Espainiako biztanleria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en con un tamaño de 8,84 KB

INDUSTRIA:


Lehengaiak eraldatuz produktuak ekoizten dituzten jarduera eta prozesuen multzoa. Ekoiztutako produktuen arabera industria mota desberdinak daude.                                                                                                                     

ENPRESA:

Erakunde ekonomiko eta sozial bat da. Gizarteari ondasunak eta zerbituak eskaintzen dizkio. Ekoizpen faktoreak (instalazioak, teknologia, giza baliabideak, etab.) kapitala eta lana bateratuz.                                                   

HOLDING

Hainbat eratako enpresak kontrolatzen dituen finantza-sozietatea. Helburua enpresa haiek kontrolatzea edo haietatik errentagarritasuna eskuratzea da, haien akzio guztiak edo parte garrantzitsu bat duelako.                 

DESLOKALIZAZIO INDUSTRIALA:

Industria bat bere jatorrizko kokapenetik beste batera osorik edo partez leku aldatzea ekoizpen kostuak murrizteko. Globalizazioari lotutako prozesu bat da.                                                                       

GOI TEKNOLOGIAKO INDUSTRIA:

Etengabeko ezagupen berriztapenak eta oinarri teknologiko sendoak definitzen du eta benetako ahalegina eskatzen du I+G (I+D) arloetan. Beste teknologia motak baino maila aurreratuago du.                                 

TERTZIARIZAZIOA:

Eraldaketa ekonomiko eta soziala da. Zerbitzu sektorearen hazkunde nabarmena dakarrena. 3. Sektorea lanpostu gehien sortzen dituen sektorea izatera pasatzen da eta BPGri gehien ematen diona.                         

ZENTSUA / UDAL ERROLDA:

Demografiaren informazio iturriak dira. Zentsua estatu mailakoa, udal errolda udalerri mailakoa. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak, kulturalak eta sozialak biltzen dituzte.                         


BIZTANLERIRAREN BEREZKO

HAZKUNDEA:


(Jaiotakoak – hildakoak) Urte bakoitzeko jaiotzen kopuruaren eta heriotzen kopuruaren arteko aldea edo diferentzia, biztanletan adierazita.                                                                                   

BIZTANLERIAREN BENETAKO HAZKUNDEA:

[Berezko hazkundea + migrazio saldoa (etorkinak – emigranteak)] Berezko hazkundearen eta migrazio saldoaren arteko lotura da, biztanletan adierazita.                                                                                   

BIZI ITXAROPENA

Belaunaldi bat biziko den urte kopuruaren bataz bestekoa, belaunaldi hori jaio zen urteko hilkortasun baldintzak aldaketarik gabe mantentzen badira.                                                                                                       

BIZTANLERIAREN ZAHARTZEA

Egoera demografiko bat da. Gazteen ehunekoa oso txikia da eta 65 urtetik gorako biztanleen ehunekoa biztanleria osoaren %12 tik gorakoa da.                                                                                                               

MIGRAZIO SALDOA

(etorkinak – emigranteak) Leku eta aldi jakin bateko etorkinen kopuruaren eta emigranteen kopuruaren arteko aldea, biztanletan adierazita.                                                                                                                     

LANDA EXODOA

Barne-migrazio mota bat da, orokorrean 1900-1975 artean eman zena. Landatik hirirako migrazio mugimendua da, izaera iraunkorra edo iraupen luzekoa duena.                                                                                                 

BIZTANLERIA AKTIBOA

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eskulana ematen duten pertsonak edo ekoizpen prozesuan sartzeko egoeran dauden pertsonak.       

BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA:

Ordaindutako lanik egiten ez duen eta horretarako baldintzak betetzen ez dituen pertsonen taldea (pentsiodunak, ikasleak, etab.).


HIRIA:


Irizpide kuantitatibo eta kualitatibo batzuk betetzen dituen gunea da. Espainian 10000 biztanletik gorako guneak hiriak dira. Gainera, biztanleria eta eraikin dentsitate handiak dituzte eta biztanle gehienek industrian eta zerbitzuetan egiten dute lan.

URBANIZAZIO PROZESUA:

Hirietan biztanleak eta jarduera ekonomikoak pilatzen joatea eta ingurura hedatzea. Espainian hiru garai bereizten dira prozesu horretan: industria aurrekoa, industriala eta post industriala.

LANDA HIRIA:

Landaren eta hiriaren arteko trantsizio espazioa, hiri periferian eraikitako ingurua baino harago kokatzen dena. Honetan, landako eta hiriko lurzoruaren erabilerak eta bizimoduak nahasten dira.

METROPOLIALDEA

Hiri aglomerazio mota bat da. Hiri nagusi eta dinamiko batek eta bere eraginpean hazten diren inguruko beste batzuk osatzen dute.                                                                                                                           

KONURBAZIOA:

Hiri aglomerazio mota bat da. Bi hiri edo gehiago aldi berean hazi direlako eta azkenean elkartu direlako sortzen da. Espazio urbanizatu jarrai bat da, zenbait gune independientez osatua.

MEGALOPOLIA:

Hiri aglomerazio mota bat da, eskualdez gaindiko hedadura duena. Elkarrengandik gertu dauden zenbait hirigunek osatzen dute eta hirigune ez jarraitu bat osatzen dute. Metropolialdeek, konurbazioek eta hiriek osatzen dute.                                                     

MUGIMENDU PENDULARRAK

Gaur egungo barne migrazio mota bat da. Biztanleriaren ohiko leku aldatze periodikoa: Normalean, bizilekuaren eta lantokiaren arteko eguneroko joan etorriak dira.                                         

HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA:

Udalerriaren hirigintza antolamendurako oinarrizko tresna. Hiri garapena zenbait urtetarako proiektatzen du: ingurumen babeserako neurriak eta lurzoruaren sailkapena                                                                                                      ALDE ZAHARRA-
-EZAUGARRI KOMUNAK --
Hiri gehienak harresiz inguratuta /Plano irregularra
Hiri bilbe itxia//Eraikuntza//Lurzoruak erabilera asko GARAIINDUSTRIALEKO ERALDAKETA--Barne-erreformak //Plaza berriak+hiribide nagusiak//Zaharberritze politika (renovar)--

Alde zaharreko hiri-bilbea trinkoa egin (2)


Eraikuntzan aldaketak(3)

Berrerabilia (eliza, jauregi…)//Familiabakar eraikin batzuk//Estilo modernoa--

Lurzoruari errentagarritasuna(4)

-Tertziarizazioa (def)//Auzoen bereizketa GARAI POST INUSTRIALEKO ARAZOAK--Planoa desegokia//Hiri-bilbea aldatu//Eraikuntza mitikoei kaltea egiten berriak//Lurzoruaren erabilera                                                                  HIRI ZABALGUNEA 

Hiri-zabalgune burgesa


Sortu zirenean, lauki sareko plano erregularra, dentsitate baxua. Eraikuntzan, jauregitxoak//Denbora igaro ahala, hiri-bilbe trinkoagoa, eraikuntzak bertikalak bihurtu. Lurzorua 3. Sektorekoa. Gaur egun, berrikuntza eta 3. Sektorea asko.

Langile auzoak

Sortu zirenean, industriako instalazioak, emigratutako langileen etxebizitzak. Antolatu gabeko planoak, kalitate eskaseko etxebizitza

Entradas relacionadas: