Espainiako biztanleria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB

Jatorriari erreparatuz, emigranteak eskualde guztietakoak ziren.Haien helmuga nagusiak Frantzia, Alemaniako Errepublika Federala eta Suitza izan ziren.

Profila hau zen:
heldu gazteak eta kualifikazio-
maila handirik gabekoak


C) 1975az geroztik, Europako emigrazio tradizionalak behera egin zuen, krisi              ekonomikoaren ondorioz


2.1.3.Kanpo-migrazio tradizionalen ondorioak

  1. Migrazioen ondorio demografiko nagusietakoa izan zen Espainiako biztanleriaren jaitsiera.Horrek ekarri du, gaur egun biztanleriaren banaketa espazialean dagoen desoreka.

  2. Emigrazioaren ondorio ekonomikoak, alde batetik positiboak izan ziren, hazkunde natural handiaren eta langabeziaren pisua arindu zutelako.Baina ondorio negatiboak ere izan ziren.

  3. Helmuga-herrialdeetan,ondorio sozialak izan ziren.Alde batetik,deserrotzea, emigranteek ez zenkizkietelako eta ez zituztelako ezagutzen heldu ziren gizarteetako hizkuntza eta ohiturak, eta, bestetik, haien bizi -baldintza penagarriak.

2.2.Gaur egungo kanpo- Migrazioak eta haien ondorioak

          Kanpo emigrazioa nahiko txikia izan da. Emigratzeko motiboak hauek izan dira:lanarekin lotutakoak ,ikasketak egitea edo prestakuntza hobetzea.

  1. 1975 eta 2008 artean irteera gutxi izan ziren. Hasieran, petrolioaren krisiak nazioartean izan zituen ondorioengatik; eta geroago, Espainian bizi- maila hobetu zelako. 1980ko hamarkadaren hasieran, gora egin zuten Europarako irteerek, Espainiako industria-birmoldaketa gogorraren eraginez; eta 2004tik etengabeko gorakada izan zen ekonomiaren boom batean.

  2. 2008az geroztik,krisi ekonomiaren ondorioz gora egin du kanpo.Emigrazioak.Emigrante gehienak hiriguneetatik datoz Europako herrialdeetara, Erresuma Batura,Alemaniara, eta Frantziara. Profilari dagokionez, gazteak dira eta kualifikazio-maila ona dute.Latinoamerikako emigrazioa gutxiago hazi da eta gehienak beren herrialdeetara itzuli diren garai bateko immigrante nazionalizatuak dira.

Emigrazio horren ondorio positiboak izan dira lan-eskaria murriztea eta langabezia-prestazio gutxiago ordaindu behar izatea. Negatiboak ere izan dira, biztanleria gazte,ekintzaile eta prestatua galdu delako.

Entradas relacionadas: