Espainiako 1950eko hamarkadak: Erregimena finkatzea eta ekonomiaren garapen aldia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

1. Sarrera

1950eko hamarkadan, Francoren gobernua indartu egin zen eta ekonomiak ere hobera egin zuen. Oposizioa ere pixkanaka indartzen joan zen.

Erregimena finkatzea eta ekonomiaren garapen aldia (1959tik aurrera)

a) Erregimenaren finkatzea. Francok 1957an izendatutako gobernua sendotuz zihoan. Ministro berriak, irekitasunaren aldekoak ziren ekonomian eta kontserbadoreak politika eta gizarte gaietan. Franco konbentzitu egin zuten: ekonomia berritu behar zen erregimenak erronka berriei aurre egiteko eta irauteko.

b) Ekonomiaren garapen aldia: Egonkortze eta Garapen Planak. Autarkia-aldia amaitu zen. Sortzaileak teknokraten gobernu sektorekoak ziren eta Mundu Bankuaren aholkuak jarraituz hainbat neurri hartu zituzten Espainiako ekonomia kapitalismoan eta Europan integratzeko.

Hasitako egonkortze eta hazkunde prozesuek Garapen Plana izenez egin zuten aurrera. Hiru Garapen Plan jarri zituzten martxan. Planek arreta berezia jarri zuten gehien industrializatutako eremuetan: Euskadi, Madril, Valentzia edo Katalunia.
1960ko hamarkadaren hasieratik erregimenaren bukaera arte Espainian izandako hazkunde ekonomikoa oso handia izan zen eta nazio errenta hirukoiztu egin zen.

c) Gizarte eta pentsaera aldaketak Migrazio-prozesua: Bi milioi pertsona baino gehiago Europako herrialdeetara joan zen lan bila. Barne migrazio handiak: bost milioi pertsona Euskadi, Katalunia, Valentzia eta Madrilera joan ziren beste autonomia erkidegoetatik. Mugimendu horien ondorioz hiritartze-prozesu sakona eman zen. Gizarte egitura berria: Nekazarien kopurua nabarmen gutxitu zen eta industria eta zerbitzuetako langileena hazin zen. Erdiko klaseko kideen kopuruak ere gora egin zuen. Gizarte modernoagoa: hiritarra, eskolatuagoa eta emakumeen rola aldatzen ari zen. Gizarte kontsumista.

d) Oposizioa eta errepresioa. Gizarte-disidentzia: erregimenaren aldekoen ustearen kontra ekonomia hazkundeak ez zuen erregimena sendotu eta disidentzia esparru guztietara zabaldu zen:

-Langile mugimendu berria industria gune nagusietan hazi eta sendotu zen, Langile Batzordeak (CCOO) sindikatuaren inguruan. Langileen mugimendua politizatu egin zen eta greba eta manifestazio ugaritara deitu zuen.
-Unibertsitateko mugimendua: ikasleen artean sistemaren aurkako kritikarako jarrera zabaldu zen eta Unibertsitatea frankismoaren aurkako gune bihurtu zen.

-Eliza erregimenetik urrundu zen.

Municheko Batzarra: 1962an, oposizioko indar guztiak Munichen bildu ziren sistema antidemokratikoa salatzeko. Alderdi komunista oposizioan. PCEk Santiago Carrillo zuen buru. PSOE banatuta ibili zen, baina azkenean, Felipe González, monarkia demokratikoa defendatuz, alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten. Mugimendu nazionalistek ere oposizioan jarraitu zuten Katalunian eta Euskal Herrian.

Entradas relacionadas: