Espainiako biztanleria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,56 KB

2.1.Kanpo-migrazio tradizionalak

Xix


mendearen erdialdearen eta 1975eko krisi ekonomikoaren artean izan ziren.Emigrante kopuru handia irten zen Espainiatik itsasoz bestaldera eta Mendebaldeko Europara.

2.1.1.Ozeanoz bestalderako emigrazio tradizionala

Latinoamerikara joan zen nagusiki eta neurri txikiagoan Estatu Batuetara,Kanadara eta Australiara. Emigrazio iraunkorra eta landutakoa izan zen.2 goren aldi eta 2 krisialdi:

  1. 1. Goren aldia xix.Mendearen erdialdetik Lehen Mundu Gerrara izan zen. Amerikarako emigrazioa dezente murriztu zen, borboitarrek biztanleriaren hazkundea bultzatzeko politika sustatu zutelako eta xix.Mendearen hasieran garai bateko koloniek independentzia lortu zutelako. 1853tik aurrera aldatu egin zen:

  • Latinoamerikako herrialdeek immigranteak behar zituzten. Horregatik immigrazioa erraztu zuten.

  • Espainiak trabak kendu zizkion emigrazioari, izan ere, industria oso urria eta lokalizatua zen.

Emigrante gehienen jatorria atlantikoa zen(Galizia,Asturias eta Kanariak). Helmuga nagusiak Argentinako Panpako nakazaritza-Ariketak eta Kubako-azukre eta Brasilgo kafe-plantazioak ziren. Emigranteen profila hau zen:gizonezkoa,gaztea,ezkongabea,kualifikazio apalekoa eta lanbidez nekazaria.

B) Ozeanoz bestalderako emigrazioak behera egin zuen 2 mundu gerren artean:

  • Lehen Mundu Gerrak sortutako segurtasun eza.1920ko hamarkadaren ostera hasi zen emigrazioa.

  • 1929ko krisi ekonomikoaren ondorioz, Latinoamerikako herrialdeetan langabezia igo zen eta immigranteen sarrerarako kupoak ezarri zituzten.

  • Espainiako Gerra Zibilak eta gerraosteak atzerrirako irteerak zaildu zituen,garraioa urria zelako,Espainiari nazioarteko blokeoa ezarri zitzaiolako eta frankismoak biztanleriaren hazkundea bultzatzeko politika sustatu zuelako.

C)1945 eta 1960 artean,ozeanoz bestalderako emigrazioa suspertu zen

Hauek izan ziren faktoreak:Espainiatik askatasun osoz irteteko baimena,NBEk nazioarteko isolamendua amaitutzat jotzea; eta Estatu Batuen jarrera-aldaketa Francoren erregimenari buruz.

Emigranteen jatorriari dagokionez, asko Galizia eta Kanarietatik irten ziren.

Helburu eta helmuga nagusiak hauek ziren:Venezuela, Argentina eta Brasil.

Emigranteen profila aldatu egin zen.Familia-emigrazioak pisu handiagoa hartu zuen eta kualifikazio-maila handiagoa zuten.

 d)1960az geroztik,ozeanoz bestalderako emigrazioa jaitsi egin zen, Latinoamerikako ekonomiaren gainbehera hasi zelako.

2.1.2. Europarako emigrazio tradizionala

  1. xix.Mendearen erdialdera arte,migrazio urria eta urte-sasoikoa izan zen.Hasieran nekazariak, eraikuntzako langileak eta neskameak izan ziren eta geroago, Gerra Zibileko errefuxiatu politikoak.

  2. 1960 eta 1973 artekoa Europako emigrazioaren goren aldia izan zen.Espainiako lehenengo Garapen Plana jarri zen abian eta lanpostu eskaintza handitu zen.Emigrazio batik bat iraunkorra zen eta hainbat arrazoiren ondorio izan zen:

  • Europari dagokionez,Bigarren Mundu Gerraren ondorengo berreraikuntza ekonomiko bizkorrak enplegu-eskaintza handia sortu zen.

  • Espainiari dagokionez, emigrazioa suspertu zuten hainbat faktore:hazkunde demografiko bortitza; nekazaritza biztanleria sobera egotea,landaren mekanizazioa zela medio;sobera geratutako jende hori guztia hartzeko ahalmenik ez izatea industrializazioak;Egonkortze Planak eragindako langabezia-igoera;itsasoz bestalderako emigraziorako zeuden abantailak desagertu izana eta Europan ordaintzen ziren soldata handiak.



Entradas relacionadas: