Espainia Hezeko Nekazaritza Paisaia: Iparraldea eta Ipar-mendebaldea
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,73 KB
Espainia Hezeko Nekazaritza Paisaia
Espainia hezeko nekazaritza paisaiak Penintsularen iparraldea eta ipar-mendebaldea hartzen ditu. Bertako erliebea gorabeheratsua da, lurralde lau gutxi eta klima ozeaniko euritsua urte osoan.
Nekazaritzako Egiturak
Nekazaritzako egiturak honako ezaugarri hauek ditu:
- Biztanleria ugaria izan da tradizioz, baina lurrak ezin izan dio diru sarrera nahikorik eman. Hori dela eta, emigratu egin behar izan dute, eta, gaur egun, adineko biztanleria da. Horiek antolatzeko populatze nagusia sakabanatu tartekatua da: herrixkak, parrokiak eta herriak daude.
- Nekazariak lursail txikien jabe dira (minifundismoa), hesien bidez itxita dituzte eta lursailak bata bestetik urrun daude. Horren eraginez, etekinak ez dira handiak, eta mekanizazioa zaila da. Hori zuzentzeko, lursailak kontzentratzea bultzatu da.
- Lurzorua, batez ere, abeltzaintzarako erabiltzen da.
Nekazaritza
Nekazaritzak ez du azalera handirik hartzen. Kostaldean, baratzeak haranen behealdean daude; haranak estuak direnez, nekazaritzako aprobetxamendua oso urria da maldetan. Lehorreko nekazaritza da, prezipitazioak erregularrak dira eta. Iraganean polilaborantza egiten zen, nekazariak oso bakartuta bizi zirelako eta euren burua hornitzeko beharra zutelako. Barazkiak eta frutak hazten ziren etxearen alboko baratzetan familiak kontsumitzeko, baita artoa, patata, fruta arbolak eta mahastia (batez ere Galizian) ere. Kalitate eskasena zuten lurzoruetan garagarra edo zekalea ereiten zen eta, familiaren ekonomia osatzeko, abereak hazten ziren.
Gaur egun, polilaborantza galduz doa eta nekazaritza espezializatu egin da baratzeko laborantzetan eta abereentzako bazkarako landareetan (larreak, alpapa, hirusta, bazkarako artoa). Horrekin batera, behiak ukuiluratu egin dira.
Abeltzaintza
Abeltzaintza jarduera ekonomikorik garrantzitsuena da. Klimaren baldintzek, hiriaren esne eta haragi eskariak eta nekazaritzako exodoak mesede egin diote. Galizian, familiaren ustiategi txiki eta ertaina da nagusi. Bizkaiko itsasoaren aldean, ustiategien neurria eta ekipamendua gehiago modernizatu dira, baina horietako batzuk ez dira lehiakorrak larrerik eta lurrik ez dutelako. Hori dela eta, denbora partzialeko abeltzaintza hedatu da.
Etorkizuna ez da oso ona. Ustiategi asko txikiak eta zaharkituak dira oraindik, eta esne industrien aurreko menpekotasun handia dute. Europar Batasunaren barruan egotean, lehiakortasuna handiagoa da, eta soberakin arazoa dago. Eraginez, kuotak ezarri eta produkzioa gutxitu egin behar da, eta horrek modernizazioari kalte egiten dio.
Basogintza
Basogintza beste jarduera garrantzitsu bat da. Altzarien industria edo paper-pasta lortzea da basogintzaren helburua.