Esan nola diren odol-emateak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,95 KB

Bereterretxen kanthoria ahozko literaturaren barnean egongo/kokatuko litzateke. 

Noiz, non eta nork sortu zuen ez dakigunez eta memorian gordeta gelditu denez, tradizionala dela esan dezakegu. Kantu hau narratibaren generoan sartuko litzateke eta horren barruan baladan. Narrazio-kantu laburrak dira baladak, hau da, ahoz aho transmititu diren istorio edo gertakariak kontatzen dituzten poemak. Izan ere, formalki, baladak bertsotan adierazten dira. Horregatik, kontapoesia izenez ere ezagutzen dira

Kokapenari dagokionez, Bereterretxeren kanthoriak Zuberoan dauka jatorria. Hau argi eta garbi ikusi daiteke hainbat aztarnatan erreparatuz gero:

Lehenik eta behin, Zuberoan sei bokal erabiltzen dira, a, e, i, o, u eta ü. Azken hau Zuberoan bakarrik dagoen bokal berezia da, balada honetan askotan agertzen dena, esaterako, nüan, ezürrik… Bestalde, frantsesaren arrasto batzuk aurkitzen dira eta iparraldeko hitz asko erabiltzen ditu, besteak beste, erraiten (esaten
), so egin (begiratu
), gaztanberak (gatzatua)… Azkenik, deklinabide kasuak ere beste herrialdeetakoekin konparatuz gero, ezberdinak dira, adibidez, kanpora esan beharrean, kanporat erabiltzen da.
Baladaren gaiari erreparatuz gero, ezinezko amodio bati buruzkoa eta Bereterretxeren hilketari buruzko istorioa da. Bereterretxek Margaritarekin ezkondu nahi du, baina kondeak ere Margarita maite du eta berarekin ezkontzea da bere nahia, beraz, Bereterretxe hiltzea erabakitzen du. Ondorengo esaldian argi eta garbi agertzen da:


Entradas relacionadas: