Espainiako biztanleria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,8 KB

Aurrean daukaguna Euskadiko hiri hierarkiaren mapa da, bertan hiri hierarkia eta hiri sareak bereizten dira.

Lurralde bateko hiriek eta haien artean dauden harremanek hiri-
sistema osatzen dute. Euskadin sistema hori aldatzen ari da 80ko hamarkadatik aurrera, batez ere. Trantsizio Demokratikoak lurralde antolamendua aldatu egin zuen, eta EAE sortu zen; beste alde batetik,
1986an Espainia Europako Batasunean sartu zen, baita globalizazio-prozesuan ere, eta horrek guztiak aldaketak ekarri zituen ekonomian eta hirigintzan.

Espainiako hiri sareetan homogeneotasun falta nabaria da, zeren hiri gehienak kostaldean daude
Madril izan ezik.


Hiri sistemak eta euren arteko harremanek osatzen duten sarea da eta sistema honetan hiriak daude antolatuta hierarkikoki, tamaina, funtzio eta duten eraginaren arabera; Iparraldeko sistema eta barnealdeko sistema.

Bi eremu ezberdin aurkitu ditzakegu EAEko hiri-hierarkiaren mapan: isurialde atlantikoko azpi-
Sistema eta barruko azpi-sistema edo azpi-sistema arabarra.


1.-Isurialde atlantikoko edo kostaldeko azpi-sistema: azpi-sistema hori oso trinkoa da, eta etengabeko hiri-katea sortzen du, bi hiriburuetan ardaztuta (Bilbo eta Donostia). Dena den, mapak zenbait ezberdintasun islatzen du hiriburuen eragin-eremuetan:


- Bilbo Handiko eskualdea aglomerazio handia da: pisu handia dauka hiri-hierarkian. Eskualdeko garapenaren motorra da, eta bertan industria-
Zein finantza-pilaketa aurkitzen dugu. (Inguruko herrien erreferentzia puntu diren eskualde-buru batzuen inguruan antolatzen da Bizkaiko landa-esparrua: Balmaseda, Enkarterrietan; Durango, Durangaldean; edo Gernika, Gernikaldean. Dena den, hiri-nukleo horiek Bilboren eraginpean daude, industrializazioaren hasieratik Bilbok xurgatze-efektua izan zuelako inguru horietan.Ezkerraldea industriala eta langilea da eta eskuinaldea,aldiz, bizitegi eremua eta burgesa.


- Gipuzkoan hiri-sarea orekatuagoa da. Arrazoia industria-ereduan dago: Donostiako inguruetan industria ertainak eratu ziren, era homogeneoan kokatuta: Deba, Urola eta Oria haranen beheko aldean. Hiri-sare horrek ez du hiri-pisua Donostiako metropoliaren inguruan biltzen, haran horietako hiri-nukleoetan banatzen da.


2.- Barruko azpisistema edo azpisistema arabarra: Araban biztanleria Gasteiz inguruan pilatzen da —bertan populazioaren % 76 dago bilduta—. Hori dela eta, Arabako hiri-sistema desorekatua eta makrozefalikoa dela esan dezakegu. Laudion eta Amurrion (haran atlantikoetan) izan ezik, gainerako inguruetan ez dago hiri-nukleo nabarmenik; horrez gain, aipatutako hiri horiek Bizkaiko menpekotasunean daude eta ez Arabakoan. Agurain Arabako Lautadako bigarren zentroa da.Arabako hiri-sistemak beste ahultasun bat dauka: hiri batzuk erkidegotik kanpoko hiri-nukleoekin daude lotuta; adibidez, Errioxa Arabarra (Logroñorekin), Bastida (Harorekin)....


Sistema hauen barnean ditugun hirien hierarkiari dagokionez esan beharra dago gailurrean Bilboko metropoli ingurua dagoela( batzuentzat aglomerazioa dena ); ondoren Donostia eta Gasteiz daudelarik; hiriburuen ondoren, hiri txikiagoak daude betekizun industriala, administratiboa eta zerbitzuetakoekin. Espainia mailan Bilbo Lehen mailako Eskualde metropolia litzateke; Donostia eta Gasteiz aldiz, Bigarren mailako Eskualde metropoliak lirateke.


Ondorio bezala, esango dugu EAEn, Espainian bezala, ez dagoela hiri handi asko, probintzietako hiriburuak izango lirateke handienak. Euskal hiri sarearen inguruan ,mapan ikusten den bezala, hiri dentsitate altuena kostaldean aurkitzen dela eta barrualdean aldiz, hiri dentsitatea oso baxua dela.

Entradas relacionadas: