Espainiako biztanleria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,05 KB


2. GAIA- INDUSTRIAURREKO EKONOMIAK

2.1. Baliabideak eta populazioa: Hazkundearen mugak

Azken mendeetan ez bezala, mundu populazioa  aberastasun ekonomikoa geldiro, eta gorabehera nabarmenenekin, handitu zen. Industriaurreko ekonomietan; Hazkunde hedakorra.
Ez ziren estatikoak, aldaketarik edo hobekuntzarik gabekoak. Ikusi besterik ez daude (Europan) Erromatar Inperioa, Errenazimendua, Iraultza Zientifikoa, etab. Beste zibilizazioetan ere gorakada, baina,guztiek ezaugarri komun bat zuten: Berrikuntzak eragin gutxi zuen populazioan eta bizi baldintzetan. Modu horretan, tranpa batean egongo balira bezala daude gizarte horiek, Malthusiar tranpa izenekoa.

2.2. Jaiotzak eta ugalkortasuna

Demografia fluxuak jaiotza, heriotza eta hazkunde tasen bidez neurtzen dira. Horiek modu honetan lortuko lirateke:
- Jaiotza tasa= (urte jakin bateko jaiotza kop totala/urte horretako biztanleria totala) x100
- Heriotza tasa= (urte jakin bateko heriotza kop totala/ urte horretako biztanleria totala) x100
- Hazkunde tasa= (jaiotza tasa/heriotza tasa) x100
Erregimen Zahar demografikoan, jaiotzak eta heriotzak, oso altuak ziren. Heriotza guztiak zirela eta jaiotza asko zeuden.
Joera hori, XVIII eta XIX. Mendean aldatuz joan zen, hilkortasun tasak txikitu, jaiotza tasak berdin. Biztanleriaren hazkundea gertatu zen. Garai horretan Malthusek bere ideiak plazaratu zituen.Industrializazioak eragindako lan aukera berriakà Biztanleriaren aldaketen kausa nagusi. 
XIX. Mende amaieran, Europan, biztanleria asko hazi zen. Migrazio mugimenduak, itsasoz bestaldekoak.

Ohiko heriotzak

Heriotza eragile handienetarikoa haurrena (hilkortasun endogenoa). Horri medikuntza eta higiene ezjakintasuna gehitu; emakume ugari haurdunaldiarekin eta erditzearekin hil ziren.
Horrez gain, heriotza eragile nagusiak, gaixotasunak; tifusa, baztanga, tuberkulosia... Gaixotasun ugari higienearekinloturik.
Higieneaz gain, gosearen arazoa ere bazegoen. Gainera, gosearen eta heriotzaren artean lotura zuzena dago, gosete garaietan hilkortasunak nabarian gora. Bestalde, elikagaien prezioaren igoerak, heriotzetan eragiten zuen, eta prezioetan eragiten zuena uzta zen. Eguraldiaren eta uztaren araberakoa zen gosea. Horiek guztiek, azkenean, heriotzetan eragingo zuten.

Ez ohiko heriotzak

Ez ohiko heriotzen sortzaile epidemia eta pandemiak ziren. Herritar guztiei eragingo zien, estamentu edo egoera ekonomikoak berdin izanda.
Konponbiderik eraginkorrena alde egiteazen eta aberatsek ahalzutenez, bide horretara jotzen zuten. Epidemia sortzailerik nagusienak, izurriak. Aurreikusi ezinakziren. XVIII. Mendetik aurrera desagertu egin zen. Mc Neilek ioen bezala, gaixotasun epidemikoak sufritzen dituzten giza-taldeak horietara egokitzen (akostumbretan) amaitzen dute.

1. MALTHUSIAR TRANPA (ROBERT MALTHUS)

Bizi maila materiala gora, Jaiotza tasa gora     ////      Heriotza tasa behera, Bizi maila materiala gora.
Baliabide ugari daudenean jaiotza tasak altuak heriotza tasak jaitsi egiten diraà hazkunde demografikoa. Malthus-ek,bi lege bereiztu, 1) populazioaren hazteko gaitasuna eta 2) elikagaiakekoizteko gaitasuna. 
Baliabideen urritasunak eta beste zenbait faktorek (gaixotasunak, gerrak...) populazioa murriztu,  horrek hilkortasuna tasen igoera etajaiotze tasen murriztapena eragingo luke.
Aipatzekoa da eskuragarriak diren baliabideak mugatuak ziren. Baliabideen hazkundea emateko legokeen beste bidebat legoke; Hazkunde Hedakorra. Ideia honenhelburua, gehiago ekoiztea da.
Malthusek agerian utzi zuen epe-luzeko hazkunde ekonomiko sostengatua lortzeko baliabide urriek adieraziko luketen muga.
Horretarako hazkunde hedakorra eta hazkundeintentsiboa plazaratu zituen.Hazkunde  Hedakorraren kasuan, ekoizpena handituko litzatekeekoizpen faktoreak,(lurra, lana, kapitala...) handitzean. 
Hazkunde Intentsiboaren kasuan, faktoreen produktibitatea igoz, bizi- maila handituko litzateke etadenborarekin populazioak oreka ezegonkor hori elikagaien produkzioarekin mantentzealortuko litzateke. Malthusiar Tranpa hazkunde hedakorraren baldintzapeanematen da. 
Gainpopulazioa ekiditeko, populazioa eta baliabideen arteko oreka berreskuratzeko, Malthus-ek bi kontrol mota aipatzen ditu, arestian aipatu ditugunak biak ere, kontrol positibok, batetik,hilkortasun tasa (gerrak, goseteak, gaixotasunak...) igotzen duena, hazkunde tasa edo erritmoatxikitzen duena. Bestetik, gizakiok hartutako erabakiak.
Errendimendu beherakorren legea
Epe laburrean, ekoizpen positiboa izan arren faktore kopurua handituz gero, ekoizpen totala ere handituko da. Epe luzean, faktore bakoitzak emango duen ekoizpena gero eta txikiagoa da (errend beher legea).
Horrela, baliabideak handitzeko bide bakarra, Hazkunde Hedakorra hori litzateke MalthusiarModeloaren ezaugarri aipagarrienetariko bat, aldaketa edo garapen teknikoaren falta epeluzean.

2. ATZERAPEN SINDROMEA (LIVI BACCI)

Livi-kadierazten du gaixotasunen eragina faktore eragile oso garrantzitsua litzatekeela faktoremurriztaile gisa, kontuan izanda baliabideen urritasuna.
Hilkortasunaren eta elikaduraren arteko harremana aztertzen du Bacci-k, nahiz eta, ez den harreman zuzenekoa, argudiatzen du badirela zenbait zantzu edoseinale zeharkakoak bi elementu horiek lotuko lituzkeenak. Elikagaien eta gizarte klaseenarteko lotura batetik, aztertu beharko litzatekeena, aberatsen eta gainerakoherritarren elikadura eta ondoren, horrek hilkortasunena eragingo lukeen modua. 
Tesi hori zalantzan jartzen zuten zenbait ezaugarri zeuden, izan ere,aberatsen eta pobreen bizi- itxaropenaren artean ez zegoen alde nabarmenik, laburra zen. Izurri beltzak esaterako, izugarrizko kaltea eragin zuen demografian.
XVII eta XVIII. Mendeen bigarren zatian jada izurri beltzaren arrastoak desagertuak ziren etaheriotzaren eragile nagusiena gisa gabezia zen. 
Ezin da esan elikaduraren eta hilkortasunarenartean harreman zuzena dagoenik, XVI eta XVII. Mendeetan. Murriztapenikgarrantzitsuena Atzerapen Sindromea.
Atzerapen sindromeak eraginiko heriotzak altuak eta erlatiboki uniformeak izaten ziren. Mikrobioakà heriotzen eragile nagusienak. Demografia mugatzen zuten elementuetariko garrantzitsuenak, gaixotasun eta askotan heriotzen eragile. 
3. EKONOMIA ORGANIKOAK

Industria aurreko ekonomia guztiak organikoak ziren, energia sortzeko ezinbestekoelementuak zirelako. Gizarte guztientzat eskuragarri zegoen, vaina guztion eguneroko bizitzak jarduera batzuk Aurrera eramatea ezinezkoa zen, adib; trenbide sare moderno bat zabaltzeko, beharrezkoak diren burdin eta altzairua ekoiztea.
Industria Iraultza garaietan, gizaki eta animaliarenindarra, egurra eta beste zenbait biomasenak ziren energia iturririk ohikoenak. Industrializazioarekin etorri zirenmotorrak.
Industriaurreko energia nagusiena giza indarra.Gerora suarekinbeste modu batzuk ere sortuko ziren energiaz baliatzeko.Nekazaritzarekin bihurgailuen kantitatea handitu zen modu horretan, energiareneskuragarritasuna handitu zen. Dena den, zenbait muga, esaterako, ur kantitatea. 
Eskuragarri zegoen energiaren erabilera, kudeaketa eta kontrola garaikopolitikaren araberakoak ziren. Energia, batez ere, animaliena eta gizakiena zen.Aipatu esklabotza, boteredunakaberastu eta are boteretsuago egiteko tresna izan zela.Esklabotza zenbaitgizartetako energia iturri garrantzitsua zen. Hala ere, batzuetan energia pilaketa zailazen.

4. FAKTORE INSTITUZIONALA

XV.Mendean bi egitura: 1) Jendearen bizitzaren baldintzamaterial eta naturalak eta                                      2) Nekazaritzari estuki loturiko mundua. Horiek ezaugarrituko zuten Erregimen Zahar biologikoa. Gehiengoaren bizitza materiala berdintsua zen, populazioaren zatirik handienak nekazaritzan jarduten zuen.
Erregimen Zahar horretan, janari urritasuna, eskasia etagoseteak, gizartearen oinarria nekazaritza zelako. Nekazariak zuten gizarte osoaren sostengua, horiek ekoizten zuten gizarteak kontsumituko zituen janari eta lehengaiak. Behartuak zeuden uztaren zati bat zergen bidez ordaintzera. Nekazaritza menpekotasun handia zegoen.Aurreikusi ezin diren gertakariek uzta. Lur-jabeek hartuko zituzten erabakienaraberakoa izango ziren gizartearen egoera eta bizi- baldintza.
Egoera horien aurrean gizarteak etaagintariek harturiko neurriak erabakigarriak izango ziren biztanleen egoeraren gainean. Horrela, hasi ziren,nekazariak euren eskubideen kontzientzia izaten. 

Entradas relacionadas: