Espainiako biztanleriaren banaketa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 37,81 KB

 
ESPAINIAKO BIZTANLERIAREN BANAKETA
Espainian dauden 45 milio biztanleak modu irregularrean banatzen dira espazioan. Banaketa hori azaltzeko,
biztanleriaren dentsitate kontzeptua erabiltzen da: inguru bateko biztanleria eta inguru horren azalera kilometro karratutan erlazionatzen ditu:

Dentsitea: D=
Biztanleria = bizt/ km2
Azalera (km2)

Espainiako biztanleriaren dentsitateak gora egin du eta, gaur egun, 82,6 bizt./km
2 da. Batez besteko balio horren azpian espazio-desoreka handiak daude: batetik, pilatze-inguruak daude, estatuko batez bestekoa gainditzen dutenak eta bestetik, despopulazio inguruak 25 bizt./km2 ez dutenak.
-Biztanle inguru handiak Madrilen, Penintsularen periferian, Balearretan eta Kanarietan daude.
-Hutsik dauden inguru handiak Penintsularen barrualdean daude.
Biztanleriaren banaketan dagoen desorekaren
jatorria

XVI.mendean
, dentsitaterik handienakPenintsularen erdialdean eta iparraldean zeuden. XVIII. Mendeko krisi ekonomiko eta demografikoaren eraginez, biztanleak periferiarantz mugitu ziren. XVII.mendean, egoerak buelta eman zuen kostaldeko eta uharteetako inguruetan zegoen dentsitaterik handiena eta barrualdekoetan txikiena. Erregimen zaharraren garaian ekonomiak nekazaritzan zuen bere oinarria. Nekazal arazoekin (lehorteak, euriteak...) heriotza handitu zen. Krisi ekonomikoak, krisi demografikoa zekarren.

XIX. mendean, desoreka sendotu egin zen. Madrilek (estatuko hiriburua eta finantza-zentroa zelako) eta periferiako eskualdeek pisua irabazi zuten, batzuetan berezko hazkundearen eraginez eta beste batzuetan, biztanleak erakarri zituzten industriak kokatu zirelako (Asturias, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Kataluinia). Aitzitik, barrualdeko eskualdeetan biztanleriak behera egin zuen.

XX.mendean kontrasteak areagotu egin ziren periferia eta barnealdearen artean, batez ere 1960ko hamarkadan. Aurretik zeuden industria-eskualdeak eta Mediterraneoko eta uharteetako turismo-inguruak hazi ziren, barrualdetik zegoen migrazioaren eraginez (Gaztela-Leon, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Andaluziatik).

1975etik aurrera, desberdintasunak murriztu egin ziren, krisi ekonomikoak, Israel-Palestina artean 1973an gertatu zen petrolioaren krisiak, desindustralizazioa eta langabezia eragin zituen eta. Inguru industrializatuak erakartzeko gaitasuna galdu eta batez bestekoaren azpitik edo apur bat gainetik hazi ziren eta tradizioz emigrazio-inguru izan zirenetan (Gaztela-Leon, Gaztela-Mantxa eta Extremadura) irteerak gutxitu eta itzulitako emigranteak hartu zituzten.

Gaur egungo joeretan, eragin handia honakoek dute: zerbitzuen nagusitasuna (tenporadaka), industriak espazioan izandako zabalkundea eta nekazaritza teknifikatuak. Demografiari begira, Madril, Mediterraneoko ardatza eta Ebro harana (zaragoza gehienbat) sendotu egin dira. Industriaren eta meatzen krisiaren eraginez, Kantauriko erlaitzean demografiak behera egin du nabarmen (Asturias, Bizkaia eta Gipuzkoan).

EUSKAL HERRIKO BIZTANLERIA
BIZTANLERIAREN BANAKETA

Euskal Herriko biztanleriaren dentsitatea handia da, Espainiako bataz bestekoa baino altuagoa. Hala ere, batez besteko balio horren azpian, barruko desberdintasun asko daude. Dentsitaterik handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean daude eta bigarren mailan, Arabako eta Nafarroako hiriburuetan.
Dentsitaterik txikienak baserri inguruetan daude, batez ere, Arabako lautadetan eta mendialdean eta Gorbeia inguruetan eta Arabaren eta Nafarroaren barrualdean.
Kostaldearen eta barrualdearen arteko kontraste hori nabarmena da iparraldean. Inguru horretan, kostaldeko inguruan, Lapurdin, jende pilaketa gertatzen dira, bertan turismoa, egoitzak eta merkataritza dira nagusi, eta Zuberoa eta Nafarroa Beherea berriz hutsak daude, hauetan nekazaritza-jarduerak dira nagusi.
Bizkaian Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen erdia bizi da. Dentsitaterik handienak Bilbo Handian ( Bilbo eta inguruak) daude eta ekonomia pilaketa handiena da erkidegoan. Bizkaikogainerako inguruetan ez da jende asko bizi, Durangaldean eta Gernika-Bermeon izan ezik.
Gipuzkoan, dentsitaterik handienak Donostialdean daude. Hortik kanpo, biztanleriaren banaketa orekatuagoa da. Gainera, garrantzitsuak diren herri desente daude bailaretan.

Araban, Gasteiz hirian dago bilduta. Okupaziorik txikienak Errioxa Arabarrean, Gorbeia inguruan eta Arabako haranetan eta Arabako mendialdean daude.

Nafarroan, kontraste handia dago. Biztanlerik gehienak Iruñean eta Erriberan biltzen dira; dentsitaterik txikieneko zona ekialdekoa da, Pirineotako haranetakoa.
Euskal Herri kontinentala (iparraldean). Hiri nagusiak guztiz beteak daude (Baiona, Donibane Lohizune, Biarritz). Barrualdea jendez husten ari da, batez ere mendialdeak.

Biztanleriaren banaketan aldaketak izan ditu azken urteotan. Arazo handiak eragin ditu etxe bizitzekin egiten diren espekulazioek.
BIZTANLERIAREN BEREZKO MUGIMENDUA
Erregimen demografiko zaharretan berezko hazkundea txikia zen, jaiotza-tasak handiak eta heriotza-tasak handiak ( nekazaritza-krisiak, gerrak, izurriak eta medikuntza eta osasun-egoera eskasak) zirelako.
Trantsizio demografikoa, berezko hazkunde handiko aldia izan zen. Jaiotzak apurka-apurka behera egiten hasi ziren. Gorabehera batzuk egon ziren, Gerra Zibilaren eraginez, (jaiotzen beherakada eragin zuen) bai eta baby boom fenomenoaren eraginez ere. Fenomeno horrek jaiotzen beherakada gelditu egin zuen, euskal industrializazioak biztanleen bizi-maila hobetu eta umeak izateko etorkin gazteak erakarri baitzituen. Beherakada indartu egin zen, heriotza-tasa orokorrari erreparatuz, bai haurren heriotza-tasari erreparatuz ere. Biztanleen kopurua berriro bikoiztu zen 1900 eta 1950 bitartean eta 1950 eta 1975 bitartean.
Erregimn demografiko modernoa. Krisiak industria gogor jo zuen eta krisi demografikoa gertatu zen. Jaiotza tasak behera egin zuen. Heriotza-tasa egonkortu egin zen. Zifrak txikiak ziren, adineko biztanleek gora egin zutelako. Beraz, berezko hazkundeak behera egin eta zifra txikietan, batzuetan zifra negatiboetan, ezarri zen. Gaur egun, jaiotza-tasa txikia da. Espainiako bataz bestekoaren azpikoa, berreskuratzen ari da atzerriko etorkinak iritsi direlako eta haur gehiago izaten dituztelako. Heriotza-tasa ere txikia da, Espainiakoarekin parekatua. Berezko hazkundea negatiboa da, Estatukoa baino txikiagoa.
MIGRAZIO MUGIMENDUAK
XX.mendearen bigarren hamarkadara arte, Hego Euskal Herria emigrazio-eskualdea izan zen. Familiako ustiapenak zatitu ezin zirenez, seme-alaba batzuen irteera bakarra emigrazioa zen. Beste arrazoien artean faktore politikoak zeuden; gerrak eta soldaduska egin nahi ez izatea. Amerika Latinoa zen jomuga nagusia.
XX.mendearen bigarren hamarkadatik 1975era arte, Euskal Herria immigrazio-eskualde bihurtu zen, batez ere 1950 eta 1975 bitartean. Arrazoiak industrializazioa goiztiarra (lehenik Bizkaian eta gero Gipuzkoan) eta desarrollismoaren urteetan izandako gorakada izan ziren. Espainiako beste eskualde batzuetako biztanleak erakarri zituen honek. Batez ere Gaztela eta Leonekoak, Extremadurakoak eta Galiziakoak. Etorkinak lehenengo, Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldeko industria-guneetan ezarri ziren (Donostialdean eta Bilbo Handian). 1970etik aurrera, Araban (Arabako lautada) eta Nafarroan.Lapurdiko kostaldean ezarri ziren etorkinak. Hirugarren adineko pertsonak hurbildu ziren Baiona inguruetara, inguru horretan turismoa eta bainuetxeak zeudelako. Garai horretan, etorkin horien erdiak 100000 biztanle baino gehiago zituzten lau udalerrietan ezarri ziren.
1975eko krisi ekonomikotik aurrera, euskal industria eta batez ere industria horren sektore eragile, siderometalurgia, gogor astindu zituenez, immigrazioak behera egin eta migrazio-saldoa negatibo bihurtu zen, aspaldiko immigranteak jatorriko lekuetara itzuli ziren. Beheraka hori batez ere Bilbo eta Hego Euskal Herriko kostaldeko lurraldeetan gertatu zen. Araban eta Nafarroan saldoak positiboa izaten jarraitzen zuen, industrializazioa beranduago gertatu zelako eta bere ekonomiako oinarria ez zutelako siderurgian. Kostaldeko lurraldeetako saldo negatiboak 1991tik aurrera behera egiten hasi ziren eta 2000n, migrazio-saldoa positiboa zen berriro. 2001Ean, igoerarik handienak Bizkaian eta Gipuzkoan izan ziren. Euskal Autonomia Erkidegoko sarreren % 44,3 atzerriko herrietatik zetozen pertsonak izan ziren. Iparraldean kostaldeko guneak (Lapurdi), jendez pilatu dira eta Zuberoa eta Behe Nafarroko herri batzuk berriz, hutsak geratu dira.
BIZTANLEEN BEREZKO MUGIMENDUA: ADIERAZLE DEMOGRAFIKOA
(Ariketetarako baliagarria)
Jaiotza tasa: 1000 biztanleko bizirik jaiotzen direnen kopurua biztaleria osoarekin erkatuz gero.

Jaiotza-tasa:
Urtebeteko jaiotza X 1000
Biztanleria guztia
Ugalkortasun tasa: haurra izateko adinean (15-49 urte) dauden 1000 emakume bakoitzeko bizirik jaiotzen diren kopurua.

Ugalkortasun tasa:
Urtebeteko jaiotzak X 1000
15 eta 49 bitarteko emakumeak guztira
Ugalkortasunaren indize sintetikoa: emakume bakoitzeko batez besteko seme-alaba kopurua.

Heriotza tasa: 1000 biztanleko dagoen heriotza kopurua biztanleria osoarekin erkatuz gero.
Heriotza tasa:
Urtebeteko heriotzak X 1000
Biztanleria guztira
Haurraren hilkortasuna: urtebete egin aurretik hildako haur kopurua 1000 haur bakoitzeko, bizirik jaio diren guztiekin erkatuz gero.
Haurren hilkortasun tasa:
Urtebete baino gutxiagorekin hildako haurrak X 1000
Bizirik jaiotako guztiak
Bizi-itxaropena: talde bakoitzeko gizabanako bakoitzaren batez besteko iraupena. Gaur egun emakumeak 6-7 urte gehiago bizi dira.
Bizi-itxaropena:
Gizabanako bat bizi izandako urteen batura
Gizabanakoen kopurua
Berezko hazkundea:
Berezko hazkundea:
Jaiotzak-heriotzak X 100
Biztanleria osoa
Belaunaldi ordezkapena:

Belaunaldi ordezkapena:
30-44 urtekoak = 1 baino ? bada ordezkapena bermatzen da
45-64 urtekoak

X 1000 denean emaitza beti milakoetan eman.
BIZTANLERIAREN BEREZKO MUGIMENDUA
EUSKAL HERRIA ETA ESPAINIAN
Espainiako biztanleriaren mugimendu naturalaren bilakaeran zenbait etapa edo erregimen demografiko bereizten dira.
Antzinako erregimen demografikoa: XIX.mendetik-XX.mendera
Jaiotza tasa eta heriotza tasa handiak dira, beraz, berezko hazkunde txikia du.

Jaiotza tasak balio handiak
Nekazaritza-ekonomia eta nekazaritza-gizartea ziren nagusi
. Haurrak oso gazte hasten ziren lanean: soroko beharrak egiten laguntzen zuten, erraz mantentzen ziren Familia ugariak izaten ziren eta emakumeak gutxietxiak izaten ziren.

Jaiotzak kontrolatzeko ez zegoen sistema eraginkorrik. Ezkontzaren adina atzeratzen zen eta ondorioz, emakumezkoen aldi ugalkorra eta haur kopurua murriztu egiten ziren., mentalitatez honetara bultzatzen zieten.

Hilkortasun orokorra handia eta gorabeheratsua zen. Bizi-maila baxuak eta medikuntzaren eta osasun-zerbitzuen baldintzak kaskarrak ziren.
Dieta urria zen, nekazaritzako ekoizkortasuna txikia zelako, sistema zaharkituak erabiltzen baitzituzten. Desorekatua zen, proteinarik ez zegoelako (ogia oinarrizko elikagaia zen eta haragia, esnea eta arrautzak urriak ziren). Biztanle gehienak gaizki elikatuta eta ahulduta zeuden.
Airetik(tuberkulosia, bronkitisa, pneumonia, gripea) eta uretik zabaldutako
gaixotasunkutsakorrek garrantzi handia zuten. Medikuntza oso atzeratuta zegoen eta higiene pribatu eta publikorik ez zegoen (edateko ura, estolderia, zamarren bilketa berandu ezarri ziren).
Hilkortasun katastrofikoaren uneak zeuden, izurriek, gerrek eta uzta txarrek eraginda. Pertsonak gosez hiltzen ziren. Haurren hilkortasunak ere balio handiak zituen, bai jaioberritan (lehenengo lau asteetan) jaiotzako akatsengatik eta erditzean izandako arazoengatik, bai osteko etapan infekzioengatik eta desnutrizioagatik.
Jaiotza eta heriotza tasa handien eraginez, berezko hazkundea txikia zen

Trantsizio demografikoa

Jaiotza tasak apurka-apurka eta etenekin egin zuen behera

Hogeiko hamarkadan jaiotza tasa berreskuratu egin zen.

1930 eta 1956 bitartean, beherantz egin zuen berriro. Gerra zibilak ere jaiotza tasak behera egitea eragin zuen, autarkia bat egon zen, hau da, Espainia isolatuta egon zen, milaka pertsona erbesteratu ziren. Gerren ostean jaiotza tasak ohi duen berreskurapena oztopatu zen. Francok jaiotzen alde egindako politikan, antisorgailuak galarazi ziren.

1956 eta 1965 bitartean jaiotza tasa nolabait berreskuratu zen. Gerraosteko baby boom atzeratua izan zen, nazioarteko blokeoa eta autarkia amitzean garapen ekonomikoa egon zen eta.
1965 eta 1975 bitartean landa-ingurutik hiri-ingurura migrazioak izan ziren eta etxebizitza-arazo larriak izan ziren. Familiaren tamaina berriro murriztu zen.

Trantsizio demografikoan, hilkortasun orokorra asko jaitsi zen, hilkortasun katastrofikoa egon zen: 1918ko gripea eta Gerra Zibila. Osasun-zerbitzuen aurrerakuntzek bizi-mailak gora egitea eta hezkuntza eta kultura-mailak gora egitea suposatu zuten.

Aurrerakuntza mediko eta sanitariorik aipagarrienak txertoak eta antibiotikoak ziren,
penizilina aurrerakuntza handia izan zen, hauei esker gaixotasun kutsakorrak murriztu ziren. Jaiotzak kliniketan izaten ziren, erditzean eta erditu ondoren jaioberrien eta emakumezkoaren hilkortasuna murriztu egin zen. Higiene publikoa eta pribatua hobetu egin ziren.
Bizi-mailak gora egin zuen, dieta hobetu egin zen: nutrizio kaskarra eta gerraren osteko urritasuna gainditu egin ziren.
Hezkuntza eta kulturaren ezagutzak gora egin zuten, osasunarentzat kaltegarriak ziren ohitura tradizionalak bertan behera utzi ziren. Haurren hilkortasunak ere behera egin zuen, batez ere, pediatrian eta haurren elikaduran aurrerakuntzak egon zirelako.

Horren ondorioz,
trantsizioko berezko hazkundea handia izan zen.
Gaur egungo erregimen demografikoa: 1975etik aurrera
Jaiotzaren gaur egungo beherakada 1975etik aurrera, jaiotza tasa oso txikia da %10, baita ugalkortasunaren indizea ere. Espainiako biztanleriak malthusianismo-jokabidea izaten jarraitzen du.

1975eko krisiaren osteko egoera ekonomikoaren eraginez, langabeziak gora egin zuen,
jaiotzak murriztu egin ziren eta gazteen ezkontza-adinak atzera egin zuen lana aurkitzea zaila zelako. Emakumezkoen aldi ugalkorra murriztu egin zen.
Lan kontratuak ezegonkorrak ziren, etxebizitzak erosi eta alokatzeko prezio handiak ordaindu behar ziren. Gazteak ezin izan ziren emanzipatu eta gurasoekin bizitzeko aldia luzatu behar izan zuten. Emakumezko askok ezin zuten amatasuna eta lana bateratu.
Bizi-mailak eta kultura mailak gora egin dute. Seme-alaben balorazioa aldatu egin da. Seme-alabak ez dira gurasoen zahartzaroko asegurua. Gizabanakoek trebekuntza eta ongizatea baloratzen dute eta beraz, seme-alaba gutxiago izatea eta horiek hobeto zaintzea aukeratu ohi da. Horrez gain, hobekuntza materialak lortzeko nahiarekin batera (kontsumo-ondasunak eskuratzea eta astialdiaz gozatzea), gastuak eta seme-alabek behar duten atentzioa agertzen dira.

Heriotza tasa baxua da. %10etik behera. Biztanleria zahartu egin da, baina hilkortasunak beherantz egin du bizi-itxaropena handiagotu egin delako.
Hilkortasun orokorraren arrazoiak aldatu egin dira.Gaixotasun kutsakorren garrantziak behera egin du eta bihotzeko eta arterietako gaixotasunek, minbizia eta errepideko istripuek garrantzia hartu dute. Gaixotasun berriak sortu dira: ihesa besteak beste. Haurrenhilkortasuna ere baxua da.

Sexuen arabera, emakumezkoek bizi-itxaropen handiagoa dute, 7-8 urteko aldea dago bataz bestez, arrazoi biologiko eta soziokulturalen eraginez. Emakumenzkoek sendotasun biologiko handiagoa dute arrazoi hormonal eta immunologikoengatik. Gizonezkoek, ordea, tradizioz bizi-estilo desberdina izan dute, arrisku gehiagorekin: gerretan parte hartzea: lan gogorragoak, alkohola eta tabakoa; errepidean istripu gehiago eta ordenarik gabeko elikadura eta bizi-ohiturak.
Lanbideei erreparatuz gero, prestakuntza eta gizarte-maila zenbat eta txikiagoak izan, hilkortasuna handiagoa da, goiko klaseek lanean hilkortasun txikiagoa dutelako eta osasun-zerbitzu gehiago eta kalitate handiagokoak eskuratu ditzaketelako.

Gaur egungo berezko hazkundea oso txikia da, jaiotza eta heriotza tasak oso txikiak direlako.
MIGRAZIO MUGIMENDUAK
Migrazioak biztanleek espazioan egiten dituzten joan-etorriak dira. Emigrazioa biztanleria sorlekutik irtetea da eta inmigrazioa, beste leku batzuetatik biztanleak iristea.

Migrazio saldoa inmigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da. Positiboa bada, inmigrazioa esan nahi du eta negatiboa bada, emigrazioa.

Migrazio saldoa = Inmi-Emi (positiboa ateratzen bada; inmigrazioa gehiago eta negatiboa ateratzean emigrazioa gehiago)

BARRUKO MIGRAZIOAK
Tradiziozko barruko migrazioak
XIX.mendearen azken herenaren eta 1975eko krisi ekonomikoaren artean garatu ziren. Nekazariak, lana zela-eta, beste nekazaritza-inguru batzuetara joan ziren eta, bereziki , industria-gune handietara.
Tradiziozko barruko migrazioen barruan, bi mota bereiz daitezke: urtaroko eta aldizkako migrazioak eta nekazaritzako exodoak

Urtaroko eta aldizkako migrazioak. Beste nekazaritza-inguru batzuetara nekazaritzako eginkizunetarako (uztaroa, mahats-bilketa, olibak biltzea) egindako urtaroko desplazamenduak izan zitezkeen, esaterako eraikuntzan aritzeko.

Nekazaritzako exodoa XX.mendean gertatu zen. Nekazaritza-inguruen eta hiri-inguruen arteko migrazioa da. Galizia, bi Gaztela eta Andaluzia aldetik etortzen ziren emigranteak. Hazkunde begetatiboa handia zen. Kataluiniako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Madrileko indutria-inguruetara bideratu ziren eta, ondoren, baita Levanteko, Balearretako eta Kanarietako turismo-inguruetara ere, lana, diru-sarrera hobeak, osasun-zerbitzu hobeak, kulturan eta aisialdian maila hobea eta askatasun gehiago lortzeko. Lau etapa bereiz daitezke:

XX.mendearen lehen herenean, soroetan eskulan gehiegi zegoelako sortu zen, mahastien inguruetan filoxeraren krisia (mahastien gaitza) egon zelako eta laboreen soroetan mekanizazioa sartu zelako. Industri-inguruetako lan-eskaintzak eta Primo de Riveraren garaiko herri-lanen (trenbideak, errepideak, zubiak...) gorakadak exodoari mesede egin zioten.
Gerra zibilean eta gerraostean, nekazaritzako exodoa gelditu egin zen. Hirietan hornikuntza-arazoak izan ziren; industriako lan-eskaintza murriztu egin zen gerrako hondamendien eraginez eta gerraosteko egoera autarkikoan (kanpokoekin harremanik eguki gabe) industriak berreraikitzea zaila zelako. Frankismoak nekazaritza-inguruetako biztanleak inguru horietan geratzea sustatu zuen.

1950 eta 1970 bitartean, nekazaritzako exodoa asko hazi zen. Hona hemen arrazoiak: hazkunde demografikoa; nekazaritza tradizionalaren krisia mekanizazioaren eraginez; garapen-planek bultzatutako industriaren goraka, industria-hirietan lanpostuak sortu zituena; eta turismoak Mediterraneoko eta uharteetako kostaldea izan zuen booma, horren eraginez turismo-zerbitzuetan eta eraikuntzan lan-eskaintza sortu zen eta. Modu horretan, inmigrazio-inguruek bi ardatz osatu zituzten: Mediterraneokoa (Gironatik Alacantera, eta Balearrak) eta Ebrokoa (Tarragonatik Euskal Autonomia Erkidegora Zaragozan eta Nafarroan zehar). Horiekin batera, Madril aipatu behar da, penintsularen erdian.
1975etik aurrera, nekazaritzako exodoak behera egin zuen. Industria krisitik aurrera, tradizioz emigrazioari lotuta egon ziren inguruetan irteerak gutxitu ziren eta inguruok etorkinak hartu zituzten, jendea itzuli egin zen eta. Bestalde tradizioz inmigrazioari lotuta egondako inguruetan industriaren birmoldaketa-prozesu gogorrak egin ziren eta langabezia ekarri zuen. Horietan, inmigrazioa hartzeari utzi eta emigrazioa nagusitu zen ( Madril, Kataluinia, Euskal Autonomi Erkidegoa). Eskumen autonomikoak garatzean, eskualdean bertan lana sortu zen administrazio autonomikoaren beharrizanei eta eskualdeen garapen-politikoei lotuta.
Gaur egun, migrazio-saldorik handienak, Balearretan, Kanarietan eta Mediterraneoko kostaldeko eskualdeetan daude, turismoari, esportazioko nekazaritzari eta industria txikiari esker. Berriro ere nekazaritzako exodoa gerta daiteke, txikiagoa bada ere,
nekazaritza-sektorea modernizatzen ari da eta.
Gaur egungo barruko migrazioak

1975eko krisitik aurrera, migrazio-sistema berria abian jarri zen, ezaugarri oso desberdinekin. Emigranteen jatorria ez da nekazaritza-ingurua; hiri-inguruetatik datoz, bate ere, hiri handienetatik. Jomugari erreparatuz gero ere, aldaketak izan dira:
Erkidegoen arteko migrazioak geldotu egin dira, baina norabideak ez dira asko aldatu: jomuga nagusiak Mediterraneoko ardatza eta Ebro harana dira.
Probintziaren edo autonomia-erkidegoaren barruko migrazioak ugaritu dira, garapen urriko inguruen eta jarduera ekonomikoa duten erdiguneen artean.
Hiririk handienak, hiri handi eta industrializatuek, erakarpen-indarra galdu dute hiri ertain edo txikien mesedetan. Espazioan migrazio-joerak asko gurutzatu dira:
Egoitza migrazioak egoitza motibazioaren eraginez gertatzen dira. Gehienak hirien barruan eta hiriko erdigunearen periferiako koroen artean gertatzen dira. Batez ere, oraintsuko bikoteak eta bikote gazteak ukitzen dituzte, etxebizitza merkeagoak eta ingurumenaren kalitate hobea biltzen dituzte eta.
Laneko migrazioak lan motibazioek eragiten dituzte eta heldu gazteek egiten dituzte.
Kasu batzuetan, prestakuntza txikia duten langileak dira eta gutxi garatutako nekazaritza-inguruetatik dinamismo ekonomiko handiagoa duten guneetara joaten dira, probintziaren, autonomia erkidegoaren edo estatuaren barruan.
Beste kasu batzuetan, zerbitzeun sektorean prestakuntza txikia duten langileak dira eta hirugarren sektoreko gune handietara abiatzen dira.
Landara itzultzeko migrazioen eragina
1980ko hamarkadatik aurrera erretiroa hartu duten emigranteak dira, krisiaren eraginez erretiro aurreratuak hartu eta sorlekura itzultzea erabaki duten langileak ere.
Gutxi batzuk hiriko bizimodua utzi eta landa-inguruetara joaten dira. Bizimodua eta lana ere aldatzen dituzte.
Aisialdiak asteburuko joan-etorriak eta turismoa eragiten ditu, bizi kalitatea oro har hobetu delako.
Barruko migrazoen ondorioak

Tradiziozko barruko migrazioek
Demografiari begira
, biztanleen banaketan desorekak eragiten dituzte: barrualdea hustu egiten da eta periferian dentsitate handiak pilatzen dira.
Sexuaren eta adinaren araberako egituran ere eragina izan dute: emigrazio inguru batzuetan gizonezko gehiago dago. Landa-inguruan geratzen diren biztanleak zahartu egiten dira.
Ekonomiari begira, nekazaritza-inguruetan, migrazioei esker biztanleen baliabideak ugaritu ahal izan ziren; baina, denborak aurrera egin ahala, biztanle gutxiko desekonomia sortu da (ekonomiak eragikortasuna galtzen du), pertsona gazte eta gaituek alde egitean, ekoizkortasunak eta errendimenduak behera egin dute eta. Hirietan, inmigrazio masiboak pilaketa-desekonomikoak eragin zituen: hiriko lurzoruari lotutako arazoak, etxebizitza-arazoak, zirkulazio-arazoak, ikastetxeetako leku-arazoak, kutxadurak eta integrazio-arazoak.
Gizarteari begira, asimilazio arazoak egon ziren, balio tradizionaleko nekazaritza-erkidegoko emigranteak hiri-gizarte handi eta lehiakorrera igaro ziren eta.
Ingurumenari begira, emigranteen jatorriko inguruak bertan behera geratu ziren eta ekosistema tradizionalak hondatu ziren. Hiri handietan, inmigrazioak eragindako hazkunde azeleratuak kutsadura atmosferiko, zarata eta abarri lotutako arazoak sortu ziren.
Gaur egungo barruko migrazioak
Egoitza-migrazioen
eraginez,biztanleen abiapuntuko hiri-inguruak gehiegi zahartzen dira; periferietan biztanleria asko hazten da eta ekipamendu eta zerbitzu ugari eskatzen dituzte, eta udalerri txikien gizarte-eraketa autoktonoan aldaketak egin behar dira.
Laneko migrazioen eraginez, probintzien eta autonomia-erkidegoen barruan demografiari eta ekonomiari lotutako desorekak handiagotuegiten dira.
Landa-ingurura itzultzeko migrazioen eraginez, leku horietako biztanleak asko zahartzen dira, erretirodunak itzultzen direlako. Baina, horrekin batera, erretiro aurreratua jaso dutenek negozio edo jarduera berriak sor ditzakete eta, horrela, inguru horietan egon daitezkeen emigranteak bertan gertatzeko ekimenak egin ditzakete. Bestalde, bikote gazte neonekazaritzakoak seme-alabekin ia-ia bertan behera utzitako herrietan ezartzen dira eta horrek eragin positiboa izan dezakete herriotan.
Lanari lotutako
pendulu-mugimenduak zirkulazio-arazoak eragiten dituzte hiri nagusien sarreran ordu gorietan, eta astialdiari lotutakoek diru-sarrerak ugaritzen dituzte inguru hartzaileetan
KANPOKO MIGRAZIOAK

Ozeanoz bestaldeko migrazioa
Ozeanoz edo itsasoz bestaldeko emigrazioa, batez ere, Amerika Latinora (Argentina, Venezuela, Mexiko) joan zen eta, bigarren mailan, Estatu Batuetara, Kanadara eta Australiara. Bi goragune eta bi krisialdi bereiz daitezke:
Lehenengo goraldia XIX.mendearen erdialdetik Lehen Mundu Gerrara doa. Ameriketako emigrazioa, XVI. Mendean konkistarekin abiatu zena, asko murriztu zen, Borboiek XVIII.mendean izan zuten politika populazionistaren eraginez.
Politika horrek emigrazioari eta antzinako kolonien independentziari oztopoak jarri zizkion. Gero egoera aldatu egin zen: Espainak emigrazioari oztopoak kendu eta Amerika Latinoko estatuek inmigranteak erakartzeko politika abian jarri zuten.
Etapa honetan, emigrante gehienen
sorlekua Galizia, Euskal Herria, Asturias eta Kanarietan zegoen eta jomuga nagusia Argentina ( panpako nekazaritza-jarduerak), Kuba (nekazaritza) eta Brasil ( kafe-sailak) ziren.
Arrazoia sorlekuko nekazaritza-egitura zen: ezin zen lanik egin eta seme-alabentzat ezin zen sarrera nahikoa lortu, maiorazkoan oinarrituriko sistema zegoen eta, beraz hauek emigratu egiten zuten. Emigrantearen
profil nagusia: gizonezkoa zen, nekazaritzan aritzen zen eta prestakuntza txikia zuen, zenbaitetan arrazoi politikoak ere izaten ziren.

Ozeanoz bestaldeko emigrazioak behera egin zuen bi mundu gerren artean, hauek dira arrazoiak:
Lehen Mundu Gerrak sortutako ziurtasunik eza.
1929ko krisi ekonomikoak Hego Amerikako estatuak ukitu zituen eta, beraz, inmigranteen urteko kuotak ezarri behar izan zituzten.
Espainiako Gerra Zibilak eta gerraosteak garraiobideen urritasuna eta atzerrira irteteko zailtasunak eragin zituzten, nazioartean Espainia blokeatuta zegoelako eta frankismoak estatua berreraikitzeko politika populazionista abiatu zuelako. Jendeak ere exilio politikoa hartzen zuen.

1945 eta 1960 bitartean, itsasoz bestaldeko joera berreskuratu egin zen, erabakigarriak izan ziren: Espainiatik aske ateratzeko baimena, NBEk 1949an nazioarteko isolamendua bertan behera uztea eta Estatu Batuek Francoren erregimenari buruz zuten jokabidea aldatzea.
Jatorriari dagokionez, Galizia zen eskualde nagusia eta ondoren Kanariak zeuden; Asturiaseko emigrazioak ordea, behera egin zuen siderurgiak eskualdean bertan lanpostuak eskaitzen zituelako. Orain, jomuga nagusia Venezuela zen eta ondoren Argentina eta Txile. Emigranteen profila aldatu egin zen. Ez zuten biztanleria handiagotu nahi, ekonomia bultzatu nahi zuten eta horretarako, prestakuntza handiagoa eskatu zuten (nekazari trebatuak...) Eraginez emigranteen joerak behera egin zuen.
1960tik aurrera, itsasoz bestaldeko emigrazioak behera egin zuen, Europara egindako emigrazioarekin lehia sortu zen eta . Gaur egun, itzulerak dira nagusi.
Emigrazioa Europara

XX.mendearen erdialdea arte, batez ere Frantziara bideratu zen. Urtaroko nekazariak, eraikuntzako langileak eta etxeko lanetarako emakumezkoak izan ziren. Levante aldeko landa-inguruetatik zetozen.

1950 eta 1973 bitarteko aldian
Europari begira,
Bigarren Mundu Gerraren ondoren ekonomia azkar berreraiki zenez, enpleguen eskaintza handia sortu zen eta tokian, tokiko langileak ez ziren nahikoa. Biztanleriaren hazkundea ahula izan zen eta gerran jende asko hil zen.

Espainiari begira, honako hauek bultzada handia eman zioten emigrazioari: hazkunde demografikoa; lana mekanizatzean, nekazari inguruetan langileak soberan geratu ziren; industrializazioak ez zuen gaitasunik langile horiek xurgatzeko. Emigranteak eskualde gehienetakoak ziren, baina batez ere, Andaluzia, Gaztela eta Galiziakoak. Jomuga nagusiak Frantzia, Alemania eta Suitza izan ziren. Profila: gutxi kualifikatutako gizonezkoak (nekazariak, eraikuntzako peoiak eta industriako peoiak) eta lan gogor, arriskutsu eta gaizki ordainduak egiten zituzten, tokian tokiko langileek (industriako peoaik, meatzariak, eraikuntza, etxeko lanak) onartzen ez zituztenak. Dibisak garrantzia izan zuen.
60ko hamarkadako Europako migrazioak behera egin zuen, Espainiako lehen Garapen Plana abian jarri zen.
1973tik aurrera, Europako emigrazio etengabeak behera egin zuen. Langabezia sortu zuen eta kontratazioa jaitsi egin zen. Ordutik, Espainiatik Europarako emigrazioaren zifrak txikiak dira. Gaur egun, denboraldiko, hiru hilabete inguruko emigrazioa da. Gehienbat jende kualifikatua joaten da. Andaluziako eta Galiziako gizonezkoak izan ohi dira eta Frantziara joaten dira nekazaritza-jardueretan, industrian edo eraikuntzan aritzeko.

Kanpoko migrazioen ondorioak
Demografian, ekonomian eta gizartean eragina izan zuten.

Ondorio demografikoak biztanleria gutxitzea eta biztanleriaren banaketa aldatzea izan dira. Desorekak daude biztanleriak espazioan duen banaketari erreparatuz gero, Andaluzia, Gaztela eta Galizian.
Ondorio ekonomikoak, batetik, positiboak izan ziren, berezko hazkunde indartsua eta langabezia leundu zituzten eta horrez gain, emigranteek bidalitako dibisei eske, Espainiako garapen ekonomikoa finantzatu eta merkataritzako defizita murriztu zen. Ondorioak negatiboak izan ziren, aurrezki asko ez ziren-eta ekoizpen-ondasunetan inbertitu edo aurrezkiok ez zien-eta mesederik egin emigranteen sorlukuei.
Gizartean izandako ondorioak integrazioa arazoak ( hizkuntza eta ohitura ezezaguneko gizarteetara joatean), bizi-baldintza kaskarrak eta lan baldintza kaskarrak. Krisiaren eraginez izandako kaleratzeak emigranteak ukitu zituen, prestakuntzarik ez zutelako, lanbide-prestakuntza hobetu gabe itzultzen ziren.
Kanpoko emigrazioa gaur egun
Gaur egun, Espainia ez da emigrazio-estatua. Arrazoi nagusiak: eskulanaren trebakuntza handiagoa da eta lan hobeak lortzeko nahia izan ohi du; bizi-mailak gora egin du eta gutxiago garatutako estatuetatik datozen immigranteei erreparatuz gero, gaizki ordaindutako lanetan immigranteak aritzen dira eta bertakoak hoberen ordaindutakoetan.
ESPAINIAKO BIZTANLERIAREN
EGITURA
Sexuaren araberako egitura gizonezkoen eta emakumezkoen kopuruaren arteko lotura da. Maskulinotasun edo feminitate tasaren bidez adierazten da. 100etik zenbat eta gehiago urrundu, sexuen arteko desoreka handiagoa izango da.

Maskulinotasun tasa:
Gizonezkoen kop. X 100 = gizonezkoak/ 100 emakumezko
Emakumezkoen kop.

Feminitate tasa:
Emakumezkoen kop. X 100 = emakumezkoak/100 gizonezko
Gizonezkoen kop.

Herri garatu guztietan, gizonezko gehiago jaiotzen da beti, urteek aurrera egin ahala, bi
sexuak parekatu eta ondoren berriro ere emakumezkoen alde desorekatzen da. Horren arrazoia gizonezkoen heriotza tasa handiago da, bizi itxaropenean alde handiak daude.

Adinaren araberako egiturari dagokionez, zahartze indizea edo biztanlerian 65 urterekin edo hortik gora zenbat pertsona dauden jakitea da. Indizea %12 baino handiagoa denean, biztanleria zaharra dela jotzen da.
Zahartze indizea:
65 urteko biztanleak edo zaharragoak X 100
Biztanleria guztira
Gazteen (0-14 urte) ehunekoa murriztu da mendearen hasieratik, jaiotza tasa jaitsi delako. %12 baino gehiago zaharragoa da.

Helduak (15-64) ugaritu egin dira. Ugalkortasun tasa txikiak, bizi-itxaropen handia eta adinekoen kopurua handia delako. %35 gaztea izateko.

Adinekoak (65 eta gehiago) ugaritu egin dira, zahartze indizea %17,07 koa zen 2001ean. Ugalkortasun tasa txikiak, bizi-itxaropen handia eta adinekoen kopurua handia delako %12,02 baino gehiago bada zaharra da

Biztanleria
zahartzeko arrazoiak, jaiotza tasak behera egitea da, horrela gazteen kopurua murriztu egiten da eta bizi-itxaropena handiagotzea, horrela, jende asko adin handietara iristen da.
Zahartzearen ondorioek pentsioen etorkizunean, osasun-zerbitzuetan eta gizarte-integrazioan eragina dute.

Pentsioen finantzaketa ez da erretirodunek lanean ari ziren bitartean egin zituzten kotizazioen araberako, langile aktiboek uneoro egiten dituzten kotizazioen araberakoa baino. Adinekoen kopurua handiagotzean eta aktiboen kopurua murriztean, pentsioen sisteman aldaketa handiak egongo dira. Erretiratu gehiago daude langile aktiboak baino.
Osasunari dagokionez, adinekoek ospitaleko egonaldi ugari, errezeta ugari eta medikuaren bisita ugari kontsumitzen dituzte. Horrek baliabide gero eta gehiago eskatzen ditu adinekoen kokapen geografikoari lotuta. Landa-udalerrietan laguntzak handiagoak dira, zahartzea indartsuagoa delako eta osasun-zerbitzuak nahiko urriak direlako.
Gizarte-aldeari erreparatuz gero, zahartzeak egoitza-arazo asko planteatzen ditu. Familiek ez dituzte adinekoak hartu nahi eta egoitza pribatuak eta publikoak bilatzen dituzte, baina ez dira nahikoa. Adinekoentzat jarduerak planteatzeko beharrizana izan behar da, aisiarako eta erabilgarriak sentitzeko beherra dute eta. Talde honek gero eta eragin gehiago du politikan. Gizartean ordea gaztetasuna bultzatzen da.




Entradas relacionadas: