Espainiako biztanleria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB

Aldaketak migrazio-korronteen fluxuetan



Migrazio-korronte mota berrien sorrera azaltzeko, kontuan hartu behar dira migrazio-fluxuetan izan diren aldaketak:

Beste eskualde batzuetako probintzietarako migrazioek pisua galdu dute, eta horrek era askotako migrazio-saldoak eragin ditu.


- Saldo positiboak dituzte beren ekonomiaren aniztasunagatik edo hirugarren sektoreko Ariketak izateagatik probintzia dinamikoenek; eta garai batean emigrazio-probintzia izanik joera hori irauli dutenek, inguruko probintzietako hiri handietatik ekonomia-Ariketak eta biztanleria hartzen dituztelako.


- Saldo negatiboak dituzte biztanleria urria dutelako, jarduera tradizionalak gailentzen direlako, periferian daudelako eta irisgarritasun-arazoak dituztelako historikoki emigratzaileak izan diren zenbait probintziak; eta historikoki immigratzaileak izan diren baina, ekonomia-ariketak eta biztanleria probintzia mugakideetara joatean, joera hori irauli duten zenbait probintziak.


- Saldo aldizka positiboak eta negatiboak dituzte koiuntura ekonomikoan izaten diren aldaketek gehien erasandako probintziek. Hala, krisialdietan probintzia emigratzaile batzuek saldo positiboak izan ditzakete emigranteak itzultzen direlako; eta saldo negatiboak krisiak sakon erasaten dielarik emigrante horiek galtzen dituzten probintzia immigratzaile batzue.


Hazi egin dira eskualde bereko probintzien edo probintzia bereko udalerrien arteko migrazioak.

Arrazoiak hauek dira: eskualdeko eta probintziako jardueraguneen sorrera, erkidegoetako eskumenen garapenagatik eta eskualde eta landa-garapenerrako politiken bultzadaz; eta probintzien barruan desoreka ekonomikoak egotea, hala nola itsasertzaren barrualdearen artean.


Udalerrien arteko migrazioak aldatu egin dira.


Hiri-udalerri txiki eta ertainek (10.000 eta 100.000 biztanle), eta baita landa-udalerriek ere (10.000 baino gutxiago), barne-
saldo positiboak dituzte; hiri-udalerri handiek eta probintziako hiriburuek, berriz, saldo positiboak murriztu dituzte edo saldo negatiboak izatera heldu dira. Arrazoiak dira, alde batetik, ekonomia-jardueren eta biztanleriaren zati bat inguruko udalerri merkeagoetara hedatu izana, eta, bestetik, landa-garapeneko politiken eragina. Bestalde, eremu bakartu eta deprimituenek biztanleria galtzen jarraitzen dute.

Entradas relacionadas: