Espainiako biztanleria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,58 KB

Industriaurreko garaian, XIX.Mendearen erdialdera arte, ekonomiaren ardatza nekazaritza zenez, naturarekin lotutako faktoreek pisu handia izan zuten biztanleriaren banaketan. Horrenbestez, dentsitate handieneko eremuak hauek ziren: erliebe lau eta altitude txikikoak, klima epel  oso berokoak eta itsasotik edo ibaitik hurbilekoak. Eremuok Levanteko, kosta, Atlantikoko haranak, penintsularen barrualdeko ibai-haranak eta Balearrak izan ziren.


Giza faktoreek ere eragina zuten, batik bat egoera ekonomikoak, eremu dinamikoenetara erakartzen baitzuen biztanleria.
Hala, XVI.
mendean, Amerikaren aurkikuntzak oparotasun handia ekarri zion Gaztelari, eta lurralde hori penintsulako jendetsuena bihurtu zen. XVII.Mendean, krisi ekonomiko eta demografikoak, Gaztelako lurretan luzeagoa izan zelarik, periferiako migrazioak eragin zituen han itsas merkataritza oparia garatzen ari baitzen. Ondorioz, XVIII. Mendean egoera irauli egin zen: dentsitate handienak kostaldeko lurretan eta uharteetan zeuden, eta txikienak penintsularen barrualdean.


Industrializazio-garaian, XIX. Mendearen eta 1975eko krisiaren artean, ekonomia industrial eta hiritarra finkatu zen, eta, beraz, naturarekin lotutako faktoreek indarra galdu zuten.

Garai horretan, biztanleriaren banaketan zeuden aldeak areagotu egin ziren.


Garrantzi handiagoa hartu zuten Madrilek eta periferiako eskualdeek, batzuetan hazkunde natural handia izan zutelako eta, beste batzuetan, leku horietan biztanleria erakarri zuten ekonomia-ariketak ezarri zirelako.


Garai postindustrialean, 1975eko krisiaz geroztik, biztanleriaren banaketan dauden desorekak arindu edota areagotu dituzten beste faktore batzuk agertu dira. Batetik, 1975eko industria-krisiak industria-eremuetarako barne migrazioak geldotu eta itzulerak ere eragin zituzten; eta, bestetik, gaur egun biztanleria eta ekonomia-jarduera batzuk espazioan sakabanatzeko joera dago, eta autonomia-erkidegokoek beren lurraldea garatzeko politikak jarri dituzte abian. Eta desorekak indartu ditu, berriz, garapen-faktore berriak zerbitzu aurreratuak eta teknologia eta atzerriko immigrazioa Madrilen eta Mediterraneoko eta Ebroko ardatzetan are gehiago kontzentratu izanik.


Biztanleria adinaren arabera

2016. Urteko Espainiako biztanleriaren adinaren batezbestekoa 42,96koa da, 41,68 gizonezkoentzat eta 44,23 emakumezkoentzat. Biztanleriaren %15,02k 20 urte baino gutxiago ditu, %60,89k 20 eta 60 urte bitartean eta azkenik %24 60 urtetik gorakoak


Biztanleria sexuaren arabera

2016. Urtean Espainian, 23.739.000 emakume zeuden (%50,8), eta 22.390.383 gizon (%49,2). Neskak  gehiago daude mutilak baino autonomia erkidego guztietan Balearretan, Kanarietan, Murtzian, Gaztela Mantxa eta Ceuta eta Melillako hiri autonomoetan izan ezik.

Gizonezkoak gehiengoa dira 49 urtetik beherako biztanlerian; aldiz, 50 urtetik gora emakumeak gehiago dira.


Entradas relacionadas: