Espainiako biztanleria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,32 KB

Errolda: udalerri bateko auzokoen erregistroa da. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu. Urtarrilaren 1ean eguneratzen da, eta jaiotzekin eta heriotzekin eta auzokoen egoitza-bajekin eta -altekin etengabe aldatzen den dokumentu dinamikoa da.

Biztanleriaren berezko hazkundea:
edo hazkunde begetatiboa, toki jakin batean urtebetean izandako jaiotza eta heriotza kopuruen arteko aldea adierazten du, ehunekoen bidez, oro har. Jaiotakoen kopurua hildakoena baino handiagoa bada, hazkundea positiboa izango da; heriotzen kopurua jaiotzena baino handiagoa bada, berriz, negatiboa.

Biztanleriaren benetako hazkundea:
biztanleriaren benetako hazkundea kalkulatzeko, berezko hazkundea eta migrazio-saldoa batzen dira. Ben H= Ber H (Jaiotzak - Heriotzak) + MS (Immigranteak - Emigranteak)

Bizi-itxaropena: denbora zehatz batean populazio batek bizi duen urte kopuruaren bataz bestekoa da. Gizonezkoena eta emakumezkoa bereiz ohi dira eta, osasungintzaren kalitatea, higienea, eta gerrateak faktore bezalakoak eragin ohi dira. Bizi itxaropenak herri baten garapen maila islatzen du.

Biztanleriaren zahartzea: pertsona zaharren gehikuntza erlatiboa da. Zaharren gehikuntza eta gazteen garrantziaren galera erlatiboa sortzen dituen jaiotzaren gutxitzea da zergati nagusia.

Migrazio-saldoa


immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da (MS= 1 - E). Positiboa bada, immigrazioa esan nahi du eta negatiboa bada, emigrazioa.

Landa-exodoa: Landatik hirira ematen den migrazio mugimendua. Prozesu hau antzina da eta beti eman da, baina exodo hitzarekin fenomeno masiboa dela esan nahi da. Industrializazio garaian eman zen gehien bat.

Biztanleria aktiboa: lan egiten edo lan egiteko prest dauden pertsona kopurua eta 16 eta 65 urte bitartean aurkitu behar direnak. Beraz, ordainsari baten truke lan egiten duten pertsonak (okupatuak) eta lan bila ari direnak (langabetuak) sartzen dira.

Biztanleria ez-aktiboa: ordainduko lanik egiten ez duena eta horrelako lanik egiteko baldintzak betetzen ez dituena; esaterako, erretiratuak, errentadunak, ikasleak eta etxeko lanak egiten dituzten pertsonak.

Entradas relacionadas: