Espainiako 1869ko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,58 KB

1845eko konstituzioa (moderatua): Erregeak eta gorteek konpartitutako boterea, estatu konfesionala eta eskubide mugatuak. Administrazio berriaren helburuak:
Zentralizazioa(dena Madriletik), orden juridiko bakarra (guztientzat legedi berdina), ogasunen erreforma (estatuak diru gehiago lortzeko) eta sufragio oso mugatua. Hau lortzeko egindako aldaketak: Kode zibil berria sortu, probintzietako banaketa berria, hezkuntza sistema berria eta ogasunen erreforma korrupzioa ez egoteko. Bigarren gerra karlista hasita zegoen jada.

Biurteko progresista (1854-56): Navaezen boterearen aurkako pronuntziamenduak hasi, Manzanareseko manifestua publikatzean gobernu aldaketa egon, eta Espartero itzuli zen. O´Donellek (Batasun Liberala) neurri hauek hartu zituen: 1855ko Madoz´en desamortizazioa, gorte konstituziogileak eta 1855ko trenbidearen legea. Talde politiko berriak azaldu: Demokratak, errepublikanoak, sozialistak eta federalistak.

Moderatuen itzulera gobernura (1856-58): Espartero eta O´Donellen arteko kooperazioa hautsi zen eta Batasun Liberalak gobernua utzi zuen. Honek Narvaezen eta moderatuen itzulera ekarri zuen eta 1845eko konstituzioa jarri zen.

O´Donellen Batasun Liberala(1858-63): Narvaez moderatuekin 2 urte egon eta gero O´Donell boterera itzuli zen. Euforia ekonomikoa izan zen, trenbidea eraiki zelako eta kanpo politikan parte hartu zuelako.

Moderatuen azken itzulera (1863-68): Ezegorkortasun eza izan zen ezaugarri politikoa 1864ko krisia hasi zen. Narvaezen gobernuak Ostendeko Paktura eraman zuen bertan prograsistak eta errepublikarrak ados jarri ziren Isabel IIa eta moderatuen gobernua amaitzeko.

Iraultza Gloriosoa: Helburuak: Isabel IIa tronutik kentzea eta boto eskubide orokorra lortzea.Demokraten matxinada bat egon zen Cadiz-en 1868n eta altxamenduak kontrola lortu zuen eta erregina Frantziara ihes egin zuen.

Behin behineko gobernua (1868-71): Serrano presidentea bihurtu zen eta progresistek eta demokratek osatu zuten gobernua. Konstituzio bat idazten hasi ziren.

  • 1869ko konstituzioa (erradikalena eta demokratikoa): Subiranotasun nazionala, sufragio unibertsala (25 urtetik gorako gizonek zuten), erregearen botere mugatua, botere betearazlea  Ministroen kontseiluak zuen, botere legegilea bi kamarako gorteentzat, botere judiziala epaitegiarentzat, eskubide deklarazioa zabala eta sinismen erlijiosoen askatasuna.

Amadeo Saboyakoaren monarkia demokratikoa (1871-73):  Konstituzioaren onarpena eta gero Serrano erregentea bihurtu zen eta Prim gobernuko presidentea eta erregea Amadeo Saboyakoa (liberala) Talde desberdinak haren kontra egin zuten. Gobernuak 2 urte ezegonkortasunarekin jasan zituen. Egoera konpontzeko gai ez zelako Amadeok amore eman zuen.

Lehen Errepublika: Gorte batzuek aldarrikatu zuten, errepublikak 4 presidente izan zituen: Figueras, Pi y Margall, Salmeron eta Castelar. Erreforma erradikalak ezarri zituzten: Gaineko zergaren desagerpena, kinta sistemaren eliminazioa; armadak garrantzia galdu, karlisten konfliktua berpiztu zelako, Boto emateko adina 21 jarri zuten, eliza eta estatuaren arteko bereizketa egin zuten; gobernuak ez zuen eliza ekonomikoki mantenduko, umeen lana erregulatzea, esklobotza abolitzea, eta errepublika federala sortzea.

1874ko errepublika


1874an estatu-kolpe bat eman zuten eta behin behineko gobernu bat ezarri zen. 1874ko abenduan Martinez Campos generalak printzearen aldeko estatu-kolpe bat eman zuen eta errege berria Alfonso XII.A jarri zen eta Berrezarkuntza hasi zen.

Entradas relacionadas: