Espainiako arro eta isurialde hidrografikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,61 KB


Iberiar penintsulako arro hidrografikoak:


1-Bizkaiko golkorako isurialdea: Bizkaiko golkorako isurialdeko ibaiek Penintsulako Iparraldea drainatzen dute. Prezipitazioen erregulartasunak eta ugaritasunak (1350 mm batez beste urtean) eta kontraste handirik gabeko tenperaturek ibai emaritsu eta erregularrak ematen dituzte. Ibai hauek sorburutik kostaraino (100km) duten desnibel handiak (2000 m batzuetan) beste ezaugarri bat ematen die: uholdezkotasuna. Emariak eta aldapak areagotu egin dute uraren higamena, eta haran sakonak sortu dira. Ibai nagusiak hauek dira: Bidasoa, Ibaizabal, Sella, Nalon, Navia, Tambre eta Ulla.2-Isurialde atlantikoa:Bertan dira Mesetako ibai handiak (Duero, Tajo eta Guadiana) eta Guadalquivir ibaia.
Batez beste, 596,5 mm-ko prezipitazioa jasotzen du, eta Penintsulako %65 dranatzen dute. Hain isurialde zabala izanik, ez ditu ezaugarri uniformeak. Hala ere, esan daiteke klima mediterraneo kontinentalak eragiten diola. Honen ezaugarriak hauek dira: kontraste termikoak urtean zehar eta lehortea udan.Malda gutxiko ibaiak dira, sorburutik ozeanora distantzi handia dagoelako (1.000 km inguru).Emariak altuak dira ia beti, drenatzen dituzten arroak zabalak direlako.

Arro iparraldekoena Duero ibaiarena da. Erliebe unitate bakarra zeharkatzen du: Duero ibaiaren arro sedimentarioa, 98.160 km2; Kantabriar mendikatearen hego isurialdeko, Iberiar mendikatearen ipar mendebaldeko eta Mendikate Zentralaren ipar isurialdeko urak biltzen ditu. Urbion mendien hego isurialdean sortzen da, eta Ozeano Atlantikoan itsasoratzean,913 km egin eta gero. E-M norabidean doa Portugalgo mugaraino, eta han hegomendebalderantz aldatzen du norabidea, 100 km-an edo muga egiten duelarik. Granito aldean zeharkatzen ditu haitzarte estuetan barrena.Penintsulako ibaien artean emari absolutoa handiena du. Erregadiorako ere erabiltzen dira haren urak.Tajo ibaiaren arroa luzea da, eta Mendikate Zentralaren eta Toledoko mendien artean dago. Tajo ibaia Albarracin mendilerroan jaiotzen da, eta mendebalderantz jotzen du Lisboatik gertu itsasoratu arte, 1.120 km egin eta gero. Bokalean estuario handia osatzen du. Adar nagusiak Mendikate Zentralean sortzen dira. Arroko urak energia elektrikoa sortzeko eta erregadiorako erabiltzen dira.Guadina ibaiaren arroak altuera gutxiko erliebeak izatea du ezaugarri. Ibaia nekez aurreratzen da, goi ibarraren eta itsasoaren artean desnibel txikiak daudelako. Litologiak garrantzi handia du arro honen ezaugarriak azaltzeko: alderen batean kararri asko izateak erraztu egiten du lurpeko zirkulazioa. Badajoztik aurrera, ibaiak Espainia eta Portugalen arteko muga egiten du. Cadizko golkoan, itsasoratzen den arte, estuario handi bat osatuz. Emaria oso erregularra du goi ibilguan,eta irregularra erdiko eta behe ibilguetan. Oso gutxi aprobetxatzen da energia elektrikoa sortzeko, baina asko erregadiorako.Guadalquivir ibaiaren arroak izen bereko sakonunea drenatzen du. Ibaia Cazorlan jaiotzen da,lautada horizontal batetik doa, eta Sanlucar de Barramedan itsasoratzen da estuario itxura hartuta. Ibai adar emaritsuek ezkerretikoak ditu.


Entradas relacionadas: