Espainiako biztanleria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,28 KB


Barne-migrazioak

XIX. Mendearen amaieran eta 1975eko krisi ekonomikoaren artean izan ziren. Bolumena oso handia izan zen (gehienak nekazari exodoak eta gazteak). Honen zergatia lana lortzea izan zen. Migrazio-korronte gehienak noranzko bakarrekoak izan ziren.

Urte-sasoikoa: XIX. Mendearen amaieran izan ziren nagusiki, eta migratzaileen asmoa itzultzea izaten zen.

Nekazarien exodoa: Landa-eremuetatik hiri-eremuetarako migrazioa da, betirakoa. Arrazoi nagusia lana eta diru-sarrera handiagoak lortzea da. Emigranteak Galiziatik etorri ziren, gero Madrilera joan ziren eta azkenik Mediterraneora joan ziren. Nekazari exodoan bost etapa bereiz daitezke: a) XIX. Mendearen amaiera eta 1930 artean, moderatua izan zen. Labore-lurrak mekanizatzeari ekitesgatik eta industriaren hazkundeagatik, migrazioa izan zen: lehendabizi landaguneetatik eta gero probintzia industrializatuenetako hiri handietara. b) 1931-1950 artean, exodoa gelditu egin zen. Gerra Zibila eta gerraostea arrazoia izan ziren. c) 1951-1975 artean, hazkunde demografikoa; nekazaritza tradizionalaren krisia, mekanizazioak eragindakoa; industriaren loraldia… arrazoiak izan ziren. d) 1975etik aurrera, exodoak behera egin zuen. Krisiagatik immigranteak hartu ihi zituzten eremuek erakargarriak izateari utzi zioten. e) Gaur egun, nekazarien exodoa oso txikia da.

Barne-migrazio tradizionalen ondorioak:

  • Demografiaren arloan, barrualdea hustearen desorekak daude.

  • Ekonomiaren arloan, jende gazte eta gaituena joaten produktibitatea eta errendimendua jaisten da, pilaketa-desekonomiak sortzen.

  • Arlo-sozialean, asimilazio-arazoak sortu ziren.

  • Ingurumenaren arloan, ekosistema tradizional abandonaturik geratu ziren.

Gaur egungo barne-migrazioak

1975eko krisitik aurrera izan dira. Honen bolumena apaldu egin zen, nekazarien exodoak behera egin zurlako. Gehienak gazteak eta adinekoak, kualifikatu edo ez kualifikatuak; enplegua bilatzera, ikasketak lortzera… emigratu zuten. Migrazio korronteak irteera-eskualdeak eta helmuga-eskualdeak dira.

Migrazio-korronte motak: a) Laneko migrazioak enpleguarekin lotuta daude eta heldu gazteak izaten dira. Hiri dinamikoetara joaten dira. b) Etxebizitzarekin lotutako migrazioetan etxebizitza merkeen bila edo ingurumen-kalitate handiko alderdietan daude. c) Itzulerako migrazioak, 1975 eta 1985 artean, krisi ekonomikoaren ondorioz izan ziren. d) Pendulu-moduko mugimenduak lana, ikasketak edo aisia direla medio egiten diren aldizkako lekualdatzeak dira.

Aldaketak migrazio-korronteen fluxuetan: Beste eskualde batzuetako probintzietarako migrazioek pisua galdu dute, hazi egin direlako eskualde bereko probintzien edo probintzia bereko udalerrien arteko migrazioak. Udalerrien arteko migrazioak aldatu egin dira. Hiri-udalerri txiki eta ertainek biztanleria jasotzen ari dira.

Gaur egungo barne-migrazioen ondorioak

  • Laneko migrazioek desoreks demografiko eta ekonomikoak areagotzen dituzte.

  • Etxebizitzarekin lotutako migrazioek hiriguneko eremuetan sartu eta kanpoaldera joan dira.

  • Itzulerako migrazioek haien herrietara itzultzen dira eta zahartuta dagoen herrialdea zahartuagoa da.

  • Pendulu-moduko mugimenduak zirkulazio-arazoak sortzen dituzte.

Entradas relacionadas: