Espainiako Berrezarpena (1874-1909): Gizartea eta Krisiak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,35 KB
BORBOIEN ITZULERA ETA BERREZARPENA
Serrano jenerala jarri zen gobernuburu eta gerra karlista amaitzen egin zuen ahalegin handiena. Alfontso XII.ak 'Nazioari Adierazpena' izeneko agiria zabaldu zuen (Sandhursteko akademia militarretik), Cánovas del Castillo zen joera horren buruzagi nagusia. Martínez Campos jeneralak Alfontso XII.a Espainiako errege aldarrikatu zuen eta berehala jarri zitzaion armadaren zatirik handiena alde.
Cánovasek dirudun burgesei Alfontso XII.aren tronuari eusteko dei egin zien eta horrela hasi zen Berrezarpena izeneko aldia, gizarte liberal moderatua ezarri nahi zuena.
CÁNOVAS DEL CASTILLOREN LEHEN ERABAKIAK
Cánovas, 1874an, iparraldean karlistekin zuten gerra zibila amaitzen ahalegindu zen, lehenengo, eta, gero, Kubakoa bukatzen. Gero, monarkiko guztiek Alfontso XII.a erregegaiaren inguruan bat egin zezaten ahalegindu zen.
1875ean erregea Madrilen sartu zen, denen arteko elkarbizitzarako prokuradore gisa. Erregeak hainbat neurri hartu zituen:
- Eliza hurbiltzea lortu zuen.
- Inprimatze-delituetarako epaitegi bereziak ezarri zituen.
- Armada lagun egin zuen.
- Probintzietako aldundietako eta udaletako karguak berriztatu zituen.
- Elkarbizitza iraunkorra izateko erregea armadako gorengo buruzagi jarri nahi izan zuen.
ESPAINIAKO GIZARTEA ETA EKONOMIA BERREZARPENEAN
Egoera duala edo bi aldekoa bezala deskribatu izan da, mundu oso ezberdin bi elkarrekin bizi zirelako: eremu industrializatu apur batzuk eta nekazaritzako barrualde zabala. Horrela, aberats eta pobreen arteko desberdintasuna gero eta handiagoa zen, klase ertaina eskasa zen bitartean.
Eremu ekonomikoen bereizketa
- Barrualdeko nekazaritza eremua: Bizimodua eta iraupen-bide oso atzeratuak zituena.
- Periferiako eremu industriala: (Katalunia, EAE eta Kantauri inguruko lurraldeak) Kostu altuak eta produktibitate eskasa.
- Periferiako eremu mediterraneoa: Aktibitate nagusia merkataritza.
Agintearen blokea euskal burdingileen, katalan ehungileen eta Gaztelako labore-ekoizleen oligarkia burgesak eratzen zuen —Bilbo-Bartzelona-Valladolid ardatza esan izan zaio—. Hauek protekzionismo gogorra bultzatzen zuten, hau da, barruko produktuak kanpokoak baino hobeto babestea.
FINANTZA GARAPENA: TXANPONA ETA BANKUA
1872an, Banco Hipotecario sortu zen, banku sistema berria garatu zen eta historia ekonomikoaren banku handienetako batzuk agertu ziren.
INDUSTRIALIZAZIOA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN
EAEko industrializazioari buruz hitz egitea, batez ere, Bizkaiko Industria Iraultza aipatzea da. Iraultza horren abiapuntua burdina-mineralaren erauzketa eta esportazioa izan ziren. Baina gerra zibilen eta foru esparru juridikoaren erruz atzeratu zen.
Industria-fenomenoaren protagonista burgesia sortu berria izan zen, ez aurreko garaietan merkataritzaren garapenarekin batera sortutakoa. 1891n Banco de Comercio eta Bilboko Burtsa sortu ziren.
98KO HONDAMENDIA ETA KRISIA
Espainiaren itsasoz bestaldeko inperioa
Espainiaren inperio kolonialaren hondarrak Karibeko hiru uharte ziren: Kuba, Puerto Rico eta Filipinak. Hauek galdu egin ziren. Espainiarekiko mendetasuna metropoliak bermatzen zuen: tropekin eta administrazioaren bidez, ustiapen esklabista bermatzen zen oligarkia txiki baten mesedetan.
Hondamendiaren ondorioak (98ko Krisia)
Ikuspegi ekonomikotik ez zen hondamendia izan, hala ere, porrotak eta 50.000 soldadu inguru galtzeak hunkidura sakona eragin zuten Espainiako gizartean. Ondorio nagusiak hauek izan ziren:
- Kontzientzia nazionalaren krisia.
- Politika aldatu eta modernizatzeko proposamenak.
- Penintsularen periferiako nazionalismoek indar eta protagonismo handiagoa hartu zuten.
ERREGIMENAREN GARAPENA ETA ARAZO POLITIKOAK
Berrezarpenaren erregimenak arazo politiko handiei aurre egin behar izan zien:
- Sistema politikoari zintzotasuna ematea.
- Langileen sektoreetako eskakizunei jaramon egitea.
- Gorantz doazen indar politiko berriak bereganatzea.
KATALANISMOAREN GORAKADA ETA JURISDIKZIOEN LEGEA
Gertaera nagusiak:
- 1905eko azaroan, Lligaren garaipena udal hauteskundeetan, sezesionismoaren euforia eraginez.
- Kazetarien erasoak batasun nazional, errege eta ejertzitoaren aurka.
- Ejertzitoak gogorki erantzun zuen.
1906ko Jurisdikzioaren Legeak zera ezartzen zuen: aurrerantzean armadari irain egitea eta kalumniak esatea Justizia Militarraren kodean egongo zirela, hau da, nahiz eta zibila izan, epaile militarrek epaituko zutela.
ASTE TRAJIKOA (1909KO UZTAILA)
Melillara errefortzuak bidaltzea erabaki zuten, sei urte lehenago erreserbara pasatuak ziren lagunez osaturik. Gertaeren sekuentzia:
- Uztailaren 18an lehenengoak atera ziren Bartzelonatik.
- Lehenengo istiluak sortu ziren.
- Marokoko egoerak okerrera egin zuen (ehunka hildakoen berriak).
- Sozialistek eta anarkistek greba orokorrerako deialdia egin zuten.
- Bartzelonan gerra-egoera aldarrikatu zuten.
- Errepresioa eta prozesu militar sumarisimoak gertatu ziren.
- Francesc Ferrer Guardia afusilatu zuten.
- Maurak dimititu zuen.