Espainiako Bigarren Errepublikako Biurteko Erreformista (1931-1933)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
Biurteko Erreformista (1931-1933)
Kronologia: 1931tik 1933ra bitartean.
Estatuburua eta Gobernua
Estatuburua: Niceto Alcalá-Zamora. Izen handiko abokatu liberala zen, behin-behineko gobernuko presidente izendatua.
Gobernuko alderdiak: Alderdi Liberal Errepublikanoa (kontserbadorea eta progresista), Alderdi Erradikala, Alderdi Erradikal Sozialista, Batasun Errepublikanoa, Ezker Errepublikanoa, Ekintza Errepublikanoa, ORGA, Galiziako Batasun Errepublikanoa eta Galiziako Alderdi Errepublikanoa.
Gobernuko presidentea: Manuel Azaña.
Politika nagusiak eta erreformak
- Eliza eta Estatua: Bi erakundeen arteko banaketa. Gobernuak lege berriak sortu zituen, eta horrek Eliza errepublikaren kontra jarri zuen. Erlijio-ikastetxe asko itxi zituzten.
- Hezkuntza-erreforma: Hezkuntza laikoa ezarri zen. 1931-1933 bitartean 13.000 ikastetxe berri eratu eta 15.000 irakasle prestakuntza handikoak kontratatu zituzten (hizkuntza doan).
- Lan-erreformak (Largo Caballero):
- Lan-kontratuen legea: lanaldia eta emakume zein umeen lana defendatzen zuena.
- Epaimahai mistoen legea: lan-baldintzak eta soldatak ezartzeko.
- Langile-batzordeen legea: sindikatuak arautzen zituena.
Lurralde-antolaketa eta Autonomia Estatutuak
Autonomia estatutuak sortu ziren lurralde-antolaketa diseinatzeko:
- Katalunia: Ezker Errepublikazaleak abian jarri zuen; Nuriako estatutua onartu egin zen.
- Euskadi: Prozesua zailagoa eta konplexuagoa izan zen, alderdiak ez baitziren ados jarri.
- Galizia: Zaila izan zen, ez baitzegoen alderdi nazionalista indartsurik.
- Andaluzia: Blas Infanteren garrantzia nabarmena izan zen.
Nekazaritza-erreforma
Nekazaritza zaharkitua zegoen eta ekonomia-krisiak arazoak larriagotu zituen. Helburua teknikak berritzea eta latifundioak kentzea zen.
Gatazkak eta krisia
Anarkistak eta ordena publikoa
Anarkistek greba ugari egin zituzten eta ordena publikoa asaldatu zuten. Gobernuak Errepublikaren Defentsarako Legea sortu zuen konstituzio-bermeak kentzeko. 1932an, anarkistek iraultza egiten saiatu ziren, istilu odoltsuekin (adibidez, Casas Viejas, Cadizen).
Berrantolaketa eta eskuinaren erantzuna
Eskuin kontserbadoreak erreformen kontra egin zuen. Azkenik, 1933an, koalizio errepublikano-sozialistaren krisia gertatu zen, enpresari eta ugazaba erakundeen presioaren ondorioz.