Esan nola diren odol-emateak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB

Ahozko literaturaren ezaugarri nagusiak

Ahozko literatura ahoz sortutako literatura da, oro har.

     -Tradizional: ez du egile ezagunik eta ahoz aho transmititu da, oroimenaren laguntza hutsez. Arrazoi hori medio, mendeetan zehar aldakiak eman  dituen literatur mota: baladak

      -Ez-tradizional: Egile ezaguna eta biziraupen laburra izaten du, normalean. Ez da, oroimenean gordetzen, ez eta aldaerarik sortzen ere.

Ahozkotasuna: Gehienetan, testuak ahoz sortu, ahoz eskaini eta ahoz transmititzen dira belaunaldiz belaunaldi. Batzuetan, baina, idatziz sortu arren, gainerako prozesu guztia ahoz gertatzen da.

Bat-batekotasuna: Literatura idatzian bat-batekotasunak ez du lekurik. Aldaketa eta zuzenketa egiteko aukera ematen dio idazleari.

Jendaurreko jarduna: Entzuleak dituela lankide beren txalo, keinu eta sarritan, parte-hartze zuzenarekin.


Transmisioa: Ahoz aho transmititzen den literaturak euskarri idatzirik ez edukitzeak ondorio jakinak ekarri ditu:

  1. Testu berberaren aldaera desberdinak ikusi ahal izaten dira.

  2. Kasu batzuetan, hizkuntza batean aurkitzen diren testuak beste hizkuntza batean topatzea. Baliteke antzina-antzinako tradizioan tetsu horiek bat izatea.

  3. Testuen arteko kutsadura

Estilizazioa: Estilizazioa esan behar dena ahalik eta hitz gutxienekin esatean datza.

Ahozko literaturak

Herri-antzerkia

  • Pastorala: Pertsona ezagun baten bizitzan oinarritzen den antzerki-mota da.

  • Maskarada: Inauteri-giroko ikuskizuna da. Pertsonaiek herrian ezagunak diren ofizioak errepresentatzen dituzte.

  • Xaribariak: Moral <zuzen> tzat hartu ohi denetik kanpo bizi denari egiten zaion antzerki bidezko abisua da.

Baladak: Poema narratiboa da, hau da, bertsoz kontatutako istorioa.

  • Leku-denborako jauziak

  • Exordioa edo sarrera

  • Formulak

  • Zenbakiak

Bertsolaritza

  • Neurria: silaba-kopurua eta  puntu-kopurua behatu behar ditugu.

  • Doinua

  • Errima

Ipuingintza

  • Hasierako eta amaierako formulak:

  • Lekuak: ekintzak du garrantzi gehien, ekintzen kontaerak. Lekuak beraz, bigarren mailako garrantzia duela esan daiteke. Gertuko leku ezagunen ondoan. Leku ezezagunak ere ageri dira. Eta baita leku misteriotsuak ere.

  • Denbora: aspaldi gertatutakoak kontatzen dira.

  • Pertsonaiak: zehaztugabeak. Pertsonaia tipoak erabiltzen dira: arruntak(aita-amak, umeak, ehiztariak…), misteriotsuak(sorginak, jentilak, lamiak…)eta animaliak(azeria, otsoa, txerriak…)

  • Egitura:
    Hasierako egoera orekatsua hautsiko duen arazo edo beharrizan bat sortzen da; heroiak, bere kabuz edo laguntzaileekin, aurkakoei aurre egin eta bere helburua lortuz, oreka berreskuratuko du.

Estilo-baliabideak: arintasuna eta erakargarritasuna lortu nahian, kontalariak harridurazko esaldiak, onomatopeiak, keinuak...Erabili ohi ditu.

Entradas relacionadas: