Espainiako Bigarren Errepublika eta 1931ko Konstituzioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,23 KB
Bigarren Errepublikaren aldarrikapena
1931ko Konstituzioa
1931ko apirilaren 12an, udal-hauteskundeak egin ziren, eta errepublikanoek irabazi zuten hiri eta probintzia-hiriburu garrantzitsuenetan. Nahiz eta monarkikoek lortu zuten garaipen orokorra, emaitzak errepublikanoen garaipentzat hartu ziren. Ondorioz, Alfontso XIII.a erbesteratu egin zen, eta Donostiako Ituna sinatu zuten alderdiek behin-behineko gobernu bat eratzeari ekin zioten. Niceto Alcalá Zamora izendatu zuten presidente, eta gobernu berriak Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen 1931ko apirilaren 14an.
Gorteek 1931ko Konstituzioa idatzi zuten, eta haren bidez, erregimen erabat demokratikoa ezarri zen:
- Espainia errepublika demokratiko eta akonfesional deklaratu zuten.
- Hainbat askatasun eta eskubide onartu ziren, hala nola emakumezkoen boto-eskubidea, ezkontza zibila, derrigorrezko eta doako lehen hezkuntza...
- Botere banaketa erradikala ezarri zen: Diputatuen Kongresua (ganbera bakarrekoa), Errepublikako presidentea (Estatuko buruzagitza) eta justizia-epaitegi independenteak.
- Udalerriei eta eskualdeei autonomia emateko aukera onartu zen.
Herritar guztiak ez zeuden ados konstituzioarekin, eta, beraz, giro politikoa laster hasi zen nahasten.
Emakumeen sufragioa lortzeko borroka
1931n emakume askok nekazaritzan, fabriketan eta merkataritzan lan egiten zuten, baina haien soldatak gizonenak baino baxuagoak ziren.
Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean, emakumeek oraindik ez zuten boto-eskubiderik, baina 23 urtetik gorako emakumeak kargu batzuetarako hautetsiak izan zitezkeen. 1931ko Gorte Konstituziogileek hiru emakume diputatu izan zituzten: Clara Campoamor, Margarita Nelken eta Victoria Kent.
1931ko Konstituzioa egitean, eztabaidagai nagusietako bat emakumeei boto-eskubidea eman ala ez izan zen. Diputatu progresista askok uste zuten ez zela komeni emakumeei boto-eskubidea ematea, Errepublikaren kalterako izango zela. Azkenean, emakumeen boto-eskubidea onartu egin zen, aldeko 161 botorekin eta kontrako 121ekin. Espainiako emakumeek 1933ko hauteskundeetan erabili zuten lehen aldiz boto-eskubidea.