Eskubaloia: Arauak, Teknika eta Jokalekua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,3 KB

Eskubaloia

Eskubaloia gaitasun fisiko maila altua eskatzen duen kirola da. Horrez gain, erabakiak hartzeko azkartasuna beharrezkoa da.

Eskubaloia bi taldek elkarren aurka jokatzen duten kirola da.

Jokalekua

Jokalekua laukizuzen bat da, 40 x 20 m-ko luzera eta zabalera duena. Porteriek 2 m-ko altuera eta 3 m-ko zabalera dute. Zelaian honako zonalde hauek aurki ditzakegu:

  • Porteriaren area: marra jarrai batez markatua, porteriatik 6 m-tara dago. Zelai-jokalarientzat debekatua.
  • Penalti marra: porteriatik 7 m-tara.
  • Kolpe frankoko zona: porteriaren areak eta kolpe frankoko marrak (9 m-tara dagoen marra ez-jarraia) markatzen duten zonaldea da.
  • Erdiko marra: jokalekua bi zelaitan banatzen du.
  • Aldaketa zona: aldaketak egin daitezkeen zona bakarra, erdiko marraren ondoan.

Baloia

Kategoria kontuan hartuta, dimentsio desberdinak ditu. Gizonezkoetan, 58-60 cm-ko perimetroa eduki behar du eta 425 eta 475 g bitarteko pisua. Emakumezkoetan, berriz, 54-56 cm eta 325-400 g.

Jokalariak

Taldea 14 jokalariz osatuta dago, baina jokalekuan, gehienez 7 jokalari egongo dira (6 jokalari + atezaina). Gainerako guztiak erreserbak dira.

Partidan zehar, taldeak beti eduki behar du atezaina beste kolore batez desberdinduta jokalekuan.

Nahi adina aldaketa egin daitezke, eta gainera, partiduko edozein unetan.

Partidaren Iraupena

Partida baten iraupen normala (16 urtetik gorako taldeetan) 30 minutuko 2 zati izango dira, 10 minutuko atsedenarekin. 12 eta 16 urte bitarteko taldeetan, berriz, 25 minutuko 2 zati izango dira.

Gola

  • Edozein jokalarik sar dezake gola, atezainak ere.
  • Lortzeko, baloia osorik sartu behar da porterian.

Oinarrizko Teknika

1. Botea

Baloia hatzamarrekin botatzen da, eta baloia ez da jotzen, lagundu egiten zaio. Bote mota desberdinak aurki ditzakegu:

  • Bertikala: jokoa kontrolatzeko egiten dena, ez dago progresiorik.
  • Diagonala: porteriarantz mugitzeko erabiltzen dena.

2. Pasea

Pase mota desberdinak aurki ditzakegu, hasierako posizioa kontuan hartuta (aurrez aurre, lateralak, bi hankak lurrean, saltoan, botearekin edo ez).

  • Klasikoa, altua, aldakakoa eta erdibidekoa, baina pronazioan eta sorbaldatik ere izan daitezke.

3. Hartzea (Errezepzioa)

Bi besoak jarri behar ditugu baloiari begira, triangelu bat eraikiz hatz lodi eta hatz erakuslearekin.

4. Jaurtiketa

Gola sartzeko erabiltzen den teknika da. Jaurtiketak altuera kontuan hartuta izan daitezke: altuak, erdibidekoak edota baxuak.

Nola? Saltuan, jauzian edo jauzirik gabe, lurrarekin kontaktuan. Azkenik, baloia zuzen edo parabolikoki joan daiteke.

5. Fintak

Baloia duen jokalariak aurrez aurre duen defendatzailea engainatzeko egiten duen ekintza da, normalean norabide aldaketa izaten dena.

Arauak

Ate-arean gertatzen dena

  • Atezaina soilik egon daiteke.
  • Defendatzailea sartzen bada eta abantaila lortzen badu, penaltia izango da ondorioa.
  • Erasotzailea baloiarekin sartzen bada, kolpe franko adieraziko da. Sartu aurretik jaurtiketa egiten badu, berriz, ez da kontuan hartuko.

Atezaina

  • Atezaina bere arean badago, baloia gorputz osoarekin geldi dezake.
  • Arean badago, ezin du bere taldeak emandako paseak jaso, ezta baloiarekin areatik irten ere.
  • Areatik kanpo badago, ezin da areara baloiarekin sartu.
  • Areatik irteten bada, beste jokalariei eskatzen zaiena honi ere eskatuko zaio.
  • Baloia gelditu nahian hondoko marratik ateratzen bada, ateko sakea izango da; alboko marratik ateratzen bada, berriz, alboko sakea beste taldearentzat.

Baloiarekin egin eta egin ezin daitekeena

  • Baloia eskuetan izanda (botea egin gabe), gehienez hiru segundo mantendu daiteke eskuetan eta gehienez hiru urrats eman daitezke. (Hiruko araua)
  • Botea nahi adina aldiz egin daiteke; esku batekin egiten bada, botea egiten den bitartean nahi adina urrats eman daitezke. Salto eginez gero, beharrezkoa da baloia pasatu edo jaurtitzea; bestela, "dobleak" izango dira.

Entradas relacionadas: