Espainiako biztanleria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,11 KB

Hiria biztanleak dituen gune bat (Espainian 10.000 biztanletik gora), dentsitate handikoa eta mota guztietako eraikinen kontzentrazio handiago edo txikiago batez osatua.  Hirian jarduera ekonomiko nagusiak industria eta zerbitzuak izaten dira. Hiriak sailkatzeko hainbat irizpide erabiltzen badira ere, erabiliena funtzioen sistema da. Funtzio nagusia kontuan izaten da, nahiz eta beste erabilpen batzuekin bateragarria izan: logela-hiriak, hiri industrialak, komertzialak, administratiboak, turistikoak …

Urbanizazio-prozesua  mundu osoan gertatzen ari den hirien hazkundea da. Biztanleak arian-arian hiriguneetan eta hirietan bizitzen jartzeko prozesuari esaten zaio urbanizazioa.  Prozesu horretan, biztanleak eta jarduera ekonomikoak hirietan kontzentratzen dira, eta, horren ondorioz, hirien kopuru eta tamaina ere handitu egiten dira.

Metropolialdea


Hiri nagusi eta dinamiko batek eta haren eraginpean era osagarrian hartzen diren inguruko beste batzuek osatzen duten multzoa. Haien artean harreman sozioekonomiko garrantzitsuak ezartzen dira (hiri nagusiak lana eta zerbitzuak ematen ditu eta inguruko nukleoetan hiri nagusira joaten diren langileak bizi dira eta baita hiriko hainbat jarduera ekonomikoak: industriak …). 

Landa-hiria:


 Landaren eta hiriaren arteko trantsizioa, hiri-periferian eraikitako ingurua baino harago kokatzen dena. Hartan, landako eta hiriko lurzoruaren erabilerak eta bizimoduak nahasten dira. 

Konurbazioa


Hiri aglomerazio batean sortzez independenteak ziren bi hiri, beren hazkundeagatik, autonomiarik galdu gabe batzen direnean. 

Megalopolia


Etimologikoki,terminoa grekozko Μογάλη-Megmegmegali) -gran- πόλις-etik (polis) -hiritik dator, eta metropoli-eremu multzoa definitzeko erabiltzen da megapolia, megaeskualdea eta superhiria deitua, hirigune multzo erraldoi bat da, multzo hauek hirigune bakoitzaren hazkunde abiadura azkarraren ondorioz bata bestearekin ia bat eginez amaitzean sortzen dira.

Mugimendu pendularrak


Bizilekua eta lantokiaren artean lanak eraginda egunero ematen diren joan-etorriak dira. Ohikoenak periferiaren eta hirien erdigunearen artean gertatzen dira, etxebizitza hiritik kanpo edo hurbileko landa espazioetara eraman delako.

Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra


Udalerriaren  hiri-antolamendu integralerako oinarrizko tresna da. Lurzorua sailkatu eta lurzoruaren erabilera ezartzen du. Horrez gain, udalerriaren hornikuntza-sistema ere definitzen du.


Hiri-egitura: alde zaharra, zabalgunea eta periferia


Gaur egungo Espainiako hiriak urbanizazio-prozesu luzearen ondorioak dira. Egitura konplexua du, eta hiri morfologia eta eginkizun bereiziak dituzten inguruetan zatitu daiteke. Hirigintzaren garapenak inguruko beste hiriguneekin elkartzea eragin zuen, hiri aglomeraziak eratuz : metropoli-barrutia , konurbazioa ,  hiri-eskualdea , megalopolia.

Gaur egun, orokorrean, hiriak barruti ezberdinetan banatuta daude :

1.Alde zaharra

Hiriaren jatorritik industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da. Azalera txikia hartzen du eta balio handiko kultura-ondarea du. Hainbat etapa historikoari dagozkien osagaiak biltzen ditu. Bertan bizi diren bizilagunak gutxi dira eta adinekoak nagusitzen dira. Industrializazioaren garapena eta gutxira Negozio Guneak bihurtu ziren, eta bertan zerbitzu jarduera gehienak biltzen dira. 

Denboran zehar aldatzen joan da : industria aurreko garaietatik harresi edo eraikin aipagarri batzuk gelditzen dira;  industria aldiko garaian plaza berriak ireki eta bide handiak egin ziren, industria osteko garaian kaleak oinezkoentzako mugatu ziren eta tradiziozko merkataritza berreskuratzea eta kulturako eta aisiarako erabilpena dute gaur egun.

2. Zabalguneak eta auzoak (industria aldiko hiria)

Industriaren garapenak hartu zituzten hiriek nekazari asko erakarri zituen. Hiri berrian, zabalguneak sortu ziren, eta baita industria auzoak eta lorategi-auzoak ere. 

2.1. Zabalgunea espazio berria da, eta burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzuten die.. Koadrikula itxurako plano erregularra hartu zuen eta alde zaharra baino eremu planifikatuagoa zen. 

 Denbora aurrera egin ahala, zabalguneak aldaketak izan zituen, espazio zentral gisa hartu zelako.  Bilbea trinkotu egin zen, eraikiak bertikalak ziren eta eginkizun tertziarioak ezarri ziren. Espainiako lehenengo zabalguneak Bartzelonakoa eta  Madrilekoa izan ziren. 

2.2. Hiri-inguruko langileen eta industriaren auzoak

Industria-instalazioak hiri periferian ezarri dira. Eremu honetan ezarri ziren emigratu zuten langileak . Sorrerako unean plano desantolatua hartu zuten eta, Bilbe itxia eta trinkoa zen, aipatzekoa da eraikuntzan neurri eta kalitate txikiko etxebizitzak zirela nagusi lurzoruaren erabileretan, langileen etxebizitzak, industriak, lantegiak eta biltegiak nahasten ziren. 

Gaur egun, hiri-hazkundearekin, auzo hauek, hirian, erdiko espazioa dute. Hori dela, eta aldaketak gertatu dira; Baliorik handieneko inguruetan, erabilera tertziarioak edo etxebizitzak ezarri dira.

Langileen auzo zaharretan, baliorik handieneko sektoreak berritu egin dira, eta irisgarritasun txikiena dutenak espazio marjinal bihurtu dira.


2.3. Lorategi-auzoak

Industrializazioan sortu ziren. Ideia naturalistak eta higienistak hedatzearen emaitza dira. Landa hirira hurbiltzeko proposamenak sortu ziren:

-Lorategi-auzoa. Ingalaterrako lorategidun langileen kolonietan eta hirigintza utopikoa oinarritu zen. Familia bakarreko etxebizitza monotonoen eredua hautatu zuten. Beranduago enpresa pribatuek erdiko klaseetara bideratu zituzten, kalitate hobeko lorategi-auzoak sortu ziren.

-Arturo Soriaren Hiri Lineala, kale handi bat zen, eta inguruan familia bakarreko etxebizitzak zeuden. Gainera gizarte segregazioa gainditu nahi izan zen.

3. Periferia eta oraintsuko hiri-aldaketak

Batez ere, 1960ko hamarkadatik aurrera, hiri nagusiek hazkunde handia izan zuten: biztanleriaren berezko hazkunde handia, nekazarien immigrazioa, eta industria eta zerbitzuen garapenagatik. Periferia zabalak sortu zituzten eta, hauek, hainbat ingurutan egituratzen dira:

3.1. Periferiako egoitza-auzoak

1950eko hamarkadatik aurrera Espainiako hirien zabalkuntzak errenta maila ezberdina duten giza taldeek okupatutako egoitza-eremuak sorrarazi ditu. Bilbe irekia zuten, eta bloke edo dorreetan antolatu ziren, eta etxebizitzen artean espazio zabalak utzi ziren. Laster H itxurako blokeak hedatu ziren.

3.2. Periferiako industria-inguruak. 1950eko eta 1960eko hamarkadetako industria-poligonoak daude, ondo planifikatuta edo desantolatuta, eta kasu batzuetan, enpresa berriak hartzeko berritu dira. 

3.3.Ekipamendu inguruak gaur egun jarduera ekonomikoak hiri-periferiara deszentralizatzearen emaitza dira. Hauen artean, ikastetxeak, osasun-zentroak etb.

4. Landa-hiri inguruak


Nekazaritza- eta hiri erabilera nahasten duen eremua da. Lursail batzuk bizirik eta beste batzuk, ordea, abandonatuta daude. Familia bakarreko etxebizitzen urbanizazioak ugari dira eta hauek hainbat berezitasun dituzte : biztanleak naturarekin lotura zuzena izatea, kutsadura atmosferikorik ez izatea etb.

GAUR EGUNGO HIRIAREN ARAZOAK.

Gaur egungo hiriek, eta batez ere hiri-aglomerazioek, arazo ugari dituzte : 

-Demografia- eta eraikuntza-dentsitate handia egotea.

-Etxebizitzen prezioen igoera.

-Hornikuntza eta ekipamendu ugari behar izatea.

-Trafiko arazoak.

-Delinkuentzia eta gizarte-talde batzuen baztertzea

-Ingurumen arazoak (kutsadura, zarata, hondakinak, berdeguneak galtzea.

Entradas relacionadas: