Esan al daiteke historia zientzia bat dela?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,68 KB

1. Zer da Big Bang? Zer adierazten du?

Big Bang-a teoria bat da eta unibertsoaren sorrera adierazten du.

Bereziki, materia guztia puntu batean batuta dago eta dentsitatea eta beroa oso handia direnez, eztanda egiten du.

2. Zeintzuk bi froga daude Big Bang teoria baieztatzeko? Zer demostratzen dute?

Bi froga daude Big Bang teoria baieztatzen dutenak. Alde batetik, unibertsoa hedatzen jarraitzen ari dela eta, beste aldetik, hondoko erradiazio kosmikoa.

Unibertsoa hedatzen ari dela jakin dezakegu galaxiak urruntzen ari direlako eta, hondoko erradiazio kosmikoa, berriz, Big Bang-aren zarata gordetzen delako.

3. Unibertsoa noiz sortu zen?

Unibertsoa gutxi gorabehera orain dela 13,75 mila milioi urte sortu zen.

4. Zer da horizon arazoa?

Horizontearen arazoa informazioa argia baino azkarrago ezin dela bidaiatzearen premisatik ondorioztatzen da.

5. Doppelr efektuak zer ikusirik dauka galaxien mugimenduarekin? Zer ondorioztatu daiteke?

Fenomeno bat non aztertzen da objektu baten mugimendu erlatiboa ikuskariaren posizioaren arabera.

Beraz, jakinda Doppler-en efektuak aztertzen duela objektu baten mugimendu erlatiboa, galaxiak emititzen duten erradiazioek uhin luzera dute, gorrirantz lerrokatzen dira, orduan, galaxiak urruntzen ari direla jakin dezakegu.

6. Zer da hondoko erradiazio kosmikoa?

Hondoko erradiazio kosmikoa unibertso guztia betetzen duen erradiazio elektromagnetikoa da, eta erlazionatu daiteke Big Bang-ak hasieran sorturiko zaratarekin.

7.- Zeintzuk tresna erabiltzen dira espazioa aztertzeko (hiru adierazi)?

Espazioa aztertzeko, honako tresnak erabiltzen dira:

  • Teleskopioak
  • Sateliteak
  • Zunda espazialak

8.- Zein da sorturiko lehenengo elementu kimikoa?

Hidrogenoa izan zen sorturiko lehenengo elementu kimikoa.

9.- Zer adierazi nahi du unibertsoa isotropikoa dela?

Unibertsoa isotropikoa dela, unibertsoko edozein puntutik begiratuta, edozein aldera, propietate berdinak ikusten direla esan nahi du.

10. Zeintzuk eratan hil daiteke unibertsoa?

Unibertsoa hiru eratan hil daiteke:

1.- Big Crunch:


Hedatzen jarraitzen du puntu batera iritsi arte, baina gero kolapsatzen hasiko da berriro elkartuz.

2.- Big Rip: Energia ilunak den dena estaliko du

3.- Big Freeze: Hozten hasiko da eta, azkenean, guztiz hoztuko da hedatzen jarraitzen duelako

Entradas relacionadas: