Espainiako biztanleria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,16 KB

ERROLDA; Udalerri batean bizi diren herritarren zerrenda edo erregistro bat daBIZTANLERIAREN DENTSITATE:Biztanleriaren dentsitatea azalera unitate zehatz batean bizi den biztanle kopurua agertzen duen aldagai estatistikoa da. BIZTANLERIAREN BEREZKO HAZKUNDE :Toki jakin batean urtebetean izandako jaiotza eta heriotza kopuruen arteko aldea adierazten du.TRANTSIZIO DEMOGRAFIKO:Antzinako demografia-erregimenetik demografia-erregimen modernorako igarobidea da. BIZI ITXAROPEN :Eremu bateko pertsonen batez besteko bizitza da, jaiotzatik heriotzara esperobehar dutena, eremu horretako pertsonek hiltzean duten adinen batezbesteko moduan kalkulaturik.BIZTANLERIAREN ZAHARTZE:Herritarren batez-besteko adinaren igoera da. Demografia erregimen modernoa duten herrien ezaugarria da, heriotza-tasaren jeitsiaeraren ondorioz bizi-itxaropena oso handia delako. Zahartzearen ondorioz jubilatuen proportzioa igoko da eta biztanleria aktiboa jeitsiko da.MIGRAZIO SALDO:Eskualde eta epe jakin batean migrazioak direla eta izandako biztanleria mugimenduen saldoa edo balantzea da, etorkin kopurua ken emigratzaile kopurua kalkulatuz.LANDA EXODO:Landa eremutik bereziki hirietara gertatzen den migrazio masiboa da, bereziki gazteek egiten dutena.BIZTANLERIA AKTIBO:Ekonomian, biztanleria aktiboa lan merkatuan dauden pertsonen kopurua da, hots, ordainsaritutako lanean ari diren pertsonek eta lanpostu bat bilatzen duten pertsonek, baldin eta horretarako adina badute, osatzen dute biztanleria aktiboa.HIRI:Tamaina demografikoa, eginkizunak hiru sektore ekonomikoetan, eta eragin -esparru tan hedadura (hiri zentralak eta sateliteak)kontuan harturik egiten den hirien sailkapena da ALDE ZAHAR: jatorritik XIX. Mendearen erdialdean industrializazio hasi arteurbanizatutako hiriaren zatia da. ZABALGUNE :hiriaren espazio berria da alde zaharretik kanpo, XIX. Eta XX.Mendeetan egina. CBD:Hiriko merkataritza eta negozio jarduera biltzen diren gunea da. HIRI HIERARKIA:Tamaina demografikoa, eginkizunak hiru sektore ekonomikoetan, eta eragin-esparruetan hedadura (hiri zentralak eta sateliteak) kontuan harturik egiten den hirien sailkapena da, beren garrantziaren araberaMETROPOLIALDEA :eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiri nagusi batek eta inguruko zenbait udalerrik sortutako hiri-aglomerazioa da; haien artean harreman sozio-ekonomiko handiak sortzen dira.KONURBAZIO: Hiri-aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago hazi eta fisikoki lotu direlako, nahiz eta bakoitzak independentzia politiko-administratiboa mantentzen duen.URBANIZAZIO BARREIATU:Hiria  hiriko auzoak lanaldera zabaltzeari dagokio. Hiriaren kanpoaldeko auzoetan bizi direnak familia bateko etxetan bizitzeko joera dute, dentsitate txikia urbanizazio barreiatuaren adierazgarri da. Kanpoaldeko inguruetan supermerkatuak, Fast food t antzeko zerbitzuak ere kokatzeko joera dago.MUGIMENDU PENDULAR:Gaur egungo migrazio mota berezia da. Egunero herritarrek lanagatik (edo ikasketengatik) egiten dituzten joan etorriak dira: etxetik lanera-lanetik etxera. Pendulu-mugimenduen ondorio zuzena trafiko arazoak dira (horas punta).HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA: Udalerriek hirigintza antolatzeko erabiltzen duten oinarrizko tresna da. Plan orokorrak hiriaren garapena zenbait urtetarako proiektatzen du: inguru bakoitzeko lurra zertan erabiliko den ( hiriko lurra, urbanizagarria edo urbanizaezina izango den….) eraikigarritasuna, eraikuntza-dentsitatea, bide-sarea, ekipamendua t ingurumena babesteko neurriak eraikitzen ditu.


Entradas relacionadas: