Espainiako Biztanleria Sexuaren Arabera: Estatistikak 2016-2015

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,06 KB

Biztanleria sexuaren arabera

2016. urtean Espainian, 23.739.000 emakume zeuden (%50,8), eta 22.390.383 gizon (%49,2). Neskak  gehiago daude mutilak baino autonomia erkidego guztietan Balearretan, Kanarietan, Murtzian, Gaztela Mantxa eta Ceuta eta Melillako hiri autonomoetan izan ezik.

Gizonezkoak gehiengoa dira 49 urtetik beherako biztanlerian; aldiz, 50 urtetik gora emakumeak gehiago dira.

Hazkunde errealaren banaketa 1960 eta 2001 artean

Hazkundean dauden aldeak biztanleriaren hazkundea errealarekin lotuta dauden bi osagairen eraginaren ondorio dira: mugimendu naturala eta migrazioak. Hala, 1960-1980 aldian bat egin zuten 1960ko hamarkadako baby boom delakoak eta Espainiako emigrazioaren goren uneak.

1981-2001 aldian bat egin zuten erregimen demografiko modernoaren hazkunde natural eskasak, 1975eko krisiaren ondorioz garai bateko emigranteak beren jatorrizko eskualdeetara itzuli izanak, garapen-faktore berrien agerpenak, bizilekuen eta produktibitatearen deszentralizazioak eta tokiko garapena sustatzera bideratutako eskualdeko politikak ezarri izanak.

Hazkunde errealaren banaketa 2001 eta 2015 artean

2001 eta 2008 artekoak oparotasun-urteak izan ziren, eta hazkunde erreala handitu zen. Gehien hazitako probintziak Mediterraneoko itsasertzekoak, Ebro bailarakoak eta uharteetakoak izan ziren, immigrazioari esker jaiotza tasa igo egin zelako. Madril eta hiriburutik biztanleria eta ariketak hartu zituzten probintzia mugakideak. Hazi ziren, baina gutxiago kantuari aldeko probintziak eta garai batean emigratzaile izandako penintsularen barrualdeko probintziak, atzerriko immigrazioari esker. Eta behera egin zuten hazkunde natural eta migrazio saldo negatiboak zituzten ipar-mendebaldeko zenbait probintziak, zahartu egin zirelako eta dinamismo ekonomiko txikiagoa zutelako.

2008 eta 2015 artean, krisi ekonomikoak atzerakada demografikoa probintzia guztietara ekarri zuen. Arrazoi Nagusienetako bat  atzerriko immigrazioaren beherakada da, Hori gertatu da Mediterraneoko itsasertzean, Madrilen, Guadalajara eta Toledon.

Entradas relacionadas: