Esku mortuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,58 KB

Erregimen Zaharra


: Kronologikoki XVI. Eta XVIII. Mendeen artean gertatu zen. Hitz gutxiesgarria izan zen, iraultzaile frantsesek erabilitakoa. Honela deitu zioten frantses iraultza eta industria iraultza baino lehen zegoen guztiari: demografia, ekonomia, politika, gizarte eta mentalitateari. Dena atzeratuta zegoen. XVIII.Mendearekin Erregimen Berria (liberala) izango dugu.

Absolutismoa


Antzinako Erregimenaren sistema politikoa. Monarkia absolutuan Erregeak du botere guztia. Monarkia Absolutuaren ezaugarriak hauek dira:

- Erregearen botereak jainkozko jatorria du.

- Erregearen boterea absolutua da eta botere guztiak biltzen ditu

- Subiranotasuna erregeari dagokio

- Estatua koroaren jabegoa da.

Austriatar Handiak:


XVI.Mendean hasi ziren lehenengo errege-etxea edo dinastia. Hauei esker Espainiako Inperioa sortu zen. Espainiako Carlos I eta Alemaniako V.A eta Filipe II.A Austriatar Handiak izan ziren, hain zuzen ere.

Austriatar Txikiak:


XVII mendeko erregeak,  Filipe III.A, Filipe IV.A eta Carlos II.A. Hauekin Espainiako Inperioa galtzen hasi zen pixkanaka.

Oin Berrirako Dekretuak:


Erregetzarako gerra amaitu ondoren, Felipe V.Ak egin zituen legeak. Dena zentralizatu nahi zuen eta horretarako,  Aragoiko Koroaren barnekoinstituzio publikoak eta foruak kentzeko dekretu batzuk aldarrikatu zituen. Dekretu horien bidez berritu eta bateratu nahi izan ziren gobernu-legeak eta ohiturak. Hala ere, Euskal Lurraldeetako foruak mantendu zituen, bere alde egon zirelako gerra garaian.

Gizarte Estamentala:_


Antzinako Erregimenaren gizarte mota. Hiru estamentu aldaezinetan banatuta zegoen: noblezia, kleroa eta herri xehea. Lehenengo biak pribilegiodunak eta hirugarrena pribilegiogabea.

Maiorazkoa:


nobleziaren lurraldeak honela deitzen ziren. Bere jabegoa ez zatitzeko eta familia berean geratzeko, lurrak belaunaldi batetik bestera (primuari edo seme nagusiari) pasatuko dira osorik; beraz, lur hauek ezin ziren saldu edo banatu eta, gainera, zergarik ez zuten ordaintzen.

Esku hilak:


kleroaren lurraldeak honela deitzen ziren. Lur hauek amortizatuak zeuden, hau da, ez ziren lantzen ("Mortuak"), ezin ziren zatitu ezta saldu ere. Zergarik ez zuten ordaintzen.

Estatu laua:


edo herri xehea edo Hirugarren Estatua. Estamentu pribilegiogabea zen. Zergak ordaindu behar zituzten eta ez zuten botere politikorik. Barnean burgesia, artisauak, nekazariak...Zeuden.

Desamortizazioa:


XIX.Mendeko espainiar liberalen neurri garrantzitsu bat izan zen. Helburua zen maiorazkoak eta, batez ere, kleroaren lur amortizatuak edo "esku hilak" desagertaraztea. Horrela, lurren zirkulazio aske bat ezarri nahi zuten, lurrak erosteko eta saltzeko aukera emateko.


Gremioak:


Erdi Aroan sortutako erakunde batzuk. Maisu artisauak hauetan elkartzen ziren eta prozesu osoa kontrolatzen zuten: ofizialak maisu bihurtzea, produktuen lantze prozesua, prezioa eta kalitatea, soldatak, lanorduak... Sektorearen hobekuntza oztopatzen zuten lehiarik ez zegoelako.

Burdinola:


Euskal burdingintza zaharra leku honetan garatu zen. Leku baten izena baino gehiago, burdina egiteko teknika bat izan zen. Burdinola ibaiaren ondoan kokatzen zen uraren indarraz baliatzeko.

Barne aduanak:


Erregimen Zaharrean zeuden aduana bereziak, lurraldearen barnean kokatzen ziren, kostaldean edo mugan kokatu beharrean. Batzuentzat foru pribilegioa zen eta mantendu nahi zituzten zeuden bezala; Beste batzuek aldatu nahi zituzten kostaldera.

Ilustrazioa:


XVIII. Mendeko Europan garatu zen kultur eta filosofia mugimendua. Argien mendea ere esaten zaio. Ilustratuek kritika gogorra egiten zioten Antzinako Erregimenari, hau da, monarkia absolutuari, estamentu gizarteari, Elizak zeukan botereari, protekzionismoari... Eta erreformak proposatzen zituzten.

Monarkia Parlamentarioa:


Erregimen liberalean agertuko den monarkia berria. Honen arabera, subiranotasuna ez dago erregearengan, nazioarengan baizik. Nazioaren ordezkariak (diputatuak) parlamentuan daude eta botere legegilea dute.

Librekanbismoa:


teoria ekonomiko berria, liberalismo ekonomikoa ere, deitzen dena. XVII.Mendean hasi zen aplikatzen Ingalaterran. Adam Smith-ek proposatu zuen merkantilismoa eta protekzionismoaren ordez. Honen arabera, ekonomia eskaintza-eskaria legearen joko librean utzi behar da. Estatuak ez du esku hartu behar ekonomian.

Protekzionismoa:


Erregimen Zaharreko teoria ekonomikoa. Lotuta dago merkantilismoarekin. Erregeek kanpoko merkataritza eta industria bultzatu eta babestu zuten, esku hartuz.

Despotismo Ilustratua:


XVIII.Mendean garatutako erregimen politikoa. Absolustismoaren eta ilustrazioaren arteko kolaborazioa izan zen. Erregeak botere absolutua mantentzen zuen baina erreformak egiten zituen bere herriarentzat: "Dena herriarentzat baina herririk gabe".

Zentralismoa:


Errege Borboitarren helburu bat. Zerga berberak, lege berberak eta antolamendu administratibo berbera ezarri nahi zuten lurralde guztietan. Horretarako, lurralde batzuen foruak edo pribilegioak deuseztatu zituzten.

Karlos III.A:


XVIII.Mendeko Espainiako azken errege Borboitarra. Bere garaian Espainiako ilustrazioa loratu zen. Erreforma asko bideratu zituen arlo guztietan.

Felipe V.A:


Espainiako lehenengo borboitar erregea. Erregetzarako gerra amaitu ondoren (1713) errege koroatu zuten.

Entradas relacionadas: