Espainiako biztanleria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,49 KB

7.I.UNITATEA. HIRIAK, MUNDU GLOBALAREN ERDIGUNEA  HIRIA:Definizioak:Hiri-eremu: 150 biztanle/Km2-tik gorako biztanleria-dentsitatea duen lurraldeari deritzo. Hiri-eremu batean, hiri bat baino gehiago egon daitezke.Hiria: hiri-eremuan dagoen herri mota bati deritzo. Herri mota hori beste herrietatik bereizten da, azpian azaltzen diren ezaugarriak dituelako.Hiriaren ezaugarriak.Biztanle kopuru handia ditu.Lurzorua modu artifizialean erabiltzen da gehienbat (etxebizitzak, garraio-sarea, biltegiak, saltokiak eta  abar).Administrazio-estatutua “hiri” gisakoa da (“hiri” izendatuta azaltzen da dokumentu ofizialetan).Hiriaren funtzioak.

Bizileku-funtzioa,Merkataritza-funtzioa,Industria-funtzioa (gaur egun ez da hain garrantzitsua).

Funtzio politikoa eta administratiboa: udalaren bidez hiria eta beste eremu zabalagoak kudeatzen dira.Kultura-funtzioa.Turismo-funtzioa.Erlijio-funtzioa.

Hiriaren barne-egitura.:Funtzioen arabera zenbait zonalde bereiz dezakegu: bizitegi-auzoak, merkataritza guneak ,erdigunea edo CBD (Central Bussines District), garraiorako guneak, industrialdeak eta zerbitzu-
eremuak hezkuntza- eta unibertsitate-eremuak, ospitalguneak…..

Europan, bilakaera historikoaren arabera. Europako hiri zaharretan hiru zonalde bereizten dira, erdigune historikoa (alde zaharra), zabalgunetako auzoak (XIX. Mendean eraiki ziren, bulebarren inguruan) eta kanpoaldea edo hiri inguruko zonaldea hain zuzen ere.

Hirien erronka handiak Kutsadura atmosferikoa. Izan ere berotegi-efektuko gas asko pilatzen dira hirietan, ibilgailuen eta berogailuen erabileraren ondorioz.

Zirkulazio-arazoak. Hondakinen kudeaketa. Marjinaltasun arazoak. Baliabide asko kontsumitzea.Beste arazo batzuk:
hirien hazkundea planifikatzea, lurzoruaren prezio altua, kulturekiko errespetua eta integrazioa.

2. HIRI-EREMUAREN ANTOLAMENDUA Hiri-eremuak hiru zonalde ditu:Hirigunea, hau da, hiriaren gune nagusia.Hiri inguruneko gunea, hau da, hirigunearen inguruko eraztun zabal bat. Eraztun zabal horren barneinguruneko herriak daude. Herri hauek hirigunearen mende daude, nahiz eta udalak izan (hirigunera joaten dira zerbitzuak jasotzera edo lan egitera…..)Landa-eremu hiritartua. Aurrekoa bezala, hiri inguruneko gunea da , baina landatzeko eremu  gehiago izaten ditu. Landa-eremua izan arren, hiriko biztanleen, jardueren eta bizimoduen zabalgune bat da.Hiri barreiatua (eredu berri bat).Definizioa: landa-eremuak eta hiri-eremuak tartekatuta dauzkan hiria da. Landa-eremu hiritartuan auzoak sortuz gertatzen da hiritartzea.HIRITARTZE-PROZESUA:Herrialde garatuak.Biztanleria osoaren %80tik gora bizi da hirietan, eta gora egiten jarraitzen du.Arrazoiak landako biztanleek hirietara emigratzen jarraitzen dute.Hiriak ekonomia gune nagusiak dira.uspertzen eta garatzen ari diren herrialdeak.Biztanleria osoaren %46tik gora bizi da hirietan, baina gora egiten ari da nabarmen. HIRI-SAREA Mundu mailakoa.Munduko hiri-sarean hiriek ez dute garrantzi bera, hau da, hierarkia badago. Sare horren buru hiri mundial edo global dira. Hiri horietan hartzen diren erabakiek eta egiten diren jarduerek eragin handia dute mundu osoan.Nazionalak.:Herrialde baten barruan hierarkia ere badago:Hiri handiak edo metropoli nazionalak, esate baterako hiriburuak.Beherago dauden eskualdeko hiriguneak.  Aurrekoa baino txikiagoak dira eta zerbitzuak ez dira hain ugari edo hain espezializatuak.Hiri txikiagoak . Gertuko lurraldean soilik dute eragina.ESPAINIAKO HIRITARTZE-PROZESUA:Hiru etapa bereiz daitezke:XIX. Mendearen erdialdetik 1955era arte, prozesua motela izan zen.1955etik 1980arte, prozesua azkartu zen, industrializazio-prozesuarekin batera.1980tik gaur egun arte prozesua moteldu egin da, hiri handietako enpresek hiriaren kanpoaldera eraman dute beren ekoizpen jardueraren zati bat metropoli-barrutien garapena eta herri barreiatuaren eredua bultzatu du.

Zeri esaten diogu garapena?Munduan ekonomia eta gizarte alde handiak daude:Iparraldeko blokea herrialde garatuek osatzen dute, Lehen Mundua.Hegoaldeko blokea herrialde azpigaratuek edo Hirugarren Mundua.Herrialde garatuetan munduko biztanleriaren %20 baino gutxiago bizi da, baina aberastasunaren %80 baino gehiago dago. Alde ikaragarria  dago munduko estatu pobreenen eta aberatsen artean eta alde hori handitzen ari da gainera.

Herrialde garatuak eta azpigaratuak:Salbuespenak daudela esan behar da; iparraldean herri azpigaratuak badaude eta hegoaldean garatuak ere bai.Herrialde garatuenak Amerikako Estatu Batuak, Kanada, Europako estatu gehienak, Japonia, Australia eta Zelanda Berria dira.Garapen ertaina daukatenak Latinoamerikako zenbait herrialde , Errusia eta Sovietar Batasuneko beste errepublika ohi batzuek eta Asiako zenbait  herrialde dira.Herrialde pobreenak Hego eta ekialdeko Asian, Erdialdeko Amerikan eta batez ere, Saharaz hegoaldeko Afrikan daude.Nola neurtzen da herrialde baten garapen maila?Giza Garapenaren Indizea (GGI) sortu du NBEk honetarako. Indize hau kalkulatzeko, ekonomia alderdiak (batez besteko diru-sarrerak pertsonako) eta gizarte alderdiak hartzen dira kontuan.Herrialdeen aberastasun aldeaEkonomia garapena neurtzeko BPG erabiltzen da; gogoratuko duzunez, urtebeteko epean herrialde batean ekoitzitako ondasunek eta zerbitzuek sortutako aberastasuna da BPG. Adierazle horrek ez du ondo islatzen biztanleriaren aberastasuna, horregatik hobe da per-capita BPG (BPGd) erabiltzea.

Kanpo-zorra: herrialde batek beste herrialde batzuei, nazioarteko erakundeei edo finantza-erakunde pribatuei zor dien dirua, eskatutako maileguengatik; gainera interesak gehitu behar zaizkio mailegatutako diruari.Azpigarapenaren arrazoiak.Kolonialismoak utzitako ondarearen zama

Europako herrialdeek ia mundu osoa konkistatu zuten Amerika aurkitu zutenetik (1492) XIX. Mendera arte. Koloniek independentzia lortu zutenean, askok, finantza-, industria- eta teknologia-mendekotasuna izaten jarraitu zuten metropoli haiekiko eta herrialde aberatsekiko.

Kolonia: atzerriko potentzia batek menderatutako eta kudeatutako lurraldea.

Metropolia: estatu kolonizatzailea.Kanpo-zorraren zama jasangaitza

Zor honek garapena oztopatzen du, diru asko zor hori itzultzeko erabili behar baitute.Teknologia-desorekaEstatu pobreek ez dute berezko teknologiarik, ezta herrialde garatuen teknologia maila berdintzeko gaitasunik edo modurikBiztanleriaren pisuaJaiotza-tasa altua jarraitzen izaten du herrialde pobre gehienetan eta honek, demografia-hazkunde handia eragiten du; ezin dute biztanle guzti horien oinarrizko beharrak bete. Herrialde horietan, osasun-maila txikia da; gaixotasunek eta goseteek gastu handiak eragiten dituzte. Gainera, biztanle horien prestakuntza-maila apala da.Gobernu txarrak eta gatazka armatuak:Egonkortasun politiko eza, ustelkeria eta lege garbien falta dira ezaugarriak herrialde hauetan; gatazka armatuen ondorioz, diru asko inbertitzen dute armak erosten; gainera, ekonomia-galera handiak izaten dira.Munduko merkataritzaren antolaketa

Estatuen arteko merkataritza da globalizazioaren eragile nagusienetako bat; fenomeno honek baztertuta utzi ditu herrialde pobreenak; nekazaritza da bere diru-iturri nagusia baina, nekazaritza-esportazioak blokeatzen dizkiete herri aberatsek (diru laguntzak, kuotak, arantzelak…).

Ingurumenaren erronka  Gure jarduerek natura-ingurunea aldatzen duteNatura-ingurunea inguratzen gaituen elementu naturalen multzoa da, gu guztion funtsezko bizi-euskarria. Giza jarduerek natura-ingurunea aldatzen dute eta jarduera horietako askok oso kaltegarriak dira ingurunerako: ekosistemak asko kutsatzen asaldatzen dituzte eta kalte asko itzulezinak dira, ezin daitezke konpondu. Gizakion jarduera askok gure planeta bizkor eta kezkatzeko moduan hondatu dutela nabarmendu denean, kontzientzia berdea edo ingurumen-kontzientzia piztu da.Zer giza_faktoreek eragiten diote natura-inguneari?Biztanle kopurua.Teknologia,Energia,Kontsumo ereduakZein dira gaur egungo ingurumen-arazo nagusiak?

Atmosferaren kutsadura dela eta, zientzialari askok uste dute klima aldatzen ari dela,Urak oso kutsatuta daude,Zuhaitz mozketak baso-soiltzea eragiten ari dira,Espezie askoren biziraupena arriskuan dago,Basamortutzeak et higadurak lurzoruen emankortasuna hondatzen duteZer egin?Batzuen ustez garapen iraunkorra lor daitekeBeste batzuen ustez, hori ezinezkoa da eta beharrezkoa iruditzen zaie kontsumoa murriztea.Oraingoz, nazio-politikak jarri dituzte gobernu ugarik: 3 dira politika hauen helburu nagusiak:balio ekologiko handia duten eremuak babestea,aurre-hartzea, hau da, eraso handiena suposatu dezaketen jarduerak aurrez aztertzea, hondatutako  eremuak lehen-eratzea eta hobetzea.Baina, ingurumen-arazoak globalak dira, beraz, nazioarteko politikak behar dira.


Entradas relacionadas: