Espainiako Biztanleriaren Banaketa: Ezaugarriak eta Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB

Espainiako biztanleriaren banaketa (teoria)

Banaketaren ezaugarriak

Espainiako biztanleriaren bolumena 46,6 milioi pertsona zen 2015ean. Haren banaketa espaziala aztertzeko, biztanleria-dentsitateari erreparatzen zaio: D = biztanleria / azalera (km²).

Espainiako biztanleria-dentsitatea handituz joan da denborarekin, eta 92,2 biztanle/km²-ra heldu da; Europar Batasunarena baino apalagoa da. Kontzentrazio-eremu batzuek aise gainditzen dute batezbestekoa eta beste eremu batzuetan, berriz, oso jende gutxi bizi da.

  • Dentsitate handiko eremuak: Madril eta penintsularen periferia.
  • Dentsitate txikiko eremuak: penintsularen barrualdea.

Eremu guztietan handiagoak dira hiri-dentsitateak landakoak baino, eta itsasertzeko zerrendetakoak barrualdeetakoak baino handiagoak; apalenak, berriz, mendialdeetakoak dira.

Bilakaera historikoa

Industria-aurreko garaia

XIX. mendearen erdialdera arte luzatu zen; garai hartan, naturarekin lotutako faktoreak ziren nagusi biztanleria biltzeko. Dentsitate handieneko eremuak erliebe lau eta altitude txikikoak ziren, itsasotik hurbil zeudenak (adibidez, Atlantikoko haranak). Giza faktoreek ere eragina zuten, hala nola egoera ekonomikoak:

  • XVI. mendean: Amerikaren aurkikuntzak oparotasun handia ekarri zion Gaztelari.
  • XVII. mendean: Krisi ekonomikoak periferiarako migrazioak eragin zituen.
  • XVIII. mendean: Egoera irauli egin zen; dentsitate handienak kostaldeko lurretan eta uharteetan zeuden.

Industrializazio-garaia

XIX. mendearen eta 1975eko krisiaren artean, ekonomia industrialaren ondorioz, naturarekin lotutako faktoreek indarra galdu zuten. Banaketan zeuden aldeak areagotu egin ziren. Garrantzi handiagoa hartu zuten Madrilek eta periferiako eskualdeek, industria iparraldetik ezarri baitzen.

Garai postindustriala

1975eko krisiaz geroztik, biztanleriaren banaketan desorekak areagotu dira. 1975eko industria-krisiak industria-eremuetarako barne-migrazioak moteldu zituen eta itzulerako mugimenduak ere eragin zituen. Gaur egun, biztanleria eta ekonomia-jarduera batzuk espazioan sakabanatu dira. Hala ere, garapen-faktore berriek eta atzerriko immigrazioak desorekak indartu dituzte Madrilen, Mediterraneoko ardatzean eta Ebroko ardatzean.

Entradas relacionadas: