Esan nola diren odol-emateak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,84 KB

3- SENTIPENAREN IKERKETA PSIKO-FISIKOASentipenaren fase Fisikoa estimuluaren harreran datza. Fase psikikoa, ordea, kualitate baten Oharpenean datza, hau da, sentsazioan.
Bata eta bestearen arteko erlazioaren Ikerketari psiko-fisikoa esaten zaio.

Psiko-fisika Sentipenaren eta estimuluaren artean erlazio matematikoak ezartzeko saiakera Da; hau da, helburua estimulu-
Kantitateak nola eragintzen duen sentipenaren Sorburuan ikertzea da. Azken finean, fenomeno psikikoak kuantifikatzen Saiatzen da. Agente edo faktore bat estimulua izateko bandintza batzuk bete behar ditu kantitateari nahiz kualitateari dagokionez.

a- Aspektu Kualitatiboa : Kualitateari dagokionez, faktore horrek natura egokia izan behar Du, hau da, printzipioz, potentzialki zentzumen-organoan estimulazio bat Sortzeko gai izan behar da.

Adibidez:: Argi-izpi bat (uhin elektromagnetiko mota bat) zirrara sortzeko gai da dagokion Sentipenezko organoan, hau da, begia.

Ikusmena barik Entzumena kontuan hartzen badugu, estimulu berbera ez litzateke egokia izango Inpresio hori sortzeko.

b- Aspektu Kuantitatiboa : Estimuluak behar den moduko natura izateaz ez da nahikoa. Horretaz gain, sentipenezko organoan zirrara bat sortu ahal izateko bandintza batzuk Bete behar ditu kantitateari dagokionez.

Adibidez : Argi-izpi horren intentsitatea hautemateko behar den baino txikiagoa izan Daiteke. Oso ahula bada organoak ezin izango du pertzibiHori da gure Epidermis-ean gelditzen diren hats-partikulekin gertatzen dena. Nahiz eta Kualitatearen aldetik natura egokia izan , aspektu kuantitatiboari dagokionez, Ez dituzte betetzen behar diren baldintzak eta, horren ondorioz, ez ditugu Sentitzen (pisua, kontaktua).

Atalaseak sentikortasunaren Mugak markatzen ditu. Kontzeptu garrantzitsua da psiko-fisikan eta Estimuluaren ezaugarri kuantitatikoak ezartzeko erabiltzen da. Hiru Motatako atalase desberdin daiteke :

1- ATALASE MINIMOA: Atalase absolutua da. Sentipena agertzeko hornitu behar den Estimuluaren kantitate minimoari esaten zaio. Beste modu batean esanda atalase minimoa hauteman daitekeen estimuluaren-neurri minimoa da. Atalase Minimo horren azpian ez dago sentsaziorik. Kantitate hori baino txikiagoa Emanez gero, sentipena ez da ematen.

Ezpezie Desberdinetan atalase minimoa desberdina izaten da. Gizakiaren Sentimen-gaitasuna batzuetan argi dago beste animali batzuek dutena baino askoz Ere txikiagoa dela; honek adierazi nahi duena zera da : beste animali Batzuengan atalase minimoa txikiagoa dela eta, horren ondorioz Estimulu-kantitatea gutxiago behar izango dute sentipena agertzeko.

Ezpezie berberako Banako desberdinengan atalase minimoa aldatu egiten da. Gehiago ere esan Daiteke , zeren banako batengan ere, ematen diren baldintzen arabera, alda Daiteke.

Laborategiko Esperimentuei esker, Psikologia esperimentala giza-pertzepzioaren atalase Minimoak zehazten saiatu da, bost zentzumen nagusiei dagokienez :

Galanter-ek Egindako esperimentuaren arabera :

IKUSMENARENTZAT : Kandela baten sugarra gau ilun batean 45 m.Ra.

ENTZUMENARENTZAT : Behar den moduko isiltasunean, eskumuturretako erloju baten tik-tak-a 6 m.Ra

DASTAMENARENTZAT : Azukre koilaratxokada bat 7,5 ur litro distilatuetan

USAIMENARENTZAT  : Perfume-tanta bat 3 gelako etxebizitzan

UKIMENARENTZAT : 2 Zentimetrotik masailera erortzen den erle-hegoaren presioa.

Atalase minimoa Kalkulatzeko modua : Sentipena sortzen ez duen estimulu-neurri Bat hornitzen da. Hortik aurrera, apurka-apurka kantitatea gehituz joan behar Da sentsazioa sentitu arte.

2- ATALASE DIFERENTZIALA : Sentsazioan aldaketa bat nabaritzeko abiapuntutzat hartzen Den estimulu-kantitate bati gehitu edo kendu behar zaion estimulu-neurriari edo Kantitateari esaten zaio.

Atalase Diferentziala hautematen den aldaketa minimo da

Kalkulatzeko modua :

Abiapuntutzat Sentsazioa sortzen duen estimulu-neurri bat hartzen da. Kantitate hori handituz Joaten da sentsazioan aldaketa bat eman arte. Gehitu den kantitateari “n” Esaten diogu. Gero estimulu-kantitatea gehitu ondoren lortu dugun neurritik Abiatuta estimulu-kantitatea kentzen joaten da sentsazioan aldaketa bat eman Arte. Kendutako neurriari “n¨” deritzogu. Atalase diferentziala bi kantitate Hoien bataz bestekoa atera beharko da :n*n`

Atalase Diferentziala abiapuntutzat hartzen den estimulu-kantitatearen arabera aldatu Egiten da. Beraz, sentsazioaren intentsitatean aldaketa bat jaso ahal izateko Gehitu edo kendu behar den neurria handiagoa edo txikiagoa izango da hasierako Kantitatearen arabera. Gertakari honek esan nahi duena zera da : sentsazioak ez Duela igo egiten hornitzen den estimulu-kantitateak igo egiten duen proportzio Berean. Estimulu-kantitatea handituz gero, sentsazioaren intentsitatea ere Handiagoa izango da nahiz eta neurri txikiagoan.

Adiidea : Esku batean 2 kiloko harria izanez gero eta gramo bateko harria gehituz gero ez Dugu nabarituko. Ostera, 5 gramoko harria badugu bi gramokoa gehituz gero Sentsazioaren intentsitatean aldaketa bat sentituko dugu.

Koru bat abesten Ari bada beste ahots bat gaineratuz gero ez dugu nabarituko baina bi pertsona Badira abesten ari direnak beste bat gaineratzean nabaria izango da.

3- ATALASE MAXIMOA: Atalase absolutua da. Atalase maximoak goitik ezartzen du muga zeren Kantitate hori gehituz gero ez baita sentsazioan aldaketarik nabarituko. Beraz, Estimulu-kantitate horretatik gora sentipenaren intentsitatea mantentzen da.

Gure Sentimen-organoentzat, atalase diferentzialak askoz ere garrantzia handiago du Atalase maximoak edo minimoak baino. Atalase diferentzialak gure Sentimen-organoen gaitasuna ezartzeko aukera ematen digu, intentsitate Desberdinetako estimuluak desberdinduz.

Entradas relacionadas: