Esaera zaharrak esanahia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,64 KB

Balada Zaharrak:

-DEFINIZIOA:

Narrazio-kantu laburrak dira baladak, ahoz aho transmititu diren istorio edo gertakariak kontatzen dituzten poemak. Izan ere, formalki, baladak bertsotan adierazten dira, amaierako lerroetan errima duten ahapalditan banatutako bertsoetan. Horregatik, kontapoesia izenez ere ezagutzen dira baladak.

-KOKAPENA:

Literatura idatziak eragin gutxien izan duen lekuetan gorde dira baladak, Zuberoan, Bizkaian eta Nafarroa Garaian. Bizkaiko Bermeo, Lekeitio eta Ondarroan,itsasoa gaitzat duten balada asko bildu izan da, baina azterketarik sakonenak Arratia haranean egin dira, Arratia baita balada bilduma-lekurik aberatsena.

-GAIAK:

Ohikoenak ezinezko maitasun-istorioak, heriotza bortitzak, hilketak eta antzekoak izaten dira.

-EZAUGARRIAK EDOTA MEMORIAN GORDETZEN LAGUNTZEKO BALIABIDEAK

-DOINUA

-IZAERA NARRATIBOARI DAGOZKIONAK

-ESTILO ZUZENA:

Narratzailea ezkutuan geratzen da, eta tentsio handieneko uneak indar handiko elkarrizketa bizien eta garratzen bidez adierazten dira. Horretarako, esaldi labur baina adierazgarriak erabiltzen dira, indarrez eta edukiz betetakoak. Baladaren narrazio-estiloa efektu oldarkorra, dramatikoa sortzera bideratuta dago.

-PERTSONAIAK:

Ez dira deskribatzen; ekintzetan barneratuta dauden aktoreak dira, eta ez da ematen haien ezaugarriei buruzko deskripzio-daturik, ez haien jarreren deskripzio moralik.

-ESPAZIOEN ETA DENBOREN oso azaleko zehaztapen orokorrak baino ez dira adierazten. Are gehiago: eszenaren bat aldatzen denean, aldaketa bat-batekoa eta ezustekoa izaten da.

-IZAERA LIRIKOARI DAGOZKIONAK

-BALIABIDE GRAMATIKALAK

-ERREPIKAPENA:

Hitz edo hitz multzo bat errepikatzea. Errepikatzen diren ideiek,hitzek eta hitz multzoek indarra hartzen dute, eta erantzuleen arreta pizten dute, unerik dramatikoenak areagotuz.

-PARALELISMOA:

Egitura sintaktiko bat errepikatzean datzan baliabide espresiboa. Haren bidez, gero eta informazio zehatzago  ematen da.

-BALIABIDE FONIKOAK

-ERRIMA:

Bi bertso-lerroren edo gehiagoren amaierako hots-berdintasuna da errima. Baladetan errima aipatzen dugunean, ez gara ari errima jaso batez. Antzeko soinuen bitartez sortutako errima da, entzuleari entzuteko atsegin egiteko asmoarekin sortua.

Bertsolaritza:


DEFINIZIOA:


Diskurtso neurtu, errimatu eta kantatuen artea da. Bertsolariek,beste norbaitek zein berak proposatutako gai baten inguruan pieza edo bertso bat kantatzean datza.


KOKAPENA:


Bertsolaritza ez da Euskal Herrian soilik sortu den fenomeno bat.

Lehen eta orain, munduko herrialde askotan ezagutu den eta ezagutzen  den gertakaria da.

Aipagarriak dira, mundu zabalari begiratuz, Kubako dezimistak, Argentinako payadoreak, Errusia zaharreko kantari kosakoak, Eskandinaviako kantari repentistak, Portugalgo kantadoreak, Polinesia... Eta besteetako inprobisatzaileak.

EZAUGARRIAK:


Bertsolaritzak bi adar ditu, bata bestea bezain funtsezkoa: bat-bateko bertsoak eta bertso jarriak.

Bat-batekotasuna:


-JENDEAURREAN:bertsoa kantatu egin behar da, bertsoa antzeztu egin behar da, publikoagana iritsi behar da bertsolaria

-HIZKUNTZA:Ahozko hizkeraren ezaugarrietako bat arintasuna, bizitasuna da.

-FUNTZIOA:Entzuleak entretenitzea, zirikatzea eta umorea jartzea izaten du bertsolariak helburu


Bertso jarriak:


JENDEAURREAN:Prozedura desberdina ,gai baten inguruan bakardadean gogoeta egiten du eta, gero, interpretatzean berak nahi duen bezala antola dezake emanaldia.

HIZKUNTZA:Idatziak direnez, landuagoak izaten dira bai hizkuntzaren aldetik, bai teknikarenetik, halaber mezuaren eta arrazoiketarenetik.

FUNTZIOA:Helburua gertakizunei buruz norberaren ikuspuntua ematea, norberaren gogoetak aditzera ematea edota istorio bat kontatzea.


EZAUGARRIAK

GAIAK eskatzen duen tonuan eta erregistroan sortu behar da bertsoa. Adibidez gaia heriotza bada, tonu tristea eskatuko du.

Bertsoa osatzeko eta kantatzeko hautatzen den DOINUA ere gaiaren araberakoa izango da.

Bertsolariak kontuan hartu behar du zer ENTZULE MOTA duen aurrean.

MEMENTOKO GERTAERAK baliatu behar ditu bertsolariak.

KOHERENTZIA ELKARRIZKETAN.

UNEAN-UNEAN BIZIRIK DAUDEN ARAZO SOZIALAK.


METRIKA ETA BALIABIDEAK:


Sarrera: Edozein literatura baliabide erabiltzen dira, (onomatopeiak, hitz jokoak...).Bertsolaritzaren sortze teknika karakterizatuena, atzekoz aurrerako teknika da. Lehenik, ideia nagusia bilatzen edo pentsatzen da, eta gero, bukaera emango dion ideia nagusiaren arabera tolesten dira beste guztiak.

Doinua: Hautatzen den doinua gaiaren araberakoa izan behar da.

Silabak: Molde bakoitzaren arabera silabak ondo neurtu behar dira. Neurria oso zehatza da.Esaldiek doinuarekin batera joan behar dute eta amaitzean ahapaldia era bukatu egin behar da.

Errima:Pobreak eta aberatsak bereizten dira.Burua eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute eta elizan eta gerizan errima aberatsa.

Kopla Zaharrak:


ZER DIRA?


Kopla zaharrak lirikaren barruan sailkatu eta ahoz transmititzen diren lau lerroko ahapaldiak dira.

Edukia bi zatitan banatzen da: Lehenengo zatia sinbolikoa da eta naturaz (Gizakia, landareak, animaliak) hitz egiten da, hau da, gure inguruaz baliatzen dira koplariak. Bigarren zatia aldiz, esanahia duen zatia da eta koplari ondorio bat ematean datza bere helburuak. (Zertarako erabiltzea nahi den argitzen du zati honek: Agurtzeko, ospakizun bat ospatzeko, besteekiko maitasuna adierazteko…)

NOLA SAILKATZEN DIRA?


Kopla zaharrak hainbat irizpideren arabera sailkatzen dira: Hauen luzera, helburua, eta noiz abestu behar diren (Urte sasoia).

-Luzeraren arabera:
Motzak ala luzeak izan daitezke, eta hauen sailkapena dituzten silaben arabera egiten da.

Hau da, esaldiak 8 silaba baino gehiagokoak baldin badira, luzeak direla esaten da, eta gutxiagokoak, motzak.

-Helburuaren arabera:
Dantzan egitekoak, magia kutsukoak edo eskeko koplak izan daitezke.

Hauen sailkapena edukiaren bigarren zatian identifikatu ahal daiteke

(Esanahidun zatian).

EZAUGARRIAK:


-Kopla zahar gehienak onomatopeiak erabiltzen dituzte, onomatopeiak soinu bat erre presentatzen dute.

-Kopla umoredunak izaten dira jendeari barre egiteko eta ondo pasatzeko.

-Errimadunak izaten dira, errazago abesteko eta memorizatzeko.

-Errepikapena erabiltzen dute, hau da, hain bat hitz errepikatzen dute, memorizazioa eta transmisioa errazteko.

-Paralellismoa ere erabiltzen dute, hau da, estruktura errepikatzen dute, hauek era, memorizazioa eta transmisioa errazteko.

EGITURA:


Kopla zahar gehienek egitura hau izaten dute:

8 silabakoak eta errimaduna

8 silabakoa eta errimaduna

10 silabakoa eta errimarik gabe

8 silabakoa eta errimaduna

KOKAPENA ETA IDAZLEAK

Kopla zaharren idazle gehienak ezezagunak dira, obrak oso zaharrak direlako. Gehienak Zuberoa aldean idatzitakoak direla esaten da.

Gaur egungo idazle ezagun batzuk Pantxo eta Peio dira, iparraldekoak.

Maite Kantuak:


DEFINIZIOA: Maite kantuak istorio edo kontakizun batean maitasuna edo gorrotoa adierazteko balio duten kantak dira.

NOIZ SORTU ETA NUN: Ipar Euskal Herrian, betez ere Nafarroa Behera eta Zuberoan XVIII.Mende aldera

EZAUGARRIAK:

-METAFORAK: Kanta hauetan erabiltzen diren baliabide linguistikoak dira, metafora bat identifikatzeko Lore, Izar edo txori hitza agertu behar da metafora bat izateko. Hitz haiek hainbat esanahi dituzte:

Izarra, Emakume hotz eta urruna irudikatzeko, maitemindua arbuiatzen duena irudikatzeko.

Lorea,Lilia, Maitemindutako emakumea sinbolizatzeko.

Hegaztiak (Gehien bat txoria), Engainatutako emakumea izendatzeko.

-Dialektikak erabiltzen dira  batzuetan.

-Hiperboleak, Konparazioak eta aposizioak ere aurki ahal dituzu bertan.

-Kanta hauetan beti igorle bat eta hartzaile bat egon behar da.

-Gehienak Zuberoaz, Lapurteraz, Nafarreraz… aurkituko dituzu.

Entradas relacionadas: