoak eta Gizarte Laguntzak
Kontserbadorea zen, diktadura faxista, pentsaera nazional-katoliko erradikala, autoritarismoa, estatu poliziala, zentralismoa, nazionalismoa, nazional-sozialismoa (egiatan kapitalismoa), errepresio gogorra, zentsura hezkuntzan eta propagandan, eta jarrera antiliberala eta antidemokratikoa.
Legedia
- 1938an Lanaren Forua: Falangeak antolatu zuen.
- 1942an Gorteak Eratzeko Legea: Europan gerra zegoenean onartu zen.
- 1945ean Espainolen Forua: Frankismoak bere irudia garbitu nahi zuen, demokraziaren itxura emanez.
- 1945ean Erreferendum Legea: Bozketa unibertsala erakutsi nahi zuen, baina Francok beti erabakitzen zuen.
- 1949an Estatuko Buruzagitzarako Ondorengotza Legea: Francok biziarteko estatuburu izaten jarraitzen zuen.
- 1958an Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea: Doktrina falangista instituzioetan ezarri zen, eta alderdi bakarra finkatu zen.
- 1966an FET-JONS Lege Organikoa: Estatu buruzagitza eta gobernuko presidentetza karguak banatu ziren (1973 arte ez zen bete).
Frankismoaren Gizarte Laguntzak
Ia berrogei urte iraun zuen. Falangeak, Elizak, armadak, lurjabe handiek, industriako enpresariek, finantzetakoek, probintzietako burgesia txikiak, eta iparraldeko nekazari katolikoek babestu zuten, besteak beste.
Kanpo Harremanak Frankismoan
Bigarren Mundu Gerran
Hasieran, Alemaniarekiko adiskidetasuna erakutsi zuen, eta Dibisio Urdina bidali zuen ekialdeko frontera. Neutraltasuna aldarrikatu zuen, baina Hitlerrekin eta Mussolinirekin elkarrizketak izan zituen. Ez ziren ados jarri, Francok gerraren truke eskatutako mesedeak gehiegizkoak zirelako. 1942an, AEBak gerran sartu zirenean, Francok aliatuekiko harremanak hobetu nahi izan zituen.
Bigarren Mundu Gerraren Ondoren (1945-1953)
Nazioarteko isolamendua jasan zuen. Frantziak mugak itxi zituen, NBEtik kanpo geratu zen, eta Marshall Planaren fondoetatik kanpo ere bai. Blokeo ekonomiko internazionala jasan zuen, eta politikoki isolatuta geratu zen.
Nazioarterako Irekitzea (1953-1958)
Gerra Hotzaren testuinguruan (1947tik aurrera), mundua bitan banatu zen: mundu kapitalista (AEB) eta mundu komunista (SESB). Espainia komunismoari aurre egiteko ardatz estrategikoa bihurtu zen. 1953an, AEBekin hitzarmenak lortu zituen, base militarrak jartzearen truke. 1955ean NBEan onartu zuten.
Europar Batasunarekiko Frankismoaren Jarrera (1960-1975)
1957an Europako Merkatu Batua sortu zen. 1970ean elkarrizketak hasi ziren berriro, baina mendebaldeko demokrazientzat diktadura bat sartzea onartezina zen.